Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,52 KB

2. II. ERREPUBLIKA eta GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN

2.1.1: Autonomiaren eta foralismoaren arteko desberdintasunak:


Autonomia Estatuaren menpeko agintea zen, Estatuak emandakoa. Eskubide foralek aginte zentralak euskal gizartean zeuden berezitasun batzuk onesten zituela zekarten.

2.2 Estatutua lortzea oztopatu zuten faktoreak:

Bigarren Errepublikak autonomia estatutua lortzeko aukera paregabea eskaini zuen, baina, hau lortzea zaila izan zen Donostiako Itunean parte hartu ez izanagatik eta EAJ-k estrategia okerra erabili zuelako. Katalunian errazago lortu zuten Errepublikatik gertuago baitzeuden.

2.3 Autonomia proiektuak:


2.3.1 Euskal Ikaskuntzak egindakoa(1931):

Euskal Herriaren etorkizunaren kezka zen bere helburua. Gainera Eusko Ikaskuntzak euskal autonomiaren prestakuntza lanetan parte hartu zuen. Bultzatzaile nagusia EAJ-ko Jose Antonio Agirre izan zen. Autonomiaren aldeko udal mugimendua eragin zuen alkate eta zinegotzi nazionalistek protagonizatua. Honako ezaugarri hauek zituen: -Errepublikako konstituzioa baino lehenago egin zenez konstituzioaren mugak gainditzen zituen, Espainiako Errepublika Federalaren barruan egongo zen euskal estatua jartzen zuen, egitura konfederala zuen, parlamentuan ordezkari kopuru bera zuen herrialde bakoitzak, autonomiaren eskumenak oso zabalak ziren, elebitasuna onartzen zen eta Kontzertu Ekonomikoa zen finantzabide nagusia. Proiektu honetatik abiatuta beste bi estatutu proiektu egin ziren: Lizarrako Estatutua(1931) eta Batzorde Gestoreen Estatutua(1932).

2.3.2 Lizarrako Estatutua(1931):

Alkate nazionalista eta karlistak 1931ko ekainaren 14ean Lizarran bildu ziren eta Lizarrako Estatutua deritzona egin zuten. Aurreko estatutuarekiko diferentziak honako hauek ziren: Foruak berrezartzeko eskaria erantsi zitzaion, Euskal erkidegoa konfederala zen Espainairekiko, hau da, subiranoa zen, aldundiak indartu zituzten euskal botere zentralaren kaltetan, imigranteen eskubide politikoak mugatu zituzten eta aginteak gaitasuna zuen Vatikanoarekin konkordatuak egiteko. Proiektu hau eskuinekoena izan zen, ez zen demokratikoa eta, gainera, Espainiar Konstituzioaren aurkakoa zen. Hori dela eta, Gorteek ez zuten proiektua onartu.

2.3.3 Batzorde Gestoreek Egindakoa(1932):

Indalecio Prietok egin zuen 1931ko abenduaren 8an. Gestoreen estatutuak Eusko Ikaskuntzak egindakoa hartuko du oinarritzat eta Konstituzioari egokitzen saiatuko da. Hona hemen Estatutuaren ezaugarriak: Euskal autonomiaren ahalmenak murrizten zituen, Euskal Herria izena eman zioten euskal estatuari eta eskualde autonomo gisa jarri zuten, aurrekoak baino demokratikoagoa zen, egitura konfederala desagertu zen, Goi Mailako Auzitegi bat sortu zen eta konstituzioan ezarritakoa betetzen zen. EAJ-k estatutua onartu egin behar izan zuen, baina, karlistek ez zuten onartu, foruen aurkakoa zen eta. Hasieran, Estatutuan Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba sartzen ziren, baina, Nafarroak uko egin zion Estatutuari eta hiru probintziek bakarrik onartu zuten. 1933an CEDA-k boterea eskuratu zuen eta Estatutua onartzeko tramiteak alde batera geratu ziren 1936an ezkerrak boterea lortu zuen arte.

2.3.4 1936ko Estatutua:

Estatutuaren proiektua prestatzeko Frente Popularra eta EAJ/PNV adostasuna lortzen saiatu ziren 1933ko testua oinarritzat hartuta: Indalecio Prieto zen burua eta Jose Antonio Agirre haren idazkaria. Gerra Zibila zela eta estatutuaren onarpena atzeratu egin zen eta 1936ko urriaren 1ean onartu zuten. Hona hemen aurreko proiektuekiko ezberdintasun batzuk: Aurreko estatutu proiektuek baino eskumen gutxiago eskaintzen zituen, testu laburra zen, garrantzi handiko alor batzuk zehaztu gabe utzi zituen, ez zituen aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak, ez Nafarroa euskal lurraldeetan sartzeko aukera, ez soldadutza, ez lana eta ezta jabetasuna ere. Gerraren ondorioz, euskal gobernuak eskumenak zabaldu zituen eta 1936ko urrian, Gernikan bilduta, Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratu zuten historiako lehen euskal gobernua osatuz. Gerrak euskal lurraldeetan urtebete soilik iraun zuenez, Santoñako Hitzarmena sinatu ondoren Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren eta, jarraian, erbestera.

2.4 Gerra Zibila Euskal Herrian:


1936ko uztailaren 18an euskal lurretan bi eremu bereizi ziren: Araba eta Nafarroa alderdi nazionalean eta Bizkaia eta Gipuzkoa alderdi errepublikazalean. Araba eta Nafarroan altxamenduak erraz egin zuen aurrera. Gipuzkoan, aldiz, talde txikiak altxatu ziren eta ezkertiarrek berehala menperatu zituzten. Bizkaian lasaitasuna gorde ahal izan zen eta ez zen borrokarik izan. Gerra hastearekin batera Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zen Jose Antonio Agirre lehendakari zelarik. Lehendakariak hartu zuen lehen neurria euskal armada(Euzko Gudarostea) eratzea izan zen. Urte horretako abuztuan Beorlegi koronelak Nafarroako boluntario eta Gipuzkoako iheslarien agintea hartu eta Irun hartu zuen. Irailaren 13an nafarrek Donostia hartu zuten, eta Gipuzkoa nazionalen esku gelditu zen. Azaroan, Eusko Jaurlaritzak Bilerle erasotzea erabaki zuen, gero Gasteiz menperatzeko intentzioarekin, baina, porrot egin zuen. Porrot horren ondorioz, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu behar izan zuten baina azkenean Bilbon soilik jarri zuten. Mola jeneralak Bizkaia konkistatzea erabaki zuen. Nazionalek kostata egin zuten aurrera eta alemanek lagunduta Otxandion, Durangon eta Gernikan bonbardeaketak egin zituzten. 1937ko apirilaren 26ean alemaniarrek Gernika bonbardatu zuten.

Entradas relacionadas: