Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,78 KB

8.
Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian 1. Sarrera.
• Aurrekariak: Donostiako Hitzarmena (1930), Borboien monarkiaren gainbehera eta 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeak.• Eibar izan zen errepublika aldarrikatu zen lehen hiria apirilaren 14an.• Errepublika hastean Autonomia Estatutua da Euskal Herriko politikaren ardatza.2. Autonomia Estatutua. A) Erregimen Errepublikarraren ezarpena (1931): Lizarrako Estatutua.• Euskal Estatutua lortzeko ekimenaren burua Jose Antonio Agirre zen. Manifestu bat idatzi zuen: EAJk Errepublika onartzen zuela eta behin-behineko gobernuarekin elkarrizketak hasi zituela autonomiari buruz mintzatzeko.• 1931ko maiatzean, Eusko Ikaskuntzak batzorde bati lagundu zion autonomia proiektu bat idazten. Idatziak gobernuaren laguntza zuen, baina sozialistek eta errepublikarrek oztopoak jarri zituzten: proiektuan Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin harreman diplomatiko zuzenak ezartzeko ahalmena zuen. • 1931ko ekainean, Euskadiko eta Nafarroako udalek Lizarran egindako Batzarrean Estatutua onartu zuten.• Lizarrako Estatutua Gorteetan aurkeztu zuen 1931ko irailean. Ez zen onartu Konstituzioarekin bat ez zetorrelako erlijioari buruzko atalean.b) Biurteko Erreformista (1931-1933): estatutu proiektu berria.• 1931n Espainian onartutako testu konstituzionala ezkertiarra zen eta Errepublika Estatu integral, unitario eta deszentralizatutzat azaltzen zuen. Beraz, estatutua posiblea zen eta Gorteek irailean ezezkoa eman ostean, beste batzorde bat eratu zen estatutuaren beste proiektu bat egiteko.• 1931ko abenduan, Estatutua idazteko errepublikarren parte-hartzeagatik, areagotu egin zen nazionalista eta karlisten  urruntasuna. Hala ere, EAJk ez zion utzi eskuinarekin elkarlanean aritzeari, elizaren eskubideak defendatzeko. • 1932ko ekainaren 19an, Iruñean, Estatutu proiektua aurkeztu zen eta bozketa bidez erabaki zen bere onespena. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari gehienek baiezkoa eman zuten, baina Nafarroan ez, beraz proiektutik banatu egin zen.• Autonomiari buruzko eztabaidak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (1932ko urria-1933ko abuztua): udalerri gehienen babesa zuen Estatutuak Araban ezik. Estatutuaren inguruko erreferenduma azaroaren 5ean (euskal emakumeek botoa eman zuten lehen aldiz): Euskadiko gehiengo zabal batek baiezkoa Gipuzkoan eta Bizkaian, baina Araban ezezko gehiago.• Bi aste geroago eskuinak (CEDA) hauteskunde orokorrak irabazi zituen eta autonomi prozesua gelditu zen Biurteko eskuindarra hasiz.c) Fronte Popularra: euskal Autonomia Estatutua eta Agirreren lehen Eusko Jaurlaritza.• Fronte Popularrean elkartutako alderdiek 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi zituzten arren, uztailean Gerra Zibila hasi zen estatu kope baten porrotaren ondoren• EAJ Errepublikako gobernuan sartu zen eta aukera gehiago izan zuten Madrilekin Estatutua negoziatzeko.• 1936ko urrian onartu zen Estatutua: EAJ izan zen lehen Eusko Jaurlaritzako buru eta Jose Antonio Agirre izendatu zuten Lehendakari.• Estatutuarekin eta gerraren ondorioz, Euskadik erabateko autonomia izan zuen eta Eusko Jaurlaritzak ia estatu independente bezala funtzionatu zuen: berezko moneta, Ertzaintza eta euskal armada, nazioarteko politikan jardun zuen (Britainia Handian eta Frantzian batez ere), Euskadiko Herri Auzitegia eraiki zen.

3. Gerraren garapena Euskal Herrian.  a) Gerraren aurrekariak.• 1936ko hauteskundeetan EAJ eta Fronte Popularrak osatu zuten gehiengoa Gipuzkoa eta Bizkaian. Errepublika eta Estatutua betetzearen aldekoak ziren.• Araban, Nafarroan eta Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat landa-eskualdetan, karlisten alderdiak zuen jarraitzaile gehien eta errepublikaren aurka eta altxamendu militarraren alde zeuden.b) Gerra Zibilaren garapena.Hasiera:-Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde azaldu ziren militarren altxamenduaren aurrean. Araba eta Nafarroa berriz, altxatuen alde.• Gipuzkoako konkista (1936ko uztaila-urria):-Araba eta Nafarroatik zetozen erreketeek eraso zuten Gipuzkoa gerraren aurrenengo hilabete hauetan. Gipuzkoako Defentsarako Junta EAJk, Fronte Popularrak eta CNTk osatu zuten, baina beraien arteko liskarrak oztopo bat izan ziren Gipuzkoa defendatzeko garaian.-Abuztuan Tolosaldea eta Goierri nazionalen esku geratu ziren. Borroka gogorrenak Irun inguruan izan ziren (garrantzitsua Frantziarako muga ixteko) eta iraila hasieran matxinatuen esku geratu zen. Hurrengo egunetan nazionalak Donostian sartu ziren eta irailaren bukaerarako Mola jeneralak ia Gipuzkoa osoa menpe zuen (Eibar eta Elgeta izan ezik).-Urrian nazionalen aurreratzea gelditu egin zen eta frontea gelditu egin zen negu osorako Gipuzkoa eta Bizkaia artean.-Negu hartan, Eusko Jaurlaritzak Legutio erasotzeko agindua eman zuen Gasteizera iristeko asmoarekin, baino erasoaldiak porrot egin zuen Eusko Gudarostearen hutsuneak agerian utziz.• Bizkaiko konkista (1937ko martxoa-ekaina):-1937ko udaberrian, Madrilgo erresistentzia ikusirik, Frankok iparraldean finkatu zuen helburua eta Bizkaiko erasoarekin hasi zen.-Armada frankistak aire eta artilleria bidezko erasoak bateratu zituen lehenengo, eta ondoren infanteriak hartu zuen parte.-Martxoaren 31n, Mola jeneralak, erasoari ekin zion Otxandion eta Elorrion. Aldi berean, zibilen aurkako bonbardaketak egiten hasi ziren hainbat herritan. -Frankistek erasoa jarraitu zuten, eta apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egin zuten herria suntsituz.-Frankisten tropak, aurretik bonbardatutako herriak okupatzen joan ziren Bilbo ingurura iritsi ziren arte. Eusko Jaurlaritzak hiriburua defendatzeko Burdin Gerrikoa sortu zuen.-Alejandro Goikoetxearen laguntzarekin, planoekin bandoz aldatu zena, eta Davila jeneralaren agindupean, matxinatuak Bilbon sartu ziren ekainaren 19an.-Euskal nazionalistak eta sozialistak eta Agirre Lehendakariaren gobernua Frantziara erbesteratu ziren. 4. Ondorioak• Lurraldea erabat suntsituta geratu. Biztanleen gehiengoak hainbat gabezia sufritu zuen: hornitzeko zailtasunak, premiazko produktuen prezioen gorakada, soldata baxuak eta gosea.• Errepresioa: milaka borrokalari eta buruzagi politiko atxilotu eta zigortu zituzten. Heriotza-zigorraren aplikazioa jarri zieten iraganean nazionalistak edo sozialistak zirenei eta milaka pertsona erbesteratu ziren. Gainera, Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoa deuseztatu egin zuten eta Kulturan, irakasle errepublikarren jazarpena, komunikabideen kontrola, euskal kulturaren zapalkuntza eta euskaraz hitz egitearen debekua eman zen.

Entradas relacionadas: