Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB
BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)
1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, Euskal Herrian karlistak eta EAJ nagusitu ziren koalizioan. EAJk berehala aintzat hartu zuen Errepublika eta gobernuarekin elkarrizketan hasi zen autonomia eskatzeko Euskal Herriarentzat. Jose Antonio Agirre (EAJ), lehen lehendakaria izango zena, izan zen ekimen horren aitzindaria.
1931n, Jose Antonio Agirrek eratutako Eusko Ikaskuntzak batordeak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako autonomia estatutu proiektua egin zuen. Behin-behineko gobernuaren babesa izan zuen, baina EAJ eta Karlistek aldaketak ein zizkioten eta sozialistek eta errepublikarrek eragozpen bat jarri zioten; eliza-estatu harremanak (Errepublikako gobernuaren zeregina ziren, ez gobernu autonomoarena).
Ekainaren 14an Lizarran egindako euskal udalen biltzarrean estatutu proiektua onartu zuen (Lizarrako Estatutua). Errepublikar eta sozialistek ez zuten parte hartu eta EAJ eta Karlisten botoei esker onartu zen. 1931ko irailean aurkeztu zen Gorteen aurrean, baina ez zuten onartu, ez baitzetorren bat konstituzioarekin. 1932ko ekainean, euskal udalek autonomia proiektu berria aurkeztu zuten, konstituzioarekin bat ez zetozen puntuak ezabatuz. Nafarroak atzera egin eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat bakarrik izango zen Estatutua idazten hasi ziren. Azken honek udalerri gehienen babesa izan zuen (Arabakoena izan ezik). Herri erreferendumean onartua izan ondoren, 1933ko abenduan aurkeztu zen Gorteen aurrean. Eskuindarrek zuten gehiengoa eta proiektua onesteko prozesua atzeratu egin zen. Frente Popularraren garaipenarekin berregin ziren negoziazioak euskal autonomia estatutua lortzeko.
Frente Popularraren garaipenaren ondoren, eskuindarrak altxamendu militarra antolatzen hasi ziren boterea hartzeko. Altxamendua 1936ko uztailaren 17an hasi zen Marokon eta Franco jenerala jarri zen buruan. Uztailaren 18an penintsulatik zabaldu zen, baina ez zuen herrialde guztian arrakasta izan eta Espainia bi alderditan banatu zen: Espainia nazionala (altxatuak) eta Espainia errepublikazalea. Horrela hasi zen guda zibila.
Euskal Herria zatituta geratu zen; Araba eta Nafarroa nazionalen menpe eta Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren menpe.
Nazioarteko laguntzei dagokionez, nazionalenalde jarri ziren. Alderdi biek jaso zuten kanpotik laguntza; nazionalei: Alemaniak, Italiak eta Portugalek. Errepublikarrei, berriz, SESB-ek eta Mexikok lagundu zioten, baina horrez gain, Brigada Internazionala zeritzonaren laguntza izan zuen: faxismoaren aurka borrokatzeko, mundu osoko 40000 bolondres bildu zituen.
Matxinatuen lehen helburua Madril hartzea izan zen eta horretarako, Francoren gidaritzapean, Afrikako armada Madrilerantz abiatu zen. Euskal Herrian bestalde, Gipuzkoak erreketen erasoak pairatu zituzten. Bitartean, itsasotik Donostia bonbardatu zuten eta irailean Gipuzkoa osoa nazionalen menpe geratu zen. Horren ostean, euskal autonomia estatutua lortzeko negoziazioak azkartu ziren eta 1936ko urriaren 4an Bizkaia, Araba eta Gipuzkoarentzako estatutua onartu zen, Elgetako Estatutua. Urriaren 7an, lehen Eusko Jaurlaritza sortu zen, Jose Antonio Agirrek zuzendua eta Errepublika defendatzen zuten ia joera politiko guztiek osatua. Egundoko autonomiaz jardun zuen: txanpon propioa egin zuen, bere polizioa eta euskal armada sortu zituen eta Euskal Herriko Auzitegia ere ezarri zuen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren eragina Bizkaira mugatu zen.