Bigarren Errepublika Espainian: Historia eta Krisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB
Bigarren Errepublika: Errepublika ezartzea
1931ko udal hauteskundeetan errepublikarrak irabazi zuten eta II. Errepublika ezarri zuten.
Behin-behineko gobernua
1931ko apirilean Niceto Alcalá-Zamora buru zuen behin-behineko gobernua osatu zuten, koalizio errepublikar-sozialistako kideekin. Hauteskundeak deitu zituzten konstituzio berria idazteko.
Lehenengo ekimen erreformistak
Gobernuak erregimen berria oinarrizko neurriak jarri zituen abian:
a) Erreforma militarra
Armadak zuen nagusitasuna mugatu nahi zuten errepublikarrek, estatu kolpearen beldurrez. Azañak armada huts egin zuen eta Sanjurjo atxilotu zuen (Sanjujada).
b) Elizaren auzia
Azañak elizaren boterea mugatu zuen hezkuntzan eta ezkontza zibila eta dibortzioa onartu zituen. Katolikoak eta errepublikarrak urrundu ziren. Jesusen Lagundia desegin zuten.
c) Kataluinako autonomiaren auzia
Kataluniako buruzagitza politikoak autonomia eskatu zuen. Francesc Macià-k Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, baina azkenean Katalunia Espainiako Errepublikan sartu zen Kataluniako Estatutuaren bidez.
Prozesu konstituziogilea
a) Gorte Konstituziogileak
Hauteskundeak egin ziren Gorte Konstituziogileak osatzeko eta ezkertiarrek gehiengoa lortu zuten. Batzorde bat sortu zuten konstituzioa prestatzeko.
b) 1931ko Konstituzioa
1931an onartu zen konstituzioa, ezkertiarra eta emakumeei botoa ematen ziena.
Biurteko erreformista (1931-1933)
Azaña buru zuen gobernuak erreforma egitasmo zabala jarri zuen abian:
Nekazaritzaren erreforma
1932an onartu zen nekazaritzaren erreforma, latifundioak mugatzeko eta lurrak banatzeko. Erreforma motela izan zen eta lur-jabe eta nekazariak haserretu zituen.
Hezkuntza erreforma
Analfabetismoari aurre egiteko hezkuntza erreforma bultzatu zuten.
Azañaren gobernuaren krisia
a) Gizarte gatazkak
1932-1933 urteetan gizarte gatazkak larritu ziren. 1933an anarkistek matxinada egin zuten Katalunian (Casas Viejas). Zapalkuntza gogorrak Azañari kalte politikoa ekarri zion.
Eskuinaren berrantolaketa eta biurteko erreformistaren amaiera
Gizarte gatazken ondorioz, eskuineko alderdiak batu egin ziren CEDA sortuz. Azañak dimisioa eman zuen 1933an eta hauteskundeak deitu ziren.
Eskuindarren biurtekoa (1933-1936)
Hauteskundeetan CEDA izan zen garaile. Alejandro Lerroux errepublikarra eta CEDA gobernuan egon ziren.
Erreformismoaren aurkako politika
a) Militarren auzia
Estatu kolpea zela eta espetxeratutako militarrei amnistia eman zieten.
b) Nekazaritza arloko kontraerreforma
Nekazaritza erreformaren aurkako neurriak hartu zituzten.
c) Autonomien auzia
1934an Kataluniako Estatutua bertan behera utzi zuten.
Indar politikoen berrantolaketa
a) Eskuineko alderdien berrantolaketa
JONS eta Falangea batu egin ziren 1934an.
b) Ezkerreko alderdien berrantolaketa
Ezkerreko alderdiak batu eta Ezker Errepublikanoa sortu zuten.
1934ko urriko iraultza
a) Tentsio giroa nagusi
Ezkerra eta eskuinaren arteko tentsioa handitu zen. 1934ko urrian iraultza gertatu zen Asturiasen, Katalunian eta Euskal Herrian.
b) Asturiasko eta Kataluniako gertaerak
CEDAko 3 ministro gobernuan sartu zirenean, greba orokorrak egin ziren. Asturiasen armak hartu zituzten. Katalunian errepublika aldarrikatu zuten. Asturiasen, Franco buru zuen Afrikako armadak meatzariei eraso egin zien.
Gobernuaren egonkortasun eza eta biurteko eskuindarraren amaiera
1934ko iraultzaren ondoren, eskuindarren politika erradikalizatu zen. Ezkertiarrak Fronte Popularrean batu ziren. Lerroux estraperlo auzi batean nahastuta egon zen eta dimisioa eman zuen. Hauteskundeak deitu ziren.
Fronte Popularra (1936)
Ezkertiarrek Fronte Popularra osatu zuten 1936ko hauteskundeetarako. Fronte Popularrak irabazi zuen eta Azaña Errepublikako lehendakari izendatu zuten.
Gobernuaren erreformak eta gatazka soziala
Gobernuak amnistia eman zuen, konstituzioa errespetatu zuen, zergen erreforma egin zuen eta Kataluniako Estatutua berrezarri zuen. Falangea legez kanpo utzi zuten. Grebak eta protestak ugaritu ziren.
Errepublikaren aurkako konspirazioa
Eskuindarrek errepublikaren aurkako konspirazioa antolatu zuten. Mola jenerala buru zuen altxamendu militarra gertatu zen 1936an, Gerra Zibila hasiz.