Bigarren Errepublika Espainian: Gatazkak, Erreformak eta Euskal Abertzaletasuna
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB
Eliza eta Errepublikaren arteko gatazkak (1931-1933)
1931ko Konstituzioan, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa argi geratu zen. 1932-1933 urteetan hainbat lege eta dekretu onartu ziren, hala nola, Jesusen Lagundia desegitea eta ezkontza zibila eta dibortzioa legeztatzea. Gobernu berriak, gainera, 7.000 eskola eraiki zituen 1931n.
Armadaren berregituraketa eta 1932ko estatu kolpe saioa
Gobernuak armada berreantolatu nahi zuen, zenbait jeneralek ez zutelako Errepublikaren alde zin egin nahi izan. 1932ko abuztuan, Errepublikaren aurkako estatu kolpe saio bat egon zen.
1929ko krisiaren eragina eta gizarte gatazkak
1929ko krisiaren eraginez, gatazkak larriagotu egin ziren, bereziki meatzaritzan eta siderurgian. Gobernuak, lan-legediaren bidez, gatazkak leundu nahi zituen, besteak beste, greba eskubidea aitortuz eta lanaldia zehaztuz.
Nekazaritzan egoera larria zen. Extremaduran eta Andaluziako latifundioetan, nekazariak goseak eta esplotatuta bizi ziren. 1932ko Nekazaritza Erreformako Legearen bidez, Espainiako handikiei lurrak desjabetzeko aukera zabaldu zen. Nekazaritza Erreformarako Institutuak (IRA) desjabetutako lurrak kudeatzen zituen eta nekazariei uzten zizkien. Hala ere, desjabetutako lur-sailen kopurua ez zen aurreikusitakoa izan, lurjabe handikien oposizioa, lurraren kalitate txarra eta beste faktore batzuk zirela medio. Legea eta IRA bi urtez egon ziren indarrean.
Gizarte arazoei konponbiderik ez ematearen ondorioz, langileak gobernuaren aurka jarri ziren, grebak eta kale agerraldiak eginez. Hainbat lekutan, nekazariak matxinatu egin ziren.
Eskuineko Errepublika (1933-1936)
Partido Republicano Radical alderdiak lortu zuen diputatu gehien, eta, ondorioz, gobernu berria eratzeko ardura eman zioten. CEDA alderdiak gobernu hori babesten zuen. 1934an, CEDAko hiru kide sartu ziren gobernuan, eta ezkerreko eta eskuineko alderdien arteko gatazkak areagotu egin ziren.
UGT sindikatuak deitutako grebak ez zuen estatu osoan jarraipenik izan. 1934ko urrian, langileek mugimendu iraultzailea garatu zuten, bereziki Asturiasen. Armadak, Francoren agindupean, iraultza ankerki zapaldu zuen.
Espainiako Gobernuak gerra-egoera deklaratu zuen, Generalitateko egoitza eta Bartzelonako Udala bonbardatzeko agindua eman zuen, eta Kataluniako Autonomia Estatutua indargabetu zuen. Gobernu eskuindarraren erabaki nabarmenenak hauek izan ziren:
- Nekazaritza erreforma bertan behera uztea.
- 1929ko hondamendiaren ondorioz, krisian zegoen ekonomia suspertzen saiatzea.
Ezkertiarra (1936)
1936ko otsaileko hauteskundeetan, ezkerreko koalizioak (Fronte Popularrak) lortu zuen gehiengoa Gorteetan. Azaña izendatu zuten presidente, eta Casares Quiroga gobernuburu.
Fronte Popularrak ezkerreko Errepublikak hasitako erreformak martxan jartzen saiatu zen. Industrialde eta lantegi guneetan greba ugari egin ziren. Hirietan, paramilitar falangisten eta ezkerreko alderdietako militanteen arteko liskarrak ohikoak ziren.
Egoera hori aitzakiatzat hartuta, estatu-kolpe bat eman zuten. 1936ko otsailean, Fronte Popularrak irabazi eta gero, Errepublikaren aurkako konspirazioak ugaritu ziren. Mola jenerala izendatu zuten penintsulako iparraldeko armadaren buru, eta Francok Marokoko armadaren gidaritza hartu zuen. Europako estatu faxistek matxinatuei lagundu zieten, eta Sobietar Batasunak, aldiz, Errepublika babestu zuen.
Euskal abertzaleak
Primo de Riveraren diktadura amaitu ondoren, euskal abertzaleak bitan zatitu ziren: Aberri eta Comunión Nacionalista Vasca. 1930eko Donostiako Itunean ez zen euskal abertzalerik agertu. Urte horretan, EAJ berregin zuten. Abertzale talde batek EAE alderdia sortu zuen, errepublika federala lortu nahian, baina ez zuen lortu Gorteetan diputaturik izatea. 1934az geroztik, Jagi-Jagi aldizkariaren inguruan bildutako taldea (Gallastegirena) izan zen euskal abertzaletasunaren adar erradikalena.