Bigarren Errepublika Espainian: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,2 KB

7 GAIA


1930ean, egoera kontrolaezina zela eta, eta gaixotasunen ondorioz Primo de Rivera diktadoreak dimisioa aurkeztu zuen Alfontso XIII erregeari. Erregeak beste general batengana jo zuen, Damaso Berenguer-engana normaltasun politikoa berrezartzeko asmos. 1930ko abustuan, alderdi errepublikanoek-nazionalista katalanak eta galiziarrak barne Donostiako ituna adostu zuten non errepublika aldarrikatzen zuen. 1931an Berenguerrek dimisioa aurkeztu zuen, eta Aznar almiranteak ordezkatu zuen, Aznarrek 1931ko apirilaren 12an udal hautezkundeak deitu zituen eta hautezkunde orokorrak deituko zuela esan zuen. Diktaduera eta monarkiaren aurka zeuden indarrak hiri handi gehienetan irabazi zuten, ondorioz, Eibarren apirilaren 14an II-errepublika aldarrikatu zuten, Alfontso XIII erregea onartu eta herbestera joan zen bere eskubide historikoei uko egin gabe.

1931, apirila-abendua, Alcala-Zamora errepublikako presidentea eta Azaña gobernu buru. Gobernuaren hasierako arazo nagusiak bi izan ziren:
-Autonomia auzia. Kataluniako autonobia bideratzen lortu zuten.
-Elizaren oposizioa erregimen berriaren aurka: hau bideratzea ez zuten lortu eta jarrerak erradikalizatu ziren katoliko eta antikatolikoen artean. Elizarekiko harremanak apurtu ziren. Behin behineko gobernuaren zeregin garrantsitzuena gorte konstituziogileetarako deialdia egitea izan zen: Ekainaren 28an, hautezkundeak ospatu ziren, errepublikaren konstituzioa idazteko. Espainia osoan errepublikano-sozialisten koalizioak irabazi zuen Euskal probintzietan, eta nazionalistak nagusi irten ziren. Gorteak konstituzioa eta Espainiak behar zituen erreformak egiten hasi ziren.

Uztailean egiten hasi ziren 1931ko Konstituzioa Clara Campoamor eta Victoria Kent eta abenduan onartua izan zen. Bertan neurri progesistak islatzen dira:
-Estatu mota: errepublika demokratikoa.
-Estatu akonfesionala: gurtza askatasuna, eta estatuaren eta elizaren arteko banaketa ezarri zen, eta Elizari estatutik jasotzen zuen finantzaketa kendu.
-Estatu laikoa: estatua eta elizaren arteko banaketa.
-Botereen erabateko banaketa: botere legegilea gorteei dagokie eta aginte betearazlea gobernuari.
-Sufragio orokorra, emakumezkoena barne, beraz, lehenengo aldiz ezartzen zen emakumezkoen sufragioa.

Errepublika ezartzearekin batera, 1929ko munduko krisia gertatu zen, baina europako beste herrialde batzuetan baino eragin txikiagoa izan zuten Espainian. 1931ko Konstituzioa onartu ostean, Alcala Zamorak, Errepublikako presidentea, Azañari eskatu zion gobernua eratzeko. Gobernuak erreforma desberdinak bultzatu zituen Espainia modernizatzeko eta demokratizatzeko asmoarekin, garrantzitsuak hauek izan ziren: 
-Hezkuntzaren erreforma: Hezkuntza laiko eta doakoa eskubide unibertsal bihurtzea zen oinarria alfabetismoarekin amaitzeko. Asmo handiko plan hori betetzerik izanez bazuten ere, eskolarizaturiko haur kopurua handitzea lortu zuten eta hezkuntzako aurrekontua %5,5-%7 izatera igo zen. 
-Erreforma mitilarra: Armada modernizatzea eta ofizial kopurua gutxitzea. Horretarako hartutako neurriak: gradu batzuk kentzea, militarrek errepublikarekiko lehialtasuna zin egitea nahi ez zutenei jubilatzeko aukera emanez soldata osoarekin, eta eraso goardia sortzea. 
-Nekazaritza erreforma: 1932ko iraileko nekazaritzako erreforma onartu zen. Hiru xede zituen: modernizazio teknikoa, latifundismoa amaiaraztea eta jabetzak modu justuagoan banatzea. Gobernuak jabetzaren egitura aldatzea erabaki zuen: hainbat lurren desjabetza, kalteordainak jabeei ordainduz, nekazarien artean banatzeko. Lur gutxi banatzea lortu zuten, prozesua oso motela izan zelako: kalteordainak finkatzeko aldez aurretiko inbentarioa egin behar zen eta dirua falta zen. 
-Autonomia estatutuak: Lurralde aberatsenetan nazionalismoa garatu zen. Donostiako Itunaren akordioa izan zen Kataluniarentzat autonomia estatutua, 1932ko irailean onartua. Kataluniak parlamentua izango zuen, lehendakaria eta gobernua eta hizkuntza ofiziala izango zuten. EAE eta Nafarroan, Lizarrako estatutua aurkeztu zuten baina gorteek ukatu egin zuten. 
-Gizarte laiko baten aldeko legeak: Estatua eta Elizaren arteko banaketa indarrean ipintzeko beste lege batzuk aprobatu zituzten: hezkontza zibila eta dibortziorako legea, hilerri zibilak...Lege hauek Elizaren eta Katolikoen haserrea piztu zuten.
-Lan erreformak: Francisco Largo Caballero sozialistak erreforma batzuk bultzatu zituen lan ministeriotik eta lan baldintzak hobetzea zuen helburu.

ARAZOAK: Ekonomiaren egoera larria zen, kapitalismoaren krisi ekonomikoaren ondorioz gizarte arazoak larriak ere izan ziren: egindako erreformak oso eskasak ziren muturreko eskertiarren iritsiz. Sindikatu anarkistek grebak, lur okupazioak eta manifestaldiak egin zituzten: larriena Casas Viejas-en. Eskubikoek errepublikaren arazoak aprobetxatu zituzten beren elkarteak sortzeko, gobernuaren politika laizista eta autonomistaren aurka: Demokrata kristauak eta monarkiko batzuk CEDA-n bildu ziren eta Karlismoa ere berpiztu zen. 

1933ko hauteskundeetan ezkertiarrek banaturik arukeztu ziren eta anarkisten abstentzioa deitu zuten. Eskuina, ordez, CEDA-n elkartuta joan zen eta irabazi zuen.Gobernu berriak aurreko erreforma politika murriztu, geldiarazi edo ezabatu egin zuen. 1934ko gatazkak: PSOE et UGT greba orokor iraultzailea deitu zuten Espainia osoan. 

Indar kontserbakorrei aurre egiteko asmoz, ezkerreko indarrak herri frontea izeneko kualizioan bilduta aurkeztu ziren eta hautezkundeak irabazi zituen. Gorteek Azaña hautatu zuten eta honek Quiroga gobernu buru. Bi aginte paralelo zeuden une berean. Errepublikarrena eta Altsatuena. 

Errepublika zailakera bat izan zen bizitza politikoa demokratizatzeko, Espainia modernizatzeko eta betiko arazoei irtenbide bat emateko. Saio horrek porrot egin zuen oligarkiak, armadaren sektore batzuek eta Elizak mehatsu bat ikusi zutelako.


Entradas relacionadas: