Bigarren Errepublika Espainian: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,89 KB

7: II. ERREPUBLIKA1930.An Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen, ondorioz, Berenguer jeneralak hartu zuen agintea, hauteskundeak antolatzeko. Oposizioa elkartu zen eta 1930ean Donostiako Hitzarmena sinatu zuten errepublikarrak, sozialistak, eta beste alderdi batzuk monarkiaren aurka. Ekintza desberdinak egin zituzten hori lortzeko (Jaca-ko altxamendua, greba orokorra).
1931ko apirilaren 12an Aznar antolatu zituen udal hauteskundeak eta errepublikar-sozialistak nagusitu ziren. Apirilaren 13an errepublika aldarrikatu zen (Eibarren). Alfontso XIII.Ak errege-ahalmenari uko egitea erabaki zuen.(/)
Behin behineko gobernua apiriletik abendura iraun zue  eta Niceto Alcala Zamora izan zen presidentea.
Gobernuan PSOE, UGT, CNT erta CEDA gailentzen ziren. Baina hainbat arazoz zeuden; hala nola, 1929ko karak-ak sortutako krisia, autonomia arazoak, gobernu errepublikarrak eliza katolikoaren boterea murrizteak sortutako arazoak eta konstituzio baten behara, beraz, 1931 eko konstituzioa egin zen, hurrengo ezaugarriak zituena: Joera ezkertiarra, Espainia estatu demokratikoa eta laikoa, estatu unitarioa zen baina autonomiak egiteko eskubidearekin, subiranotasun nazionala ,eskubide eta askatasun adierazpen zabala eta berdintasun osoa ,emakumeek boto eskubidea zuten (Clara Campoamor), ezkontza zibila eta dibortzioa onartu zen, botere banaketa: betearazlea (presidentea, diputatuak eta gobernu burua), legegilea (gorteak) eta judiziala (auzitegiak)(/


)Eskertiarren eta eskunindarren arteko deadostasunak, gobernuan krisi nabaria sortu zuen. Niceto Alcala Zamorak eta Maurak dimititu zuten eta Manuel Azaña gobernuburu bilakatu zen. 1931tik 1933ra Biurteko Erreformista izan zen, Azaña gobernuburu eta Alcala Zamora presidente zirelarik, erreforma-programa bat bultzatu zuten gizartea modernizatzeko eta demokratizatzeko.(/)Erlijio erreformaren helburua Elizaren eragina murriztea eta estatua eta eliza banatzea zen. Horretarako, ordena erlijiosoei irakasnuntzan aritzea debekatu zieten eta ogasunak mugatu zizkieten. Katolikoak errepublikaren kontra azaldu ziren. Armada erreformaren helburua armadaren boterea murriztea zen. Indar armatuak botere zibilaren menpe jarri ziren, ofizialen kopurua murriztu zen eta Zaragozako akademia itxi zen. 1932an Sanjunjo jenerala altxamendua egin zuen erreformaren aurka baina porrot egin zuen. Nekazaritzaren erreforma erreforma garrantzitsuena izan zen, errepublika hasi zenean, Espainiako nekazaritzak hainbat arazo zituen: latifundismoa, lur jabe gutxi… Erreformaren helburua nekazaritzaren modernizazioa (latifundismoaren kontra eta nekazarien egoera hobetu) zen. Autonomia eereforman, Kataluniako estatutua onartu zen (1931), bestetik EH-an EAJ eta karlistak Lizarrako estatutua idatzi zuten baina konstituzioarekin bateraezina zenez, hainbat aldaketa egin zituzten.


1936.Urtean estatutua onartu zen, Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen. Hezkuntzan ere erreforma egin zen,  honen helburuak, analfabetismoa desagertzea, hezkuntza laikoa eta eskoa dohako eta mistoa sortzea zen. Ondorioz eskola asko ireki ziren eta lanpostuak sortu ziren, gainera landa eremuetara liburutegiak eta antzerki taldeak (La Barraca) eraman ziren. Azkenik lanaren erreforma egin zen langileen egoera hobetzeko,z ortzi orduko lanaldia, epaimaila mistoak eta lurrak derrigorrez lantzea inposatu zuten. Largo Caballero izan zen bultzatzaile nagusia.(/)1929ko krisiak haztea galarazi zuen, emigrazioa geldiarazi eta langabezia sortu zuen. Gizartearen erradikalizazioa gertatu zen. Erreformak oso motelak ziren eta langileak grebak eta matxinadak egiten hasi ziren (Casas Viejas). Gainera eskuineko alderdiak berrantolatu ziren. Egoera honetan, Manuel Azañak kargua utzi (1933) eta hauteskunde-deialdia egin zen. Hauteskundeak eskuineko alderdiak irabazi zituzten eta biurteko kontserbadorea hasi zen.(/)


Biurteko eskuindarra 1933ko azarotik 1936ko otsailera iraun zuen, Gobernuburua Lerroux izendatu zuten eta presidentea Niceto Alcala zen.Helburua ereformak bertan behera uztea zen. Horretarako amnistia ezarri zuten, nekazaritza eta langile erreformak murriztu ziren, Katañuniako estatutua indargabetu zen eta Kleroari diru laguntzak eman zizkioten. Jarrera hori gobernu krisia areagotu zuen, gizarte taldeak erradikalizatu ziren, indar politikoak berregituratu ziren eta arazo sozialak nabarmendu ziren. 1934an iraultza gertatu zen hainbat grebarekin batera (Asturias, Katalunia, EH). Honen ondorioz, krisia sortu zen eta bi bloke bereizi ziren:eskertiarrak (PSOE, Fronte Popularra) eta eskuindarrak (Faxistak). Leroux dimititu zuen eta Niceto kanporatu zuten, 1936ko hauteskundeak prestatu ziren eya Fonte Popularrak irabazi zituen.(/)Fronte Popularra eskertiarren koalizioaren ondorioz sortu zen faxisten kontra egiteko. Manuel Azaña errepublikako presidentea izendatu zuten eta Casares Quiroga gobernuburu. 1933an geldiarazitako erreformak berriro martxan jarri ziren. Kataluniako estatutua berriz ezarri zen, nekazal erreforma ezarri zen, Falange alderdia debekatu zen eta konstituzioaren atal guztiak indarrean jarri ziren. Gainera 1934ko urriko iraultzaren ondorioz atxilotutakoei amnistia eman zitzaien.(/)Eskuinaldeko alderdiek eta gainerako oposizioak ez zuten egoera onartu. Uztailaren 17an altxamendua hasi zen Markon, Emilio Mola jenerala buru zela, eta 18an peninsulara heldu zen. Bertan hasi zen hiru urtez iraungo zuen Gerra Zibila.


Entradas relacionadas: