Bigarren errepublika 1931ko konstituzioa eta erreformak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,5 KB

Erreforma hauek ez ziren militarren gogokoak izan, armadan gora egiteko aukera murrizten baitzuten. 5)

Hezkuntzaren alorreko dekretuak



Dekretu hauen helburua analfabetismoari amaiera ematea zen Espainiaren atzerapena gainditzeko. 6)

Arazo sozialak



1929ko krisiak eragina izan zuen. Anarkista zein komunisten eragina handiagoa zen aldeetan gatazka giroa zabaldu zen. Horren aurka egiteko neurri sozial batzuk hartu zituzten(8 orduko lanaldia, greba eskubidea…).
1.2.1.2 1931ko Konsitituzioa
Gorte konstituziogilerako hauteskundeetan garaile irten zen errepublikazale ezkertiarren eta sozialisten arteko koalizioa. Julián Besteiro buru zela 1931ko Konstituzio demokratiko eta ezkertiarra egin zuten. Ezkertiarren eta eskuindarren arteko alde nagusiak nazionalitateen autonomian eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanetan nabari ziren. Ezaugarri nagusiak: 1) Errepublika demokratiko, progresista eta deszentralizatua zen. Estatu integrala(bateratua) eta, hots, errepublika laikoa. 2) Autonomia aldarrikatzen du. 3) Espainiarren eskubideak aldarrikatzen ditu: berdintasun juridikoa, askatasun handiagoa… 4) Sufragio unibertsala(gizonezko eta emakumeak) 5) Estatu sekularra, Eliza eta Estatuaren arteko banaketa. Erabaki honen ondorioz katolikoak Errepublikaren aurka jarriko dira. 6) Jabego pribatua errespetatzen du, baina, Estatuak desjabetzeko ahalmena du. 7) Ganbara bakarreko Gorteak. 8) Gorteek aginte legegilea, aginte exekutiboa gobernuak du eta aginte judiziala auzitegiek dute. 9) Konstituzioaren Berme Auzitegia sortu zen. 10) Doako eta mistoa zen Oinarrizko hezkuntza, derrigorrezkoa.

1.2.2 Biurteko “Azañista” edo erreformista.(Erreformak)

Konstituzioa abian jarri bezain laster Alcalá Zamora lehendakari izendatu zuten. Manuel Azaña gobernuburu jarri eta, honek, Errpublikazale ezkertiarrekin eta sozialistekin gobernua osatu zuen. Erreformak egin zituzten Espainiaren arazoak errotik konpontzeko eta demokraziaren, laikotasunaren eta kulturaren balioak suntsitzeko helburuarekin. Hau dela eta eskuindarrak beraien haserrea adierazi zuten: 1)

Arazo erreforma



Estatu laikoa sortzeko helburua zuen gobernuak, Elizaren boterea gizartetik erabat baztertzekoa. Horretarako neurri batzuk hartu zituzten eta, ondorioz, katolikoak sistemaren aurka jarri ziren. 2)

Nekazaritzaren erreforma



Nekazaritzaren berrikuntza Espainiaren arazo larri eta zaharra zen. 1932an “Nekazaritzaren Erreformarako Lege Proiektua” onartu zuten. Hona hemen helburuak: Nekazariei lurrak banatzea latifundismoa ezabatuz, produkzioa handitzea eta lur handidunen botere ekonomikoa murriztea. Hona hemen neurriak: 100-750 hektareako lurrak desjabetu egin ziren(lantzen ez zirenak), goi Nobleziaren lurrak indemnizaziorik gabe desjabetuko ziren, lurrak nekazari famili edo taldeen artea banatuko ziren, nekazaritzaren Erreformarako Institutua(IRA) sortu zen, lurren jabegoa Estatuarena zen eta ustiapena bakarka edo taldean egin zitekeen. Emaitza urriak hainbat arrazoiengatik: Latifundisten oposizioa, prozesu motela, indemnizazioak ordaintzeko dirua ez zen nahikoa eta lurren kalitate eta emankortasunari buruzko ikerketak ez egitea. Hau zela eta helburuak ez ziren bete eta ez zuen arrakastarik izan. Oposizioa oso gogorra izan zen eta nekazari eta anarkistek altxamenduak egin zituzten. Ondorio larriak ekarri zituen erreformaren porrotak. 3)

Autonomien erreformak



Katalunian Autonomi Estatutua egin zen honako ezaugarriak zituena: -Generalitat izeneko gobernu batekin geratzen zen lurralde autonomoa bilakatzen zen, ahalmen legegile eta exekutiboak zituen, hizkuntza ofizialak gaztelania eta katalana. Euskal herria: 1936an lortzen dute autonomia. Galiziak ere garai berean lortu zuen baina gerra zibilak eragotzi zuen bi Estatutuak abian jartzea. 4)

Erreforma sozialak



Lan baldintzak hobetzeko neurri batzuk eman zituen, baina, nekazaritzaren erreformaren porrotak eta 1929ko krisiak ahaleginak zapuztu zituzten. 5)

Irakaskuntza erreformak



Hezkuntzaren erreforma beharrezkoa zen herrialdea modernizatzeko eta Lehen Hezkuntza doako eta mistoa egin zuten. Diru asko erabili zuten ikastetxeak egiteko eta, honela, analfabetismoari aurre egin.
1.2.2.1 Biruteko Erreformistaren porrota
Gobernuak helburuak lortu ez zituenez oposizioa zabaldu egin zen. Gainera, Sozialisten eta errepublikazaleen arteko aliantza hautsi egin zen. Oposizioa bi gertakizunetan ikus daiteke: -Sanjurjo jeneralaren altxamenduak eskuindarren haserrea islatu zuen.  -
Gizarte gatazkek Anarkisten matxinadak Katalunian eta Andaluzian(Casas Viejas) langileen desadostasuna islatzen zuten. Matxinadaren kontrako erasoak kalte politiko konponezina egin zion Azañari, eta koalizio errepublikano sozialistaren haustura sorrarazi zuen. Hau dela eta, Azañak dimititu egin zuten.

1.2.3 Biurteko beltza edo kontserbadorea

Azañaren dimisioaren ondoren hauteskunde orokorrak egin ziren eta, bertan, eskuindar alderdiek arrakasta izugarria izan zuten honako arrazoiek bultzatuta: Azañaren erradikalismoak sortutako beldurra, eskuineko alderdien elkarketa, CNTk abstentzioa eskatu zuen eta ezkertiarrek anarkisten botoen galera izan zuten. CEDA izan zen garaile, baina, ez zuen gobernua osatu ezkerraren altxamendu mehatxuaren ondorioz. Hori dela eta, Lerroux-en Alderdi Erradikalak gobernatu zuen CEDAren laguntzaz. CEDAk aurreko biurtekoan eginiko erreformak deuseztatzea izango du helburu.

Entradas relacionadas: