Bi Urteko Progresista: 1854ko Iraultza eta Desamortizazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Bi Urteko Progresista (1854-1856)

1854ko iraultza Europan 1848an gertatutako mugimendu iraultzailearen ondorioa da. Hiriko jendeak politikan parte hartzea suposatu zuen eta alderdi progresistak boterea hartu zuen. Iraultza hiru fasetan banatu zen:

Iraultzaren faseak

  • Parlamentuko gatazka: Senatuak gobernuari irabazi zion; errepresalian, saioak bertan behera utzi ziren.
  • Altxamendu militarra: O'Donnell jeneralak Vicalvaron burutua, Vicalvarada izenarekin ezaguna. Cánovas del Castillok Manzanareseko Manifestua idatzi zuen eta, horrela, herriaren babesa eskuratu zuen.
  • Mugimendu popularrak.

Progresisten ekintza nagusiak

a) 1856ko Konstituzioa

“Non nata” izenarekin ezaguna, honako ezaugarriak zituen:

  • Subiranotasun nazionala.
  • Botereen banaketa zorrotza: Kongresuak eta Senatuak hautazko izaera hartu zuten.
  • Norbanakoen eskubideen arautzea.
  • Milizia Nazionala berriro indarrean.
  • Probintzietako eta udaletako gobernuen hauteskundeetan sufragio zentsitarioa.

b) 1855eko Madozen desamortizazioa

1924ra arte luzatu zen. Kasu honetan, salgai jarri ziren aurreko desamortizazioan saldu ez ziren elizako lurrak eta jabetza zibilak (herrikoak). Aurrekoarekin konparatuta, dirua industrializazioa eta trenbidearen zabalpena bultzatzeko erabili zen. Estatuak salmenten dirua jasotzen zuen zor publikoaren tituluetan bilakatzeko.

Aurretiko desamortizazioak
  • Godoy (1798).
  • Hiru Urteko Liberaleko saiakera (1820-1823), denbora faltagatik bete ez zena.
  • Mendizabal (1836).

Desamortizazioen ondorioak

Orokorrean, desamortizazioen helburua ez zen nekazaritza-erreforma bat egitea, lurren jabetzan aldaketa bat baizik. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • Ondorio sozialak: Burgesiak lurraren jabetza eskuratu zuen; ondorioz, nekazari asko lurrik gabe geratu ziren. Lurrak era egokian landu zirenez, ekoizpenak gora egin zuen.
  • Lurren ustiaketa: Lur gehiena erabilita geratu zen eta lugorriak desagertu ziren. Inbertsio berri asko egin ziren (makinerian, lurrak prestatzeko...). Lurraren espezializazioa eman zen: baratzak Murtzian, laranjak eta limoiak Levanten, olibondoak Andaluzian...
  • Ondorio kulturalak: Elizaren desjabetze-prozesuan, elizako eraikinetan zeuden artelan asko desagertu ziren. Elizak garai hartan “mezenas” lana egiten zuenez, galera handia izan zen.

Entradas relacionadas: