Bi aldiko motorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,51 KB

Motorra edozein energia mota (kimikoa,hidraulikoa,...) energia mekaniko bihurtzen du.Errendimendua potentzia erabilgarriaren eta potentzia xurgatuaren arteko zatidura gisa definitzen da. Errendimendua 1 baino txikiago da beti.Bira lastertasuna edo erregimena: Motorrak funtzionamendu baldintza normaletan minutu batean egiten duen bira kopurua adierazten duPotentzia: Motorrak bira erregimen jakin batean denbora unitatean egin dezakeen lana adierazten du.Momentu eragilea: Motorraren ardatzari eragin eta haren biraketa zehazten duen errotazio momentua da.

MOTOR TERMIKOEN SAILKAPENA

Kanpo errekuntzako motorretan, errekuntza berez motortzat hartzen den gunetik kanpo gertatzen da. Lurrun makina da adibiderik ezagunena.

Barne errekuntzakoetan, errekuntza motorraren barnean gertatzen da. Bi mota bereizten dira:

-konpresio bidezko pizketako motorrak: Erregaia berez sutzen da presioaren eraginez, hau da, kanpoko inongo eragilerik gabe.

-Eragindako pizketako motorretan: Kanpoko eragile bat da errekuntza prozesua abiarazi eta ganbara osora hedatzen duena.

Burutzen duten zikloan bi mota:

-Lau aldiko motorrak: Lau aldi edo etapa behar dituzte prozesu edo ziklo osoa burutzeko:
sarrera,konpresioa,espantsioa eta ihesa.
Aldi bakoitza pistoiaren ibiltarte bati dagokio.

-Bi aldiko motorrak: Bi aldi edo etapa behar dituzte zikloa burutzeko:sarrera-konpresioa eta espantsio-ihesa.

APLIKAZIOAK:

-Automobilgintzari dagokionez, errepideko garraioan,herri lanetako makinerian, nekazaritzako makinerian, trenen propultsioan eta itsasontzien propultsioan erabiltzen dira.

-Energia elektrikoa sortzeari dagokionez, esate baterako larrialdiko argiteriarako Diesel ekipoetan erabiltzen dira.

-Ekipoei eragiteari dagokionez, nekazaritzan nahiz industrian erabiltzen dira.

LAU ALDIKO EZTANDA MOTORRA

Funtzionamendua Sarrera: Pistoia zilindroaren barneko posizio gorenekotik jaisten da, birabarkiaren higiduraren eraginez. Hutsune bat sortzen da zilindroaren barnean eta horrenbestez, erregai eta aire nahastea irekita dagoen sarrerako balbulatik sartzen da.

Konpresioa

Pistoia BIPtik GIPraino igotzen da,birabarkiaren higiduraren eraginez. Bi balbulak itxita daude eta nahastea zilindroaren barnean konprimitu egiten da. Pistoia GIBra iristen denean, bigarren ibiltartea amaitu eta birabarkia beste 180 biratu da. Erregai eta aire nahasteak konpresio maximoa du.Espantsioa: Bujiak txinparta sorrarazten duenean, nahasteak su hartzen du. Bi balbulak itxita daude eta errekuntzarako gasen presioak bortizki bultzatzen du pistoia BIPrantz. Gasak hedatu egiten dira eta pistoiaren higidurak birabarkiari eragiten dio, lan erabilgarria eginez. Pistoia BIPra iristen denean, hirugarren ibiltartea amaitu eta birabarkia beste 180 biratu da. Iheseko balbula ireki egiten da.Ihesa: Pistoia BIPtik GIPraino higitzen da, birabarkiaren higiduraren eraginez. Iheseko balbula zabalik dago eta erretako gasak kanpora irteten dira. Pistoia GIPra iristen denean, laugarren ibiltartea amaitu eta birabarkia beste 180 biratu da. Iheseko balbula itxi eta sarrerako ireki egiten da; horrenbestez, prest dago beste ziklo bat ekiteko.

Motorraren ziklo teorikoa

-C puntuan nahaste erregaiaren pizketa gertatzen da.Sistema C puntutik D puntura igarotzen da. -Espantsioko ibiltartean, sistema D puntutik E puntura igarotzen da.

-E puntuan, iheseko balbula ireki eta sistema E puntutik B puntura igarotzen da. -Iheseko ibiltartean, sistema B puntutik A puntura igarotzen da eta horrenbestez zikloa itxi egiten da. -Sarrerako ibiltartean, sistema A puntutik B puntura igarotzen da. -Konpresioko ibiltartean, sistema B puntutik C puntura igarotzen da.

Ondorioak: 1- Ziklo itxia da, prozesua presio, bolumen eta tenperatura balio jakin batzuetatik abiatu eta balio berberetara itzultzen da amaieran.

2- Erregaiak Q1 kilokaloriako beroa ematen dio motorrari eta motorrak Q2 kilokaloria uzten dizkio kanpoaldeari

3- Emandako energiaren eta utzitakoaren arteko diferentzia energia mekaniko bihurtzen da

DIESEL MOTORRA

Konpresio bidezko pizketa eta bi edo lau alditan funtziona dezakeen prozesua duen barne errekuntzako motor termikoa da.

1-Sarrera:Pistoia GIPtik jaisten da,birabarkiaren higidurak bultzatuta. Ondorioz,zilindroaren barnean hutsunea sortu eta  irekita dagoen sarrerako balbulatik sartzen den aireaz betetzen da.Pistoia BIPra iristean lehen ibiltartea amaitu eta birabarkia 180 biratzen da. Une horretan sarrerako balbula itxi egiten da.2-Konpresioa:BIPtik GIPraino igarotzen da, birabarkiaren higidurak ere bultzatuta. Bi balbulak itxita daude eta airea presio handiz komprimitzen da zilindroaren barnean.Airearen tenperatura nabarmen igotzen da. Pistoia GIPra iristen ari denean, errekuntza ganbaran lainoztatutako erregaia injektatzen da. Aire beroarekin bat egitean, erregaiak su hartu eta errekuntza gertatzen da.
Birabarkia beste 180 biratu eta bigarren ibiltartea amaitzen da.
3-Espantsioa:Bi balbulak itxita daude eta errekuntzako gasen presioak bortizki bultzatzen du pistoia BIPrantz.Gasak zabaldu egiten dira eta pistoiaren higidurak birabarkiari eragiten dio, lan erabilgarria eginez. Pistoia BIPra iristen denean, hirugarren ibiltartea amaitu eta birabarkia beste 180 biratzen da.4-Ihesa:Fase honetan, pistoia BIPtik GIPraino higitzen da, birabarkiaren higidurak bultzatuta. Iheseko balbula ireki eta erretako gasak kanpora irteten dira. Pistoia GIPra iristen denean, laugarren ibiltartea amaitu eta birabarkia 180 biratzen da. Iheseko balbula itxi eta sarrerako balbula ireki egiten da;horrenbestez, beste ziklo bat has daiteke. Motor hauek errekuntza aurreganbara bat izaten dute bertan injektoreak erregaia lainoztatzen du. Erregaiaren zati bat aurreganabara honetan erretzen da eta gainerakoa errekuntza osatzeko behar den airea dagoen errekuntza ganbara nagusira joaten da.

PARAMETRO ETA MAGNITUDE BEREIZGARRIAK: Diametroa,ibiltartea,bira erregimena eta konpresio erlazio bolumetrikoa. -Diesel motorrek gasolina motorrek baino potentzia txikiagoa garatzen dute. -
Konpresio erlazioa askoz ere handiagoa da Diesel motorretan gasolina motorretan baino.

ABANTAILAK ETA ERAGOZPENAK

Abantailak:-Errendimendu termiko handiago du.-Kontsumo txikiagoa du eta erregaia merkeagoa.-Motorrak gehiago irauten du.-Iheseko gasek gutxiago poluzitzen dute.

Eragozpenak:-Motorra astunagoa.-Fabrikazio kostu handiagoa.

-Zarata handiagoa.

ERREGAIAK

Erregaiak aireko oxigenoarekin erreakzionatu eta bero kantitate handia askatzen duten substantziak dira.

Bero ahalmena: Errekuntza osoa denean,erregai unitateko askatutako bero kantitatea da. Errekuntza presio edo bolumen konstantean egiten den,bero ahalmenaren balioa aldatu egiten da. Lurrunkortasuna: Erregaiak lurruntzeko duen joera adierazten du. Oro har,zenbat eta txikiagoa izan produktuaren lurrunketa tenperatura,orduan eta lurrunkorragotzat har genezake.Sukoitasuna: Erregai batek su hartzeko duen joera da,presio handien,tenperatura altuen edo kanpoko beste eragileren baten bitartez.Berez sutzeko tenperatura: Erregaiak,airearekin kontaktuan eta kanpoko inolako eregilerik gabe,berez su hartzen duen tenperatura minimoa da.Dosifikizio estekiometrikoa: Zilindroan sartu beharreko aire eta erregai masen arteko erlazio ideala da.Oktano zenbakia: Erregai batek detonatzeko duen joera handiagoa edo txikiagoa neurtzen du: zenbat eta handiagoa izan zenbakia, orduan eta txikiagoa izango izango da detonatzeko joera.Zetano zenbakia:Erregai batek berez sutzeko duen joera neurtzen du: zenbat eta handiagoa izan zenbakia, orduan eta handiagoa handiagoa izango da erregaiak berez sutzeko duen joera.


Entradas relacionadas: