Bezeroaren arreta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

  • Herri abestien moldaketa sinfonikoak izaten dira. Abiapuntua abesti herrikoi bat izaten da, eta hortik orkestra osoarentzat eginiko moldaketa bat prestatzen da.

  • Folkloreak garrantzia hartzen du musika adierazpenean eta herrialdeen adierazpenerako eredutzat jartzen da.

  • Dagoeneko ez dira forma klasikoak erabiltzen konposatzeko, ala nola, sonata, kontzertua, kantata… Orain herrialde bakoitzeko folklorean dauden oinarrizko formak erabiltzen dira konposatzeko.

  • Folklorearen etengabeko erabilera honek melodien aberastasuna dakar.

  • Harmonia berrien erabilera. Izan ere Europa ekialdeko herrialde askok Asiaren eragina nabari baitute beraien melodia eta harmonian.

  • Nazionalismo mugimendu honek kale erreboltak dakartza eta horretarako, musika, herri mugimenduaren bandera edo ikur moduan erabiltzen da.


  • Ideia estetiko baten galera. Ez dago ideia estetiko bakar bat artista guztiek jarraitzen dutena, artista bakoitzak bere bidea bilatzen du.

  • Iraganarekin haustura gero eta nabariagoa tonalitatearekiko urruntzearekin batera. Erritmoak protagonismo handia hartzen du.

  • Berrikuntzen bilatzea. Musika lan batek ezin zuen aurrekoen antzik izan, eta horretarako eskura zuten edozein gauzarekin esperimentatu zezaketen.

  • Musikariak ez zuen melodien edertasuna bilatzen, baizik eta entzulearen arreta. Hori zela eta musika lan “arraroak” topatzen ditugu.

  • Partituretan ohiko adierazpen grafikoari testu batzuk laguntzen diete musikariak egin beharrekoa azalduz. Izan ere hainbeste berrikuntza daude, ohiko idazteko moduak ezin duela guzti hori adierazi.

Entradas relacionadas: