Bertuteak eta hiri ideala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB

 Bertuteak eta hiri ideala: Politika dugu
Platonen kezka nagusietako bat. Bere buruarekin bakarrik molda daitekeen gizakirik ez dago eta hemendik abiatuta Gizartearen sorrera azal daiteke. Guztiok dugu elkarren beharra;
gizarte bat osatzen dugu eta nork bere berezitasuna ekartzen dio komunitateari. Politikaren sorrera hiriaren gaien organizazio eta administrazio modu baten eraketa da. Giza beharrak bete ditzakeen eraketa. Hezkuntza oinarri duen eraberritze politikoa nahi du. Platon ikasketan eta irakaskuntzan jardungo du gobernatu behar duen elitea hezten. Agintariek prestakuntza apropos eta berezia jaso beharko zuten. Hiri egonkorra eraiki nahi du non bakoitzak dakiena baliatuz besteen zerbitzuan lan egiten duen. Politika eta gizarte antolakuntza nola ulertzen duen Errepublikan azaldu du. Zuzentasunak norbanakoen arteko harremanak arautzen ditu, eta era berean, norbanakoaren arima-atalen arteko harreman harmonikoa antolatzen du. Gainera Platonek eratutako Estatua hezkuntzaz ere arduratuko zen. Gizarte klaseak hiru taldetan banatzen ditu. Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu ordena eta armonia nagusituko dira hirian eta zuzentasuna ekarriko. Gobernua adituei eman behar zaie zuzentasuna eta ongia ezagutzen dituenak. Gizakiaren azken helburua zoriontasuna da. Baina Platonen ustez zoriontasuna bakarrik lortzen da benetako Ongia behatzen eta praktikatzen denean. Ongiarekin batera zoriontasuna etorriko da. Bi kontzeptuak sinonimoak dira. Eudemonismoa. Onenak eta adimen-gaitasun gehien dituztenak baino ezingo dira agintari politikoak izan. Espirituzko aristokrazia. Justizia bideragarri izateko baldintzak: Aberastasuna eta txirotasuna desagertzea da. Ez dute ondasunik behar bizitzeko behar dituzten bitartekoak salbu. Eskulangileari ez zaio jabetza ukatuko. Erregimen politikoak edo estatu formak: Estatu eredugarria aristokraziari deritzo bertan adituek edo onenek gobernatzen baitute. Endekatze-mailaren arabera honako hauek sor daitezke:

Timokrazia

Oligarkia: Demokrazia: Gobernu lanetan prestatuta ez dagoena ez da egokia. Tirania: Gobernu-erarik ankerrena da

7




































Entradas relacionadas: