Bertsolaritzaren moldeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,28 KB

SARRERA: Olerkien ezaugarri bat idatzizkoa izatea da, eta horrek kultura landua dela esan nahi du. Olekiak ulertu, irakurri eta jozatu behar dituenak era alfabetatua izan behar da.Horregatik, herritarrak alfabetatu arte, irakurle gutxik izan dute olerkiez gozatzeko aukera. Beraz, bakar batzuentzat izanik, eragin txikia izan du  literatura idatziak oro har, azken mendeak arte.

Kontuan hartu behar dira datu hauek:

  • Euskaran alfabetatu gabeak izan dira azken 50 urteak arte.

  • Horregatik, bertsolaritza izan da nagusi gurean XX. Mendeak aurrera egin arte.

  • Ondorioz, olerkariek herritarrek kantatzeko moduko moldeetan eta neurrietan eman izan dute beren lan poetikoa: zortziko txiki eta handian.


Herriaren historiak berak markatzen du garai bakoitzean zein diren jendearen sentipenak. Olerkaria horren jakitun denez, egoerara egokitu eta sortzen ditu poemak:

  • XVI. Mendean, adibidez, elizgizonek egindako olerkietan erlijiozko sentimenduak ziren nagusi.

  • XIX. Mendean (1876), aldiz, foruak indarrez kendu izanak euskaldunen politikarako minberatasuna ere bizkortu egin zuen, eta garai horretatik aurrera, askapen politikoa, euskara eta abertzaletasuna izan ziren mende honetan olerkariek erabilitako gaiak.

  • XX.Mendearen bigarren zatian, berriz, poesia soziala deitua sartzen da indarrean, industralizazioak eragindako gatazken haritik. Izan ere, olerkariaren adierazpenak inguruan gertatzen denaren isla dira.

EZAUGARRIAK:

  • Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik. Garai hartako lasaitasuna, oreka, harmonia eta zentzua baztertu egiten dira (horiek ziren Argien mendeko, XVIII. Mendeko, balioak) eta subjektibotasuna, gizabanakoaren garrantzia, irrazionaltasuna, bat-batekotasuna, irudimena, sentimendua eta intuizioa hobesten dira.

  • Beraz, mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez Geometria (Descartes), ez Matematika (Newton). Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.

  • Hauek dira balio berriak:

- Ideala

- Urruti-mina, bai denboran (Erdi Aroa), bai   lekuan (Ekialdea).

- Sinbolismoa da muga horietara iristeko bidea.

- Herri eta hizkuntza minorizatuek berebiziko garrantzia hartzen dute.

- Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da.

- Benetako bizitza ez dago hemen. Maitasuna heriotzarekin lotuta agertzen da.

Literatura erromantikoaren ezaugarriak:

-
Subjektibismoa, nitasunaren obsesioa. Arazo pertsonalak dira gai nagusi: maitasuna, heriotza, norberaren barne-mundua..., baina, kasu gehienetan, urrutiko leku eta aldietara jotzen du poetak bere obretan. Hala, iragan ideal batean bilatzen da inguruko errealitate prosaikoak (arrunta, poesiaren artifiziorik gabekoa) ukatzen duena.

- Paisaiak eta eguraldiak bat egiten dute idazlearen barne-egoerarekin (ekaitzak, basamortuak...).

- Neoklasizismoaren estetikaren moldeak hautsi, generoak nahasi, etab. Egiteko joera dago.

- Gaur egungo literaturan ere gizakiaren betiereko arazo dira orain arte aipatu ditugunak.


Entradas relacionadas: