Bertso moldea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,52 KB

OLERKI LIRIKOA

Lirika hitza grekeratik dator, Lyra hitzetik, poetek erabiltzen zuten hari instrumentu bat. Norbaiti buruzko emozioak eta sentimenduak adierazten dituzten idazlan poetikoez osaturik dago eta helburua entzulegoa hunkitzea da. Genero honen barnean hainbat azpigenero topatuko ditugu:

  • Himno: Heroiei eta jainko-jainkosei buruzko goraipenezko poema

  • Elegia: Greziatik zetorren eta erabiltzen zuten bertso motari egiten zion erreferentzia. Gai serioak tratatzeko erabiltzen zuten greziarrek eta latindarrek, aldiz, amodiozko kontuei buruz hitz egiteko.

  • Oda: hitzak kanta esan nahi du eta gehienetan kantatzen ziren olerkiak ziren. Hauetan gai ezberdinei buruz olerkariaren gogoetak eta hausnarketak adierazi eta gauzak edo pertsonak goraipatzeko erabiltzen ziren.

OLERKI LIRIKOAREN GARAPENA:

Nahiz eta k.A II mende arte Erroman herri abestiak eta jainkoen himnoak kantatzen ziren, lirika kultoa k.A. II mendean agertuko da. Hori dela eta zenbait olerki txiki agertuko dira, estiloa eta hizkuntza landua erabiltzen dutenak. Honen ordezkariak k.A I.Mendean, garai klasikoan, poetae novi deituriko taldea dugu. Hiztegi zehatza erabiltzen zuten eta gai aldetik amodiozko gaiak aurki ditzazkegu. Talde honetako olerkaririk garrantzitsuena Katulo dugu:

KAIO VALERIO KATULO:

Veronan jaio zen, jaiotze data zehatzik ez badugu ere, oso aberatsa ez zen familia batean baina heziketa on bat eman zioten eta gizarte-maila altuko jendearekin harremana izan zuen. Zesarren garaikidea dugu eta errepublikaren garai larrienak bizi izan zituen. Bertso greziarrak latinera egokitu zituen eta nahiz eta gai ezberdinak landu zituen amodiozko olerkiek toki berezi bat dute bere olerkaritzan.

116 carmina edo poema idatzi zituen eta hiru taldetan sailka ditzakegu:

  • Nugae: Huskeriak esan nahi du. Olerki motzak dira, metrika luzapen ezberdinekoak eta gai anitzak erabiltzen ditu, hala nola adiskidetasuna, zenbait politiko eta aurkari literarioei gorrotoa eta berak maite zuen Lesbiarengan sentitzen zuen amodioa.

  • Carmina docta: Poema luzeak dira, kultuak, Alejandriako erara idatziak.

  • Epigramak: Olerki motzak dira eta berriz ere amodioa,adiskidetasuna, heriotzaren aurrean mina eta idazki zorrotzak aurkituko ditugu

  • Estiloa: Gozotasuna eta gordinkeria eta zoramena eta etsipen latza nahasi zituen oso modu zintzoan.  

Pixka bat aurrerago beste idazle ospetsu bat izango dugu:


Entradas relacionadas: