Berrezarritako erregimenaren oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,19 KB

ESTATU FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA (1959-1975):Guda zibila amaitzean, Francok beregan hartu zuen botere guztia eta ia 40 urte iraungo zituen diktadura luzearo hasiera eman zitzaion. Espainia politikoki eta ekonomikoki isolatuta egon zen gerra garaian, eta bitartean, Francok bere erregimenaren oinarriak finkatu zituen. Oposizioak izugarrizko errepresioa jasan zuen.50eko hamarkadan, oposizioa oso ahulduta geratu zen. Erregimenak, irekitasun politikoaren eta ekonomikoaren aldeko pausuak eman zituen. 56ko gertaeren ondorioz,  erregimenak irekitasun politikoari amaiera eman zion. Ekonomiari dagokionez, irekitasun neurriak ez ziren nahikoak izan Espainiaren garapen ekonomikoa sustatzeko.1950eko hamarkadatik aurrera, gobernuak abian jarritako plan ekonomikoen ondorioz, Espainiako ekonomia hazten hasi zen eta honek izugarrizko aldaketan ekarri zituen gizartera. Erregimen frankistaren oinarri politikoak tinko mantendu ziren. Espainiar gizarte eta erregimen frankistaren arteko kontraesanak frankismoaren krisia areagotu eta honen amaiera ekarri zuen.50eko hamarkadan abian jarritako irekitasunaren aldeko neurriak ez ziren nahikoak izan eta politika ekonomia aldatu beharra egon zen. Honetarako, 1957an ministro berriak (Teknokratak) izendatu ziren. 1959an, Egonkortze plana aurkeztu zen. Neurri hauek hartu zituzten: pezetaren prezioa jaiztea, soldatak izoztea, zergen igoera, kanpoko inbertsioei traba kentzea…Espainiak etorkizunean izango zuen garapenerako oinarria ipini zituen. Ondorio negatiboak ere izan zituen: kontsumoak behera egin zuen eta langabeziak gora. Turismoak eta emigrazioak egoera egonkortzen lagundu zuten.Egonkortze planekin hasitako hazkunde prozesua osatzeko, Garapen Planak bideratu ziren. Garapen Planen ondorioz, Espainiak ekonomiaren esparruan oparoaldi bat izan zuen.Espainiak 60ko hamarkadako amaierarako herrialde garatua izatea lortu zuen, baina hazkunde haren oinarriak ahulak ziren oso, herrialde guztiak berdin industrializatu ez zirelako. 1973an, petrolioaren krisia lehertzean Espainian egoera okertu zen eta Europako gertaerek eragin zuten baita ere: turismoaren beherakadak, emigazioa ahultzea, kanpo inbertsioen beheraldia.. Espainiako oparoaldi ekonomikoa bukatu zen horrela, ekonomian eta politikan zeuzkan arazo larriak agerian utziz.Espainiako ekonomiak 60 eta 70eko hamarkadetan izandako hazkundeak, aldaketa izugarriak ekarri zituen gizartearen esparrura. Nekazaritza giro tradizionaletik, gizarte industrial, hiritar eta moderno izatera. Hazkundeak eragindako aldaketa garrantzitsuenak:

  • Emigrazio nekazaritza guneetatik industri guneetara: Espainian, lurraldeak desorekan industrializatu ziren. Ondorioz, jende asko nekazal lurretatik (Gaztela, Galizia) Espainiako instria guneetara (EH, Katalunia, Madrid) eta Europara (Frantzia, Alemania, Suitza).

  • Bizi mailaren igoera eta Espainia kontsumo gizartean sartzea: espainiarran dirua izaten hasi eta kontsumo-ondasunak erosteko eta aisialdirako eta kultur jarduerentzako.

  • Zerbitsu publikoen hobekuntza: hezkuntzan eta osasuna.

  • Pentsamolde-aldaketa: Espainiako gizartea irekiagoa, toleranteagoa, dinamikoagoa eta laikoagoa bihurtu zen. Emakumeak modu aktiboagoan, lan-mundura sartzen hasi ziren.

50eko hamarkadaren amaieran garapen ekonomikoa bultzatzeko, Francoren gobernura bildutako ministro berriek, esparru ekonomikoan eta politikoan eragin zuten. Teknokratek erregimena berritzeko eta liberalizatzeko ahalegina egin zuten. Francok lege hauek promulgatu:

  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958): erregimenaren baloreak indartzen zituen.

  • Prentsaren legea (1966): aldez aurreko zentzura ezabatu.

  • Estatuaren lege organikoa (1967): erregimenaren konstituzio anztekoa nahi zen eta sei funtsezko legeak biduz, instituzionalizatzeko prozesua osatu zen.

Aldaketa garrantzitsuenak 1969an eman ziren:

  • Juan Carlos Borboikoa Francoren ondorengo izendatu zen: errege tituluaz.

  • Luis Carrero Blancopresidenteorde izendatu
    : praktikan presidente izan zen.

1969az geroztik, boterea inmobiliste esku geratu zen. Francok 1973an Carrero Blancori presidente kargua eman zion. ETAk 1973ko abenduaren 20an, Madrilen, Carrero Blanco hil eta Arias Navarro izendatu zuten presidente.60ko hamarkadan, ekonomiaren garapenak ekarri zituen aldaketa sozialen ondorioz, gizartea eta erregimenaren arteko kontraesana handitu zen. Erregimenaren aurkako pretestak ugarituz. Langileen mugimnedua gero eta gehiago politizatu zen eta unibertsitate munduan eta eliza katolikoaten sektore baten ere diktaduraren kontra jarri ziren. Oposizioa indarberritu zen.1969tik aurrera, erregimenaren botere-taldeen barnean hausturak sortzen hasi ziren, diktaduraren krisia areagotuz. Oposizioak bi funtsezko erabaki hartu zituen: herrialdetik bertatik antolatzen eta lan egiten hastea eta demokrazia ekartzeko elkarren artean zituzten desadostasunak gainditzea. Urrats garrantzitsuak eman ziren oposizioko bi alderdi nagusietan:

  • Espainiako alderdi komunistan (PCE): Santiago Carrillok, 1974an Junta Democrática osatu.

  • Alderdi Sozialista Langile Espainiarrean (PSOE): Felipe Gonzalezek, Plataforma de Convergencia osatu zuen 1975ean.

  • Platjunta eratu zuen biek, biek antzeko helburuak baitzituzten.

Frankismoaren bukaera, Francoren heriotzarekin etorri zen, baina ordurako erregimena desegiten ari zen jada. Diktaduraren amaierako gertaerak:

  • Oposizioaren jarduera politikoa indartu zen.

  • Talde terroristak ugaritu ziren: ETA, FRAP eta GRAPO.

  • Gobernuaren errepresioa gogortu zen. Irailaren 27an ETAko bi kide, TXIKI eta OTAEGI eta FRAPeko beste hiru fusilatu zituzten.

  • Erreprezio bortitzak erabat isolatuta utzi zuen erregimena.

1975eko azaroaren 20an diktadorea hiltzean, diktadura frankistan desegiten hasi zen. Erregimen aldaketa trantsizioz egin zen. Ez zen diktadurarekin hautsi, baizik eta bere instituzioetatik abiatuz egin zen aldaketa.


Entradas relacionadas: