Berrezarkuntzaren Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,71 KB

AURREKARIAK:

-Liburua 1901ean argitaratu zen, Mª Kristinaren erreginaordetzan, 1898ko Hondamendiaren ondoren. Espainiak bere inperio koloniala galdu zuen eta Canovas del Castillok definitutako Berrezarkuntzako sistema politikoaren kontrako kritikak areagotzen joan ziren. Testua Berrezarkuntzako sistema politikoaren kontrako kritika gogorraren barnean kokatu behar da.

-Berrezarkuntzaren ezarpena: noiz, nola, helburuak.

TESTUA:

-Canovasen sistema politikoaren 3 oinarriak: 1876ko Konstituzioaren ezaugarriak (malgua, bi alderdientzat baliagarria,...), txandakatze-sistema (alderdiak, buruak, partaideak) eta hauteskunde-sistema (jauntxokeria, ustelkeria eta abstentzionismoa) → Testuarekin LOTURAK egin.

-Mª Kristinaren erreginaordetza (1885ean Alfontso XII.a hil eta El Pardoko ituna): txandakatze-sistemaren eta hauteskundeetako iruzurraren jarraipena; oposizioa (gero eta handiagoa, beti boteretik kanpo, zein alderdi zeuden).

-1898ko krisia: kolonietako gerra (Kuba eta Filipinak), 98ko Hondamendia. Zer da? Zer gertatu zen? Zeintzuk izan ziren ondorioak? (pesimismoa eta hausnarketa).

ONDORIOAK:

-Mende amaierako krisia: 2 mugimendu sortu ziren.

-Erregenerazionismoa: Zer da? zer kritikatzen dute? zer proposatzen dute? Testuarekin LOTURAK EGIN. Mugimenduaren sustatzailea.

-98ko belaunaldia: zer da? nortzuk osatzen dute? zer kritikatzen dute? zer proposatzen dute?

-Alfontso XIII.aren erregealdia (1902-1931): erreformak goitik behera egiteko saiakera gobernutik (Mauraren eta Sagastaren erreformak), krisiak (1909ko Aste Tragikoa, 1917ko krisiak eta 1921ko Annualgo krisia) eta sistemaren bukaera (Primo de Riveraren estatu kolpea 1923an).

Entradas relacionadas: