Berrezarkuntza sistema politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,55 KB

BERREZARKUNTZA MONARKIKOA (1875-1923)



1874an Martinez Camposek altxamendu bat egin zuen, altxamendua onartu zuten Borbondarren monarkiaren berrezarkuntza ekarri zuelako, Alfontso XII. Jarri zutelako errege.

sistema politiko berri bat

Canovaek sistema politko berri bat egituratu zuen. Bi helburu nagusi:

  • Sistema politiko berrian oinarrituta zegoen konstituzio bat idaztea

  • Ordena berreskuratu eta herrialdea baketzea karlisten gatazkari eta Kubarko gerrari bukaera emateko.

1876ko konstituzioa

Bi ezaugarri, sufragio zentsitarioa eta subiranotasun partekatua Gorteen eta erregearen artean. Tradizionala eta kontserbadorea zen.

  • Monarkia Erregeari eskumen ugari aitortu zizkion.

  • Gorteek bi ganbara zituzten, Senatua eta Diputatuen Kongresua. Konstituzioak ez zuen sufragio motarik, baina 1878ko lege batek boto zentsitarioa ezarri zuen, zergadun handienek zuten boto eskubidea. 1890ean, alderdi liberala boterean zegoela, gizonezkoen sufragio unibertsala onetsi zen.

Estatuaren konfesionaltasun katolikoa aldarrikatu zuen.

Gatazka armatuen amaiera

Karlistada eta Kubako gerra amaitzeak mesede egin zion erregimenari. Karlisten porrotaren ondorioa foru erregimena betirako deuseztatzea izan zen. 1878an, kontzertu ekonomikoaren sistema bat hitzartu zen, euskal probintziei zerga gaietan autonomia emateko.

Karlistaldiaren amaiera lagungarria izan zen Kubako gerrari amaiera emateko. 1878an Zanjoneko Bakea sinatu zen, agindutakoa bete ez zenez, matxinada 1895ean hasi zen.

Alderdi bitasuna eta txandaketa baketsua

Canovasen sistema ekonomiko berria, bi alderdien artean txandakatzen zen (kontserbadoreak eta liberalak).

Kontserbaodreen liderra Canovas zen, ez zituzten politikan aldaketak nahi, elizaren eta gizarte ordenaren eta sufragio zentsitarioaren aldekoak ziren.

Liberalen liderra Sagasta zen, aurrerakoiek, batasun liberalak eta errepublikano moderatuak osatzen zuten, gizonezkoen sufragio unibertsalaren aldekoak ziren, gizarte joera laikoagoa eta aurrerakoiagoa nahi zuten.

Biak monarkiaren, konstituzioaren, jabetza pribatuaren eta Estatu liberal, bateratu eta zentralista bat finkatzearen aldekoak ziren.

Hauteskunde faltsutzea eta jauntxokeria

Sistema hau txandaketan oinarritzen zenez, txandaketa hau gertatzeko hauteskundeak manipulatzen ziren. Hauteskunde hauek manipulatzeko jauntxoek botere ekonomikoa erabitzen zuten.

Agintariekin ados, hauteskundeak manipulatzeko azpijokoa egiten zuten (putxerazoa): Errolda faltsutuz, hildakoak zerrendan sartu edo bizi zirenei botoa ematea galeraziz, hauteskunde aktak manipulatuz, jendeari botoa erosiz, hautesleei mehatxatuz eta indarkeria erabiliz aurkariak beldurtzeko.

Jauntxoak, Jornalariei lana ematen zietenak eta tokian tokiko gizartean eta politikan eragin handia zuten lur jabe aberatsak ziren.

Sistematik baztertutako indar politikoak

Errepublikanoak, Karlistak, Sozialistak eta Nazionalistak oposizioan geratu ziren. Ez zuten lortu behar adina diputaturik gobernua osatzeko, (hauteskundeak manipulatuak zeudelako) ezta Parlamenturan gutxiengo eraginkorra izateko ere.

1898ko KRISIA

Kubako gerrak garrantzi handia izan zuen.  Zanjoneko ituna sinatu ondoren Espainiak erreforma batzuk egingo zituela hitz eman zion Kubari baina ez ziren gai izan, honek kubatarren independentziaren aldeko jarrera zabaldu zuen.

Estatu Batuak Kubari laguntza eman zion uhartea erosteko asmoa zuelako. Espainiak ezetz esan zuenez, Estatu Batuek armak bidali zizkion Kubari ur ontzi batean, leherketa bat egon zen bertan eta Espainiari bota zioten errua, beraz gerran hasi ziren.

Itsas bataila egon zen, Espainiak galdu egin zuen, beraz,Pariseko ituna sinatu zuten, krisia ekarri zuen eta Erregeratzea sortu zen.


Entradas relacionadas: