Berrezarkuntza ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,17 KB

10. TESTUA VICENTE BLASCO IBAÑEZEN “EL INTRUSO” ELEBARRIAREN PASARTEA (1904)

Izaera soziala duen testu narratibo hau Blasco Ibañez Valentziar idazleak

1904an idatzi zuen “El Intruso” nobelaren pasarte bat da. Zati honetan Bizkaiko mahatzariek XX.
mendearen hasieran bizi zuten egoeraren berri ematen zaigu eta egoera hori oso modu gordinean deskribatzen du idazleak. Langileen etxebizitzen egoera txarra, elikadura eskasa eta lan egiteko modu gogorra agertzen dira testuan.


Testuan Aresti izeneko pertsonaia fiktizioa agertzen da, kontatzen den guztiaren lekukoarena eginez. Lehenengo paragrafoan mehatxetako langileen etxebizitzaz ari da “aterpetxe ziztrinak”. Barrakoiak edo “peoien etxeak” oso baldintza txarrak zituzten etxebizitzak ziren. Langile mehatxariak pilaturik bizi ziren epazio txiki batean eta zikinkeria nagusi zela: izerdia, hezetasuna, bizkarroiak eta ezin arnas  zitekeen airea. Hotza handia egiten zuen barrakoietan zirrikituetatik haize hotza sartzen zelako. Langileek lanean erabilitako arropez jantzita egiten zuten lo hoiek bustita egon harren. Gaixotasunk zabal zitezen baldintza ezin hobeak ziren horiek.


Langileen lan baldintzak ere deskribatzen ditu idazleak. Egun osoko lan

gogorrak egiten zuten “blokeak apiirtu, bagonetak bete, mehabiltegia eraman…” Bigarren paragrafoan jarraitzen du mehatxarien lan hori azaltzen. Mehatxeak aire zabalekoak izanik langileak espezializazio gabekoak zirela eta erraz ordezka zitezkeela dio idazleak. Nekazaritza eremuetatik etorritako lan esku ugaria eta merkea zen mehatxariena. Eta nagusiaen gehiegikeriaren aurka altxatzen zirenak , kanporatu eta erraz ordezka zitezkeenez, zaila egiten zitzaien lan baldintzen hobekuntza lortzea.


Gure testua Espainiako Berrezarkuntza garaian kokatzen dugu, Alfontso XIII.A Espainiako erregea zenean. Garai horretan, bi mundu ezberdin elkarren ondoan bizi ziren; industrializatutako eremu txiki batzuk, kostaldean kokatutakoak; eta barrualdeko nekazaritza landatar handia eta oparoa.


Ikusten dugunez, euskal probintzien artean, Bizkaian garatu zen industria-iraultza batik bat. Burdinaren erauzketak lurraldearen hazkunde ekonomikoa monopolizatu zuen, eta gero siderurgiak sustatu zuen Bizkaiko ekonomia. Europako beste leku batzuetan, industrializazio-prozesua XIX. Mendearen hasieran sortu zen, baina Bizkaian, gerra zibilen eta foru-arazoaren ondorioz, prozesua atzeratu egin zen nabarmen, eta ez zen XIX. Mendearen amaierara arte garatu. 


Meatzagintza izan zen industriaren oinarria. Bizkaiaren hegemonia burdina- mineraleko meatoki asko izatearen ondorioz gertatu zen. Meatokien ustiaketa esportaziora bideratu zen, eta horren ondorioz, kapitalizazio handia sortu zen. Diru sarrera horiek industria kapitalismoaren oinarria izan ziren.


60ko hamarkadan burdina-produkzioak gora egin zuen nabarmen. 1868Ko Meatzeen legeari eta 1869ko Figuerolaren arantzel-lege librekanbistari esker, gero eta gehiago ustiatu zen metalgunea. 1876an gerra amaitu eta Berrezarkuntzak euskal foruak indargabetu zituenean, burdinaren produkzioa azkar hedatu zen.


 Atzerriko kapitalek ere industrializazio-prozesuan parte hartu zuten; izan ere, belgikarren, frantziarren eta ingelesen (Orconera konpainia, besteak beste) konpainiek burdinaren produkzioaren %75a erauzteaz arduratu ziren, gutxi gorabehera. 



Entradas relacionadas: