Berrezarkuntza 1874

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,99 KB

1. BERREZARKUNTZA SISTEMAREN JATORRIA
Seiurteko demokratikoan zehar desgobernu sentsazioa gero eta indartsuagoa bihurtu zen
herrialde osoan. Serrano jeneralaren "diktaduraren" azken aldian, Eliza, armada eta klase
ertain-altua Borboitarrak berrezartzearen alde mobilizatu ziren.
Alfontso, Isabel II.Aren semea, Espainiako errege izendatzeko prozesua Seiurtekoaren
hasieratik hasi zen. Prozesu luzea izan zen, baina Antonio Cánovas del Castillok,
berrezarkuntzarako lehen urrats bezala alderdi alfontsinoa sortzea lortu zuen.
Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondoren, Lehen Errepublikarekin amaitu zuena,
Serrano jeneralaren diktadura ezarri zen. Garai honetan, Alfontsoren defendatzaileak gero eta
botere handiagoa hartzen joan ziren, eta, horrela, 1874ko abenduan Alfontso printzeak
Sandhursteko Manifestua egin zuen. Cánovasek idatzitako dokumentu horretan,
berrezarkuntza-proiektuaren printzipioak jasotzen ziren: tradizio katolikoan oinarritutako
monarkia konstituzionala.
Abenduaren 29an, Martínez Campos jeneralak Alfontso XII.A Espainiako errege izendatu
zuen.

2. BERREZARKUNTZAREN OINARRIAK
Alfontso XII.A errege izendatua izan eta egun gutxi batzuetara, Cánovas del Castillok
Serrano jenerala ordezkatu zuen gobernuaren buru eta sistema politiko berri bat sortu zuen:
 Pragmatismoa politikan.
 Armadak Espainiako bizitza politikoan duen parte-hartzea berbideratzea.
 Erregeak eta Gorteek partekatutako subiranotasuna.
 Espainiako barne-eraketa.
 Hauteskundeen iruzurra.
2.1- 1876.Ko KONSTITUZIOA
Konstituzio berria idazteko beharrezkoa zen Gorte Konstituziogileak aukeratzeko
hauteskundeak egitea. Hauetan, gizonezkoen sufragio unibertsala zegoen ezarrita aurreko
legeei jarraituz, hala ere, ez ziren garbiak izan, kontrolpean baitzeuden.
Guztira, 1876ko Konstituzioak 89 artikulu izan zituen eta 1845ko eta 1869ko
Konstituzioetan oinarrituta zegoen. Testua 1876ko maiatzean onartua izan zen eta hauek dira
bere ezaugarri nagusiak:
 Testu laburra izan zen (89 artikulu)
 Itunean oinarrituta zegoen, beraz, ez zen oso zehatza. Zehaztasun falta horrek,
garrantzi handiko alderdi batzuk (sufragioa eta erlijioa adibidez) gobernatzen zuen
alderdiaren esku egotea ahalbidetzen zuen.
 Gorteek eta Erregeak partekatutako subiranotasuna.
 Botoa ez zen zehaztu.
 Espainiaren erlijioa zein izango zen erabakitzea eztabaida gehien ekarri zituen
puntua izan zen. Azkenean, Konstituzioak Espainia herrialde katolikoa izatea eragin
zuen. Hala ere, erlijio- askatasuna ezarri zuen, baina esparru pribatuan.

2

2.2- ALDERDI POLITIKOEN TXANDAKATZEA
Cánovas del Castillok asmatutako sistema politikoan monarkia zen erdigunea.
Sistema horretan ez zen zehazten zenbat alderdi egongo ziren, baina argi dago txandakatze
baketsu sisteman batean oinarritu zen Espainiako politika. Cánovas buru zuen Alderdi
Kontserbadorea eta Sagasta buru zuen Alderdi Liberala izan ziren bi alderdi nabarmenak.
Alderdi politiko horien ideologia ez zen inoiz oso finkatuta egon, eta, horren ondorioz,
askotan politikari berberak aurkitu ahal ditugu alderdi ezberdinetan.
Alderdi Kontserbadorea ordena publikoa eta soziala goraipatzen zituen eta Elizaren
nagusitasuna babestu zuen. Bere barnean, liberal moderatuak, Batasun Liberaleko kideak
eta progresista batzuk egon ziren. Alderdi Liberalari dagokionez, erreforma sozialen alde
egon zen. Bere barne, errepublikanoak, liberal aurrerakoiak eta demokratak egon ziren.
Bi alderdi hauek Turnismoan oinarritutako sistema eratu zuten. Gobernatzeko modu
hau ofizial egin zen Sagastak Cánovasen lekua hartu zuenean gobernuan.
Boterean zegoen alderdi politikoak krisi bat zuenean, oposizioan zegoen alderdiak
presioa egiten zuen horrela oposizioko alderdiari gobernatzera deitzen zion erregeak.
Erregeak oposizioko alderdia gobernua osatzeko agintzen zuenean, Gorteak aukeratzeko
hauteskundeak egiten ziren. Une horretan, hauteskunde sistema manipulatzen zen,
erregeak aukeratutako alderdiari garaipena emateko.

2.3- KAZIKISMOA ETA HAUTESKUNDE-IRUZURRA
Hauteskundeetako ustelkeria prozesu honetan ezinbestekoa izan zen laukitxoen-
sistema. Sistema honen arabera, Gobernazio Ministerioak probintzia bakoitzean
hauteskundeak irabazi behar zituen hautagaiak aukeratzen zituen. Ziurtatzeko Ministerioak
aukeratutakoak irabazten zutela, probintzietako Gobernadore Zibilak botoa emateko
eskubidea zeukatenak kontrolatu behar zituen herrietako alkateekin eta kazikeekin batera.
Hala eta guztiz ere, gerta liteke Gobernuak erabakitako hautagaiek galtzea. Horrelako
egoeretan, hauteskundeetako emaitzak zuzenean manipulatzeari ekiten zieten putxerazoaren
bitartez.

2.4- SISTEMAREN GIZARTE OINARRIAK
Hirietako biztanleria etengabe hazten joan zen XIX. Mendeko azken hamarkadetan.
Espainiako gizarteko talderik boteretsu eta eraginkorrena nekazaritzako jabe handiek
osatutakoa izan zen. Talde horretaz aparte, oligarkia industriala eta finantzarioa osatutako
talde zegoen, berrezarkuntzaren alde egiten zuena, jarrera librekanbistaren aldekoak baitziren.
Bestalde, hiriko klase ertainaren zati handi bat erregimen berriak honen alde zeuden. Azkenik,
jabe txikien talde bat zegoen, bereziki Gaztelako eremuetan.

Entradas relacionadas: