Berpizkundea: XV eta XVI. mendeetan gertatutako mugimendu kulturala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,26 KB

Ezaugarri orokorrak:●XV eta XVI. mendeetan Mendebaldeko Europan gertatutako mugimendu kultural zabal bati emandako izena:-florentzian hasi zen eta handik Europan zehar hedatu zen.●Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko zubia izan zen, lehenengoarekiko haustura eta jarraipen elementuak izan zituena.●Berpizkundearen emaitza nagusiak arteen alorrean aurkitzen dira, baina natura eta giza zientzien alorretan ere fruitu garrantzitsuak eman zituen.●Garaiko gizartea astindu zuten hainbat aurkikuntza, asmakuntza eta gertakari eman ziren garaia:-Kontinente berriak aurkitu eta esploratu ziren.-Inprimatzeko makinak.-Astronomia modernoa.-Bolbora eta ipar orratza.-Mendebaldeko kristautasunaren zisma.-Aljebra.-Anatomia ikerketak.-Estatu nazioen sorrera.--Sistema eskolastikoaren iraupena:●Garaiko eskola eta unibertsitateetan eskolastikak iraun zuen:-sistema horretan ikasi zuen Descartesek La Flèchen.●Eskolastika krisi sakonean zegoen:-nominalistak(Gilen Ockhamgoa)vs errealistak(Tomas Akinokoa).●Eskolastizismoaren ezaugarriak:-Arrazoimenaren eta agerkundearen arteko adostasuna.-Filosofia teologiaren menpe.-Helburua ez zen gertakari berriak ezagutzea,filosofia klasikoa eta agerkunde kristaua bateratzea baizik.-Filosofiaren batasuna(-latinez.-jakintza adar guztiak filosofiaren parte).--Berpizkundearen antropozentrismoa eta humanismoa:●Antzinateko jakintzen berreskurapena.-●Antropozentrismoa:-gizakia kezka filosofikoen erdigunea.-●Humanismoa:-giza balioen eta giza indibidualtasunaren gorespena.-giza askatasunaren aldarrikapena.●Natura ikertzeko interesa natura bera behatuz:-zientzia-iraultzari ateak zabalduko zizkiona.--Berpizkundeko filosofo eta humanista batzuk:●Erasmo Rotterdamgoa:Gizakiaren askatasuna aldarrikatu zuen.-●Martin Lutero:Erromako ustelkeria salatu zuen.-●Nikolas Makiavelo:Gobernuaren mekanika aztertu zuen.-●Tomas Moro:Utopia bat proposatu zuen.-●Giordano Bruno:Panteista eta inkisizioaren biktima.

INTUIZIOA

Descartesen arabera adimenak edo arrazoimenak, arrazoibidea edota esperientzia erabili gabe, ezagutzeko ahalmena du:-Descartesek arrazoizko intuizioa (arrazoimenaren erabileran bakarrik oinarritzen dena) eta intuizio sentigarria (zentzumenen bidez eskuratzen dena) bereizten zituen.-Zalantza gabeko egiak arrazoizko intuizioaren bidez bakarrik eskura daitezke.-Geometriaren axiomen egia intuizio bidez atzematen da, hauek, izatez, demostraezinak baitira(-osotasuna zatiak baino handiagoa da).-Axiomen ondoren ageri diren teoremak dedukzio bidez ezagutzen dira.●Metodoaren lehen arauak intuizioa eskatzen du.●Zalantza gabeko lehen egia intuizio bidez lortzen da.--DEDUKZIOA:●Ziurtasunez ezagutzen diren gertakari batzuetatik egiten den inferentzia beharrezkoa.●Dedukzioa intuizioa eta gero ematen da:-Intuizioz eskuratutako egietatik egia berriak inferitzen dira.●Dedukzioa beharrezkoa da intuizioz eskura daitekeen egia kopurua oso mugatua baita.--INTUIZIOA ETA DEDUKZIOA:-In:dedukzioa baino lehen. Lehen egiak honela eskuratzen dira.Jarduera sinplea, bapatekoa.Orainaldiko ebidentzia ematen du.-De:intuizioaren atzetik doa.Arrazoimenaren mugimendu edo segida.Oroimenaren menpe dago. Ziurtasuna oroimenetik hartzen du.--ANALISIA:●Kontzeptu edo fenomeno bat bere osagaietan zatitu eta horiei erreparatuz aztertzea. Honen kontrakoa sintesia da.●Ebidentzia eta, ondorioz, intuizioa eduki ahal izateko egin beharrekoa.●Ebidentzia ideia bakunekin bakarrik eman baitaiteke.--SINTESIA:•Analisiaren kontrakoa, osagaiak (zatiak) bilduz osotasuna eratzen du.•Sintesiak osatzeko dedukzioa erabili behar da, emandako egia batzuetatik beste batzuetara igaroz.--ARRAZIONALISMOA:-Esanahia:•Ezagutzaren iturri bakartzat arrazoimena bakarrik onartzen dutenen doktrina.•Hemen fedea eta agerkundea baztertzen dira•Eskolastizismoaren aurka.-Ezaugarriak:•Arrazoimenarekiko erabateko konfiantza eta arrazoimenaren autosufizientzia.•Ezagutza ziurretara iristeko arrazoimenaz bakarrik fida gaitezke.•Arrazoimenaren bidez den-dena ezagutzera irits daiteke.•Autoritateekiko menekotasunaren kontra.•Arrazoimenak baditu, hasieratik, jatorrizkoak diren ideiak:-edozein esperientzia izan aurretik.-Ideia horietatik abiatuta, dedukzioz, dena ezagutzera irits daiteke.•Matematika jakintza guztien eredutzat hartzen dira:-erabateko ziurtasuna eskaintzen du.•Arrazoimenean bakarrik oinarritzen da.Dedukzioa erabiltzen du.•Unibertsoa ulertzeko mekanizismoaz baliatu ziren gehienak.

Metodoa

Jatorria eta beharra:•Zientziek filosofiatik hartzen zituzten haien hastapenak.•Descartesen garaian metafisikak ez zuen inolako ziurtasunik eskaintzen,dena zen eztabaidagarria.•Eskolastikaren krisia.•Jakintzen sistema oinarri sendoen gainean finkatu ahal izateko,metodo bat behar zuela pentsatu zuen Descartesek.--Arrazoimenaz bakarrik fida gaitezke:●Zalantzarik gabeko ezagutzetara iristeko arrazoimenari bakarrik egin behar zaio kasu.●Arrazoimena=ondo juzkatzeko eta egia faltsutik bereizteko ahalmena:-gizaki guztiengan berdina-●Baina,zergatik ez gara denok ondorio berdinetara iristen?Pentsamenduak bide desberdinetatik zuzendu ditugulako,gauza desberdinak kontuan hartuz.●Adimena edukitzea bezain garrantzitsua hura ondo erabiltzea da.●Hortik metodoaren premia:-arrazoimena egiazko ezagutzetara gidatzeko.--Descartesen metodoaren nolakotasunak:●Erregela errazak.●Faltsua egiazkotzat hartzea ezinezkoa egiten dutenak.●Arrazoiaren indarrak xahutu gabe.●Zientzia aurrera daramatenak.●Descartesek jarraitzeko erraza zen metodoa nahi zuen:-logika eta matematikakoak korapilatsuegiak ziren.●Berak proposatutakoak lau erregela baino ez.

Zalantzaren beharra

Descartesek jakintza sistema oinarri finkoen gainean berreraiki nahi zuen.●Oinarri horiek bere gogamenean bilatuko ditu, bertan dituen ideiak zorrozki aztertuz.●Erabateko ziurtasuna bilatzen duenez, zalantzarik txikiena eragiten dioten ideia guztiak baztertuko ditu, faltsuak balira bezala:-ideia bat baztertzeak ez du esan nahi hura faltsua dela, zalantza gabekoa ez dela baizik.●Zalantza prozesua zenbat eta gogorragoa, orduan eta zalantza gabekoagoa hura gainditzen duen egia.--Zalantza prozesuaren urratsak:1ZENTZUMENEN BIDEZ ESKURATUTAKO IDEIAK:•Hainbatetan zentzumenek engainatu gaituzte.•Ez dira fidagarriak.•Zentzumenen bidez eskuratutako ideia guztiak baztertuko ditugu.2ARRAZOIKETEN EMAITZAK:•Arrazoitzean oker gaitezke, gairik errazenetan ere.•Hortaz arrazoituz eskuratutako ideia guztiak baztertuko ditugu3DENA AMETS BAT BALITZ?:•Batzuetan oso erreal diruditen ametsak ditugu.•Dena amets bat, eldarnio bat, balitz?4JEINU GAIZTOAREN HIPOTESIA:•Jeinu ahaltsu eta gaizto batek engainatu nahi bagintu?•Ezagutza guztiak zalantzan utzi beharko genituzke?--Zalantza cartesiarraren ezaugarriak:●Unibertsala da:-gogamenean dauden eduki guztiei aplikatzen zaie.Ezer ez da libratzen zalantzaren iragazkitik.●Metodikoa da:-zalantza egia ziurra lortzeko baliabidea da.-Eszeptikoen zalantza ez bezala, ez da prozesuaren amaiera, abiapuntua baizik.●Teoretikoa da:-zalantza ezagutza teorikoen eremuan bakarrik aplikatzen.-Eremu praktikoan, etikoan, ez da aplikatzen.-Dena zalantzan jartzen duen bitartean bizitzen jarraitu behar baitu.--Zalantzaren emaitza: zalantza gabeko lehen egia (cogitoa):●Zalantzaren galbahetik ezer ez zela onik aterako zirudienean.●Ezerk astin ezin dezakeen ziurtasun bat ageri da.●PENTSATZEN DUT,BERAZ BANAIZ:-Descartes bila zebilen zalantza gabeko lehen egia.-Eraiki nahi duen jakintza sistemaren lehen oinarria.--Lehen egiaren analisia eta ziurtasun irizpidea:●Lehen egiaren elementuak:-pentsatzea.Gogamenaren edozein jarduera izendatzen du: zalantza egin,sentitu, baieztatu, ukatu,etab.-Existitzea.Barnetik ateratzen den ebidentzia bat da. Ezin da pentsatu izan gabe. Ez du inplikazio biologikorik.●Lehen egiaren ezaugarriak:-adimenezko intuizio bat da, ez silogismo edo inferentzia bat.-Ideia argia eta bereizia(-Argia: adi dagoen gogamenari agertzen zaiona.-Bereizia: argia eta zehatza izateaz gain, gainontzekoetatik bereizten dena).-Aldaezina. Ez dago ezer hau zalantzan jar dezakeenik. Jakintza sistema berria eraikitzeko behar diren ezaugarri guztiak ditu.●Ziurtasun irizpidearen dedukzioa:-zalantza gabeko lehen egia horri buruz gogoeta eginez, Descartesek ondorengo egiak identifikatzeko irizpidea aurkitzen du.-Argiak eta bereiziak diren ideia guztiak egiazkoak dira,zalantza gabe.

Entradas relacionadas: