Berotegi efektua prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

11. Energia berriztagarriak:


Berrizta daitekeena. Naturalki berriztatzen diren baliabideak dira, giza ikuspegitik agortzeko arriskurik ez duen energi iturria. Esate baterako, eguzkia, haizea, biomasa, etab.

12.Errekurtso energetikoa:


Energia-iturri Batetik eskuragarri dagoen energiaren kantitatea; hau da, energia-
Iturri Horretatik ustiatu egin daitekeen kantitatea.

13.Energia nuklearra:


Atomo-nukleo Astun bat bi nukleo arinetan zatitzen denean energia asko askatzen du bero Moduan. Prozesu horri fisio esaten zaio, eta hori da, hain zuzen, zentral Nuklearretan erabiltzen dena. Uranioaren isotopoak neutroiekin bonbardatzen Dira, nukleoa zatitzean sortzen den bero-energia energia elektriko bihurtzeko.

14. Tenperaturaren inbertsioa:


Lainoa edo kea gora joan beharrean geruza horizontal bat eratzen Du askotan. Goiko geruzako airea behekoa baino beroagoa denean gertatzen da Hori; behekoa dentsoagoa denez, ezin baitu igo. Horietan, hodeiek ez dute Berotegi-efekturik eragiten, eta lurrazalak igorritako izpi infragorriak Gorantz joaten dira; ondorioz, lurrazala asko hozten da, eta baita harekin Kontaktuan dagien airea ere.

15. Berotegi-efektua:


Atmosferako Zenbait gasek, hala nola karbono dioxidoak, ur-lurrunak, metanoak eta oxido Nitrosoak, Eguzkitik datorren argi ikusgaiari igarotzen uzten diote, baina ez Lurrazaletik igorritako argi infragorriak; orduan, argi infragorri hori berriro Ere Lurrera abiatzen da eta tenperatura igoarazten du. Gas horiek direla eta, Lurraren batez besteko tenperatura 15ºC-koa da.

16.Prezipitazio orografikoa:


Airea Gorabehera topografiko handi samarren gainetik pasatzean sortzen dira, esate Baterako, mendi baten, mendizerra baten edo mendikate baten gainetik. Aire Hezeak mendian gora egitean eta tenperatura baxuagoa aurkitzean ur-lurruna Kondentsatu egiten da, eta hodeiak sortzen dira; horrexegatik ohikoak izaten Dira prezipitazioak haizealdeko mendi-hegaletan. Hori dela eta, beste aldeko Hegaletik jaisten den airea, haizebetik, epelagoa eta lehorragoa izaten da, eta Euritik babestutako eskualdea sortzen da.

Entradas relacionadas: