Beroketa fisikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,66 KB

  • Azaldu langileen hautaketa-prozesuen faseak:

    • Hautagaien arrehautaketa: Hautagaiek curriculum vitaea bidaliko dute eta ezaugarriak betetzen ez dituzten langileak baztertuko dira.

  • Aurretiazko elkarrizketa edo aurkezpena: Elkarrizketa labur bat da lanpostuaren ezaugarri nagusiak hautagaiei jakinarazteko. Lehen kontaktua da eta bi helburu ditu: Hautagaiak postuan interesaturik jarraitzen duten jakitea eta eskatzen den profilera egokitzen ez diren hautagaiak baztertzea.

  • Zenbait proba egitea: hautagaiak zenbait proba egin beharko ditu, profil psikologikoa eta profesionala ezagun dezan.

  • Elkarrizketa sakona: urratsik garrantzitsuena da. Elkarrizketatzaileak behin betiko erabaki behar du hatagaia egokia den lanpostua betetzeko ala ez.  Horretarako aurreko probak aztertu beharko ditu erabaki bat hartzeko.

  • Hatagai finalisten proposamena: Aurreko proba eta elkarrizketa gutiak egin eta haien emaitzak aztertu ostean, arduraduna gai izango da profil psikoprofesiografikora gehien hurbiltzen diren hautagaiak aukeratzeko.

  • Azterketa medikoa: egin beharreko lanaren araberakoa da. Heburua hautagaiak postuarekiko duen bateagarritasun fisikoa aztertzea eta gaixotasun posibleak detektatzea, absentismoa edo istripu larriak saihesteko.

  • Azken elkarrizketa eta langile idealaren hautaketa: hautagai finalistek azken elkarrizketa bat egin beharko dute giza baliabideen saileko arduradunarekin eta bete nahiden postuaren arduradunekin.

  • Harrera-plana edo programa: langile bat postu berri batean lanean hasten denean, neurri batean edo bestean, segurtasun-gabezia eta antsietatea sortzen zaizkio.

  • Zer hautaketa proba mota daude? Azaldu zure hitzekin

    • Proba psikoteknikoak eta nortasun testak: hautagaiaren gaitasunak eta pertsonalitatearen ezaugarriak ezagutzeko balio du.

  • Proba profesionalak: hautagaik lanpostuko zereginak egiteko gaitasuna duen egiten da. Oso garrantzitsuak dira.

  • Talde dinamikak: taldeka egiteko probak dira talde lanean nolako portaera eta elkarrekin egin dezaketeena ebaluatzeko.

  • Erretilu probak (inbasket): zuzendaritzako lanpostuetarako hautaketa-prozesuetan egin ohi dira.

  • Ebaluazio zentroak (assessment centers): proba osoena da, proba askoren multzoa du eta egun batzuk irauntzen du.

Entradas relacionadas: