Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia: Euskal Literaturaren Giltzarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Bernardo Atxaga: Soinujolearen semea (2004)

Soinujolearen semea (2004) Atxagaren liburu luzeena da. Kontakizun enmarkatua da. Argumentuaren arabera, David izeneko protagonista Californian bizi da Mary Ann emaztearekin eta bien bi alabekin. Egun batean, Josebari, Daviden gaztaroko lagunari, Soinujolearen semea izena daraman idazki bat iristen zaio. Josebak bere lagunaren izkribua berridatzi egiten du.

Obran zehar narrazio laburragoak tartekaturik daude eta Daviden bizitzako pasarte nagusiak agertzen dira, Daviden ETAko militantzia eta amnistia irabazirik kartzelatik kaleratu izana barne. Gaur egungo politikan pil-pilean diren auzi batzuk ere mintzagai dira: frankismoaren ondorenak (Davidek aita frankista bizkorra izan baitzuen), talde armatuetako kideen bergizarteratzea, eta abar. Autoreak bere bizitzako osagai autobiografikoak inoiz baino gehiago erabili ditu.

Literatura esperimentala

Hirugarren atal honetan haur-literatura, lezioak, abezedarioak eta beste zenbait kontakizun biltzen dira. Sail honetara egina duen ekarria ez da laburra; obrak berak eleberriak baino laburragoak dira, eta ospearen ikuspegitik ere, ez dute eleberrien ospea izan.


Joseba Sarrionandia: Bizitza eta Obra

Joseba Sarrionandia Iurretan jaio zen, 1958an. Bilbon Euskal Filologia ikasi zuen. Idazle bikaina izateak adina famatu du Donostiako kartzelatik ihes egin izanak. Sarrionandia 1980an ETAko kide izateagatik 28 urteko kartzelaldira kondenatu zuten, eta 1985ean ihes egin zuen. Literaturgintzan ez du etenik izan eta sorkuntza-lanean etengabe dihardu.

Obra nagusiak

  • Narrazioak: Lehen eleberria (Lagun izoztua) 2001ean eman zuen argitara. 1983an Narrazioak bilduma argitaratu zuen. Sarrionandia, Bernardo Atxagarekin eta beste batzuekin batera, Pott bandako kidea izan zen 1977tik 1980ra bitartean. 1986an Atabala eta euria izeneko narrazio-bilduma eman zuen argitara.
  • Eleberriak: Iurretarrak bi eleberri nagusi ditu: Lagun izoztua (2001) eta Kolosala izango da (2003). Hamaika urte inguru dituen ume baten ikuspegitik eginiko mundu-ikuskera da obran daukaguna, Espainiako Gerra Zibilaren hasieratik Francoren diktaduraren lehen urteetara bitartean kokatua.
  • Saiakera: Ni ez naiz hemengoa (1985) eta Hitzen ondoeza (1997). Hamaika gogoetaren gaineko bilduma jasotzen da liburu horietan: Euskal Herria, maitasuna, bizitza, literatura, filosofia...
  • Bestelakoak: Haur eta gazteentzako idazlanak ere baditu, baita itzulpengintzaren eremukoak ere.
  • Oharrak: Bere zenbait poesia euskal talde eta kantariek abestiak egiteko moldatu dituzte.

Entradas relacionadas: