Berlingo biltzarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,89 KB

AFRIKAREN BANAKETA (berlingo konferentzian 1885 onartu zen potentzienarteko enfretamenduak ebitatzeko.) 1870-tik aurrera koloniak sortzen hasi ziren Afrikan.

Afrikako Iparraldean: Frantziak aurrez, Aljeriako kosta okupatu zuen. 1881ean protektoratua sortu zuen Tunisian. Erresuma Batuak beste protektoratu bat sortu zuen Egipton, Suezko kanala kontrolpean izateko; eta Italiak Libia bereganatu zuen. Espainiak eta Frantziak protektoratu bana ezarri zuten Marokon. Niloren haranean, britainiarrak Sudan hartzen saiatu ziren.Aurrerago, frantses espedizio batek britainiar gudarostearekin topo egin zuen Fachodan: nazioarteko krisia eragin zuen gertakari hark, baina frantsesak erretiratu egin ziren, eta ingelesen protektoratu bihurtu zen Niloren harana.

Mendebaldeko Afrikan, frantsesek gehien bat, britainiarrek, portugesek, espainiarrek eta alemanek kostaldea kolonizatu zuten. Liberiak besterik ez zuen jarraitu burujabe. Kongon Berlingo Biltzarrean nabigazio eta merkataritza askea onartu ziren. Kongoko Estatu Burujabea sortu zen. Elkarte hark belgikarren errege Leopoldo II.A izan zuen buru, modu partikularrean Belgikaren esku utzi zuen lurralde hura (Belgikar Kongo izena hartu zuen). Erresuma Batuak Lurmutur Hiriko eta Nataleko koloniei eutsi zien. Boerrek Transvaal eta Orangeko errepublikak sortu zituzten, iparraldeko lurraldeak okupatu zituzten eta boerren errepublikak inguratu zituzten. 1902an, bi gerraren ondoren, errepublika haiek anexionatu zituzten. Portugalek uko egin zion Angola Mozambikerekin lotzeko egitasmoari. Alemaniak Afrikako hego-mendebaldeko kostalde hutsa okupatu zuen (gaur egungo Namibia.)

Ekialdeko Afrikan, Erresuma Batuaren kontrolpean zeuden Uganda, gaur egungo Kenya, Somaliaren parte bat eta Zanzibar uhartea. Alemaniak Tanganyika okupatu zuen, Afrika Ekialdeko Alemaniar Konpainia sortu zuen. Italiak gauza bera egin zuen Eritreako kostaldearekin eta Somaliaren parte batekin. Etiopia independente jarraitu zuen. Frantziak protektoratu bat ezarri zuen Madagaskarren, 1885ean.


Egipto: Britania Handia

Sudán:Britania Handia

Camerún: Alemania

Liberia: Independentea

Guinea Ecuatorial: España

Liberia: Italia

Tanzania: Alemania

Nigeria: Britainia Handia

Angola: Portugal

Tunisia: Frantzia

Namibia: Alemania

Entradas relacionadas: