Behaketa zuzena eta ez zuzena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

3. NEURKETEN DOITASUNIK EZA


Magnitude fisikoak neurtzean beti egiten da errore bat, ezustean egina, neurgailua gaizki erabili delako, edota neurgailuak berak mugak dituelako.

Neurketaren errorea estimatzeko bi estrategia erabili daitezke: errorea absolutua eta errore erlatiboa.


3.1. Errore esperimentalak

3.1.1 Errore absolutua:
Neurketan lorturiko emaitzaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko kendura da, balio absolutuan hartua. Neurtutako magnitudearen unitate berberetan adierazten da.

3.1.2 Errore erlatiboa:
Errore absolutuaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko zatidura da. Ez du dimentsiorik, eta magnitudea neurtzean unitate bakoitzeko egin den errorea adierazten du.

Metodo zientifikoa

Zientzialariek beren langintzan erabiltzen duten prozedurari metodo zientifiko Deritzo. Metodo zientifikoa prozedura zurruna ez izan arren, zenbait etapa edo Fase ditu

4.1- Behatzea Behatzea naturan gertatu eta zentzumenen bidez hauteman daitezkeen gertaerak eta fenomenoak arretaz aztertzea da. Ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.

Hipotesiak formulatzea


Behin behaketa eginda, zientzialariak bere buruari galdetzen dio nola eta Zergatik jazo den gertaera hori, eta horren azalpena eman lezakeen hipotesi bat Formulatzen

4.3- Esperimentuak egitea


Esperimentatzea aztergai den gertaera edo fenomenoa hainbat aldiz Errepikatzea eta behatzea da, kasu bakoitzean komeni diren baldintzak, Faktoreak edo egoera aldatuta. Jasotzen diren datuak, taulen eta grafikoen bidez adierazten dira gero Ondorioak atera ahal izateko.

Ondorioak ateratzea


Datu esperimentalen azterketak ahalbidetu egiten dio zientzialariari hasierako Hipotesia zuzena zen ala ez egiaztatzea, eta behaturiko gertaera edo Fenomenoaren azalpen zientifikoa ematea. Ondorioak ateratzea behaturiko gertaerak interpretatzea da, datu Esperimentalak kontuan hartuta. Gure hipotesia betetzen den edo ez esan behar Dugu zati honetan eta horren arabera ondorioak atera

Emaitzak jakinaraztea Txosten zientifiko baten bidez aurkezten dute. Txostenak lan zientifikoaren etapa guztiak bildu behar ditu:behaketak, hipotesiak, datu esperimental antolatuak eta emaitzen Interpretazioa, azken hori lege zientifiko baten bidez, hala badagokio.

Entradas relacionadas: