Behaketa-tresnak eta Waldorf jostailuak haur hezkuntzan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,97 KB
1. Behaketa-erregistroa: Tresna praktikoa
Behaketa-tresna gisa, balio grafikoko eskala bat aukeratu dut. Nire ustez, grafiko honen bidez haur bakoitzaren garapena zehazki agertzen ez bada ere, beharrezkoa den informazioa azaleratzen da. Nik sortutako behaketa-tresna hau hezitzaileok hilabetean bi aldiz betetzeko fitxa bat da.
Taula hau hezitzaileentzat zein gurasoentzat baliogarria da, haurraren garapen-prozesuaren informazioa ematen baitu. Taulak haurraren momentuko argazkia jasotzen du, baina bi astetik behin betez gero, hilabetean haurrak ematen duen aurrerapena ikus daiteke. Gurasoekin hiru hilabetean behin elkartuko naiz, txosten honen bidez haurraren garapenari buruzko informazioa emateko.
Azken finean, taula hau praktikoa eta informazio gehien jasotzen duena izatea nahi dut. Hortaz, itemak sinplifikatu ditut, baina haurraren aspektu askori erreparatzen dietenez, oso erabilgarria da. Bisualki ere atsegina eta argia da; itemak ez dira luzeegiak eta maiztasuna argia da. Gainera, taula betetzeko modua karratuak markatzea denez, erraza da eta ez du denbora askorik kentzen. Hau garrantzitsua da haur-eskoletako profesionalentzat, denbora ondo banatu behar delako. Jolasean zentratuta dago, ziklo honetan lantzen dugun irakasgaietako bat delako.
Behaketa-taula
| Izena: Data: Behatzailea: | Beti | Ia beti | Gutxitan | Ia inoiz ez | Inoiz ez |
| Lurrean dagoelarik objektuak manipulatzen ditu. | |||||
| Objektuak bata bestearekin ahokatzen ditu. | |||||
| Objektuak behatzen ditu. | |||||
| Beste haurrekin objektuak partekatzen ditu. | |||||
| Jolasterako orduan jolasari ematen dio garrantzia. | |||||
| Jolasterako orduan beste haurrekin harremantzen da. | |||||
| Jolasterako orduan bere denbora hartzen du objektuak aztertzen. | |||||
| Zailtasunen aurrean autonomiaz jokatzen du. |
2. Jostailu egokia: Waldorf ostadarra
Waldorf ostadarra haurraren garapenerako tresna bikaina da.
Haurrak eskuratzen dituen gaitasunak
- Sormena, garapen sentsoriala eta kognitiboa lantzen ditu.
- Ordenatzen, sailkatzen eta taldekatzen laguntzen du.
- Mugimenduarekin lotutako trebetasunak garatzen ditu.
- Egur inperfektu eta naturalek informazio sentsorial baliotsua ematen dute.
- Piezen forma, tamaina eta koloreak bereizten laguntzen du.
- Jolas sinbolikoa eraikitzeko, ahokatzeko eta pilatzeko aukera ematen du.
- Arreta eta kontzentrazioa bultzatzen ditu.
- Motrizitate fina eta lodia lantzen da.
Helburua
Jostailu honen helburua haurrak esperimentazioaren bidez, eta artean, musikan eta eskulanetan oinarritutako jardueren bidez ikastea da. Kalitatezko jolas-orduez betetako haurtzaro zoriontsua izan dezaten.
Zergatik da egokia?
Oso egokia iruditzen zait, haurraren gaitasunak ia guztiz trebatzen direlako. Elizondoko haur-eskola ikustera joan ginenean, hezitzaileak aipatu zuen haurrei ikaragarri gustatzen zaiela, kolore eta formengatik arreta deitzen dielako. Hezitzaile naizen aldetik, familiei gomendatuko nieke, material naturalekin egina dagoelako eta psikomotrizitatea zein garapen sentsoriala sustatzen dituelako.