Begiaren atalak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

 

GIZA BEGIA

Begiaren deskribapena. Dioptrio esferiko eta lente batez eratutako sistema optikoa da. Irudi erreal eta alderantzikatuak osatzen ditu._ Begia 2,5 cm inguruko diametroa duen esfera da, esklerotika mintzaz inguratua.  Gardena da eta aurrealdean kornea dago. Argiaren sarrera irisa difragma erregultzen du eta irekidura zirkular bat du, begininia. Irisaren atzean lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu zilarrei esker._ Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago (humoreurtsua) eta kristalinoaren atzean begi globoa betez beste likido bat (humorebeirakara). Bi humoreen errefrakzio indizeak ia berdinak dira._  Argi izpiek, kornea, kristalinoa eta bi humoreak zeharka ondoren erretinan erasotzen dute. Bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude. Zelula hauek nerbiooptikoari konektatuta daude eta honek garunera bidaltzen ditu nerbio seinaleak. Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Eskualde txiki bat dago (0,25mm) fobea deitzen dena, non bakarrik konoak daude. Hori da erretinaren zatirik sentikorrena._


Irudien eraketa:  Irudi erreal eta alderantzikatuak sortzen ditu. Ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren tamainaren araberakoa da. Objektua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta handiagoa izango da irudia eta urruntzean txikiagotzen da. _ Begiaren egokitzapena eta puntu hurbila: Egokitzapena: Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den distanztia fokalaren aldaketa. Muskulu zilarrei esker._ Objektua urrun dagoenean muskulu zilarrak lasaitzen dira, eta hurbil dagoenenan uzkurtzen da esferikoagoa bihurtuz eta erradioa eta distantzia fokala txikiagotuz. Objektua begira gerturatzean kristalinoak ez ba distantzia fokala ajustatzen, irudia nahasia ikusten da. _  Egokitzapenak muga bat du, puntu hurbila: begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilena.
Urruneko puntua objektuek argi bereizten ditugun distantzia maximoa da, infinituan dago puntu hori.

Entradas relacionadas: