Bazterketa Sozialaren Aurkako Egitarau Nazionalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Bazterketa sozialaren izaera anitza ulertzeko, interesgarritzat jo da adierazle asko ezartzea, beti ere lehen eta bigarren mailakoak bereiziz. Lehen mailako adierazleak honakoak dira (10):

  • Errenta-tasa apala;
  • Errentaren banaketa;
  • Errenta apalaren egonkortasuna;
  • Errenta apal eta erdikoen arteko tartea;
  • Lurralde-batasuna;
  • Epe luzeko langabezia-tasa;
  • Inork lan egiten ez duen familietan bizitzea;
  • Irakaskuntza goiz uzten duten eta inolako heziketarik jarraitzen ez duten pertsonak;
  • Bizi-itxaropena; eta
  • Norberaren osasun-egoeraren pertzepzioa.

Bazterketa Sozialaren Aurkako Egitarau Nazionalak

Bazterketa sozialaren aurkako neurriak 80ko hamarkadatik aurrera hasi ziren osatzen.

Europar gizarte-politikekin batera, Estatu bakoitzak neurriak hartu eta egitarauak osatu ditu behartsu-egoera eta bazterketa soziala ezabatzeko edo, gutxienez, murrizteko. Espainian, Europar ekintzak 1987ko Behar Egoeretarako Egitarauan izan zuen bere adierazpena, Behartsutasunaren Aurkako Europar Egitarauari tokia uzteko. Egitarau horren gauzapenak ikerketa-ekintza egitasmoen gauzapena aurreikusten du, esku-hartze metodo batzuen eraginkortasuna probatzeko, beti ere egoera zailetan dauden pertsonak laguntzeko asmoz.

Egitasmoen izaera anitza da, hau da, maila ezberdinetan ari dira, arazoei erantzun orokorrak ematen dizkiete, eta bazterketa soziala arazo eta gabezien pilatzearen ondorioa dela kontuan hartuta. Esku-hartzerako, udala lurralde-batasun egoki gisa ikusten da.

1989an, Espainiak ere Behartsutasunaren Aurkako Europar Egitarauko ekintza batzuk bereganatu zituen. Egitarau honen bidez, lau urteetan (1994-1999), politiken egokitzapena eta koordinazioa erraztu nahi izan zen, hiru ardatzen inguruan antolatuz: aniztasuna, lankidetza eta ikerketa.

Egitarau hori amaitu zenean, Lan eta Gai Sozialen Ministerioak Bazterketaren Aurkako Egitaraua sustatu zuen, Europar egitarauetan probatutako esku-hartze modeloak bermatzeko. Horretarako, bazterketa eta arrisku sozial egoeretan dauden talde eta lurraldeei zuzendutako Erabateko Esku-Hartze Sozial egitasmoak diruztatu zituen, beste erakunde batzuekin (Autonomia Erkidegoekin eta udalekin) adostu ondoren.

Gailur ezberdinetan finkatutako Europar estrategiaren barruan, Espainian, 2001-2003ko Barneratze Sozialerako Lehen Ekintza Plan Nazionala eta 2001-2003ko Barneratze Sozialerako Bigarren Ekintza Plan Nazionala osatu eta onartu dira, aurretik adostutako helburuen arabera egituratuta daudela jakinik.

Plan Nazionalaren hitzaurrean, barneratze sozialerako ekintza plan nazionalen garrantzia azpimarratzen da, bazterketa sozialaren aurka jarduteko modu gisa. Plan hau Enpleguarentzako Ekintza Plan Nazionalarekin bat dator honako puntuetan:

  • Barneratze sozialerako lurralde-planen osaketan;
  • Kaltetutako pertsonen eta beraien ordezkarien parte-hartzea bultzatzean;
  • Erabateko harreraren planteamenduan;
  • Zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta taldeen koordinazio eta arreta osoan; eta
  • Etorkinei, emakumeei, haurrei eta gutxiengo etnikoei zuzendutako neurrietan.

Bigarren Plan Nazionalaren Funtsezko Helburuak

Bigarren Plan Nazionalak honako funtsezko helburuak finkatzen ditu:

Entradas relacionadas: