Batez besteko heltze aroa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 38,96 KB

7.GAIA. GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA

7.1. GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA

Giza baliabideen kudeaketa: enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea xede duena.

Zenbait funtziok betetzen besteak beste:

  • Laneko giro ona eta gogobetetzea

  • Langileen administrazioa

  • Lan-harremanak

  • Laneko arriskuen prebentzioa

A)LANEKO GIRO ONA ETA GOGOBETETZEA

Giza baliabideen kudeaketa-funtzio horren helburu nagusia da lanean giro ona lortzea, langileen gogobetetzea lortzen lagunduko duena.

Hainbat faktorek eragiten dute lanean giro ona izatea eta langileak gogobeteta sentitzea, horietako bat lanbizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea da.

Bateragarri egitea hau da: familiako bizitzaren kalitatea hobetzea lanean zenbait neurri hartuz. Adibidez, ordutegi malguak ezartzea, pertsonei familiaz gozatzeko aukera emateko.

Telelanak ere langileen bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiten laguntzen du. Telelana  etxetik lan egitea da. Lan egiteko modu berri horri esker, profesionalek hobeto optimizatzen dute denbora.


B)LANGILEEN ADMINISTRAZIOA

Funtzio horren bidez, enpresako langileei dagozkien izapide jurudiko eta dministratibo guztiak kudeatzen dira, zenbait arlotan multzokatuta:

  • Hautaketa-prozesuak egitea eta kontratuak formalizatzea.

  • Nominak eta bizarte-aseguruak izapidetzea.

  • Langileen eskubideak eta betebeharrak kontrolatzea: oporrak, asmatasun-baimenak etab.

*HITZARMEN KOLEKTIBOAK
Jarduera-sektore bateko langileen ordezkariek eta enpresako ordezkariek adosten dituzten hitzarmenak dira. Haietan zehazten dira epe jakin batean aplikatuko diren lan-baldintzak eta bizikidetza-arauak. Hitzarmen kolektiboetan adosten den ork errespetatu egin behar ditu Langileen Estutuan agertzen diren arauak, eta inola ere ezin ditu hartan ezarritako baldintzak okertu.


*LAN KONTRATUA
Langilearen eta enpresaren arteko akordio bat da, eta kontratu horretan besteren konturako lan-harremanaren ezaugarriak hitzartzen dituzte, betiere enpresari edo jarduera-sektoreari dagokion hitzarmen kolektiboan adostutako gutxieneko baldintzak errespetatuz.
Zenbait kontratazio.Modalitate daude, bi multzotan bana daitezke:

  • Iraupen mugagabeko kontratuak. Kontratu horietan ez da zehazten kontratua noiz amaituko den. Kontratu finko ere esaten zaie, enpresako plantilla finkoa edo egonkorra osatzen duten langileek baitaukate horrelako kontratua.

  • Aldi baterako kontratuak. Lan-harremanaren amaiera-data zehazten da kontratu horietan. Kontratu mota horien artean, halaber, beste bi talde bereiz daitezke: iraupen mugatuko kontratuak eta prestakuntza kontratuak.

*SOLDATA

Soldata langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzetan jasotzen dituen ordainsariak dira, izan benetan egindako lanagatik zuzenean jasotzen dituenak, izan lantzat konta daitezkeen atseden-aldiengatik jasotzen dituenak.

Nomina edo soldata ordaindu dela egiaztatzeko ordainagiria dokumentua enpresak langileari ematen dio, soldata ordaindu dela adierazteko. Eredu ofizial bati jarraitu behar dio.

C)LAN HARREMANAK

Lan-harremanak langileak eta enpresa lotzen dituen jarduerak dira, eta langileen ordezkarien bitartez egiten da: enpresa batzordearen, langileen ordezkarien eta bitarteko sindikalen bidez.

*Sindikatua langileen elkarte bat da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko sortua.Sindikatuek langileen aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta politikoak defendatu eta lortzea dute helburu. Langileen oinarrizko eskubideetako bat sindikatu-askatasuna da.

*Negoziazio kolektiboa, lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan geratuko den adosteko langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua da.

*Greba langileek protesta eta presioa egiteko erabiltzen duten baliabide bat da, enpresak beren eskaerak onar ditzan.

D)LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

Laneko arriskuen prebentzioa laneko baldintzak hobetzea xede duen jarduera da, langileen osasunaren eta segurtasunaren babes-maila handitzeko.

7.2.GIZA BALIABIDEEN MOTIBAZIOA

Lan motibazioa: langileak jasotzen dituen estimuluak lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.

Giza baliabideen kudeaketak zenbait tresna erabiltzen ditu, langileari lana ongi betetzeko behar duen bultzada ematen diotenak. Tresna batzuk:

  1. DIRUA: Dirua motibazio-iturri izan dadin, langileak hauteman behar du enpresa jabetzen dela lanean egiten duen ahaleginaz, eta aitortu egiten zaiola ahalegina: horregatik gehiago ordanitzen diote.

  2. LAN HARREMAN ONA: Langileak, lanean, giro ona badu, pertsonen arteko komunikazioa. Eta harremanak bultzatzen dituena, gogobetetze handiagoa ekarriko dio lanak.

  3. ETORKIZUNERAKO ITXAROPENAK: Langileak hobetzeko eta lanbidean gora egiteko eragina dutela ikusten baditu, eta egindako ahaleginek bere lan-egoeran eragina dutela ikuzten badu, motibazio handiagoa izango du.

  4. LANAREN AITORPENA: Kontuan hartu behar da pertsona bakoitzak bere lanpostuan zer ahalegin egiten duen, enpresan duen lekua edozein izanda ere, eta beharrezkoa da ahalegin hori modu batean edo bestean saritzea.

  5. LANKIDETZA LANEAN: Erantzukizuneko zereginak eman behar dira, funtzioak beste pertsona batzuen esku utzi, mendekoei enpresaren arazoak aztertzen parte hartzeko aukerak eman, edota haiei iritzi duten galdetu. Horrela, langileek sentituko dute erakundearen parte direla eta beren laguntza beharrezkoa dela enpresaren funtzionamendurako.

8. GAIA. FINANTZAKETA ETA INBERTSIO ARLOA

8.1 ENPRESAREN FINANTZAZIO ITURRIAK


A)BALIABIDE PROPIOA EDO FINANTZIAZIO PROPIOA

Finantziazio propioa enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez duelako itzuli behar bizitza osoan. Bestalde baliabiderik arriskutsuena ere bada, enpresak porrot eginez gero, bazkideak azkenak izango baitira enpresaren likidaziotik dagokien zatia jasotzen, hartzekodun guztiek lehentasuna dute eta.


A)Kanpokoak

- Kapitala: Sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenez osatuta dago eta baita ondoren egin daitezken kapital-zabalkuntzez ere.

-Administrazio publikoek emandako diru laguntzak: Enpresak doain jasotzen ditu funts horiek, eta jarduera jakin bat sustatzeko erabiltzen dira.


B)Barnekoak

- Irabazi bidezkoa, erreserbak: Enpresak banatu gabeko mozkinei esaten zaie. Zenbait erreforma mota daude: Legezkoak , legeak zehazten badu zenbat izan behar duten: estatutu erresebak, enpresaren estatutuek zehazten badituzte; eta borondatezko ehiz kanpoko mozkinen bidez lortzen badira.

- Mantentze-funtsen bidezkoa:

Amortizazioak


ibilgailuiaekoizpen prozesuan galtzen duen balioa.

Hornidurak: Enpresak funts bat sortzen du oraindik gertatu gabeko zenbait galerari edo etorkizunean izan daitezken gastuei aurre egiteko.


B) BESTEREN BALIABIDEAK:

B.1) EPE LUZERA

Epe luzerako besteren finantziazio baliabideak dira: Enpresek ekitaldi ekonomiko bat baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak, eta denbora hori igaro ondoren itzuli egin behar dituztenak, dagozkien interesak ordainduz.

MOTAK:

-Epe luzerako maileguak: enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei finantziazioa lortu ahal izateko. Mailegua onartu eta gero, enpresak berehala eskura dezake diru hori. Diru hori itzuli behar da interesekin batera, ezarritako baldintzetan.

-Jespenak: Enpresek ematen dituzten kreditu-tituloak dira (obligazioak, bonuak etab.). Partikularrek eta beste enpresa batzuek erosi egiten dituzte, interes baten truke. Ezarritako denbora pasatu eta gero, enpresak dirua eta interesak itzuliko ditu, hitzartutako baldintzen arabera.


Leasinga edo finantza-errentamendua: Enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo finko bat erabiltzen hastekoa, errentamentu-kuota baten truke.

Leasingean, hiru eragile ekonomikoek hartzen dute parte: 1)Enpresa bezeroak (ondasun bat behar duena) 2) Ondasunaren ekoizlea 3) Leasing enpresa.

Leasing enpresa finantza-erakunde bat da, ondasunaren erosketa finantzatzen du, eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke. Alokairu aldia bukatzen denean, ondasun leasing-enpresari itzul dakioke, edo erosi, kontratuan zehaztutako prezioan.


Finantza modu honen alde txarra kostu handia duela


Rentinga. Ondasunak epe luzera alokatzeko modu bat da. Epe jakin batean ordaintzeko konpromisoa hartzen dua errentariak eta renting-enpresak zenbait zerbitzu eman behar dizkio.


B.2) EPE LABURRERA

Enpresak epe laburreko kredituak ere erabil ditzake, ustiapen-zikloaren zati bat finantzatzeko.

Hauek dira gehien erabiltzen dituztenak:

-

Epe laburreko maileguak

Enpresak dirua eskatzen dio finantza-erakunde bati epe laburrera beharrak ordaintzeko. Aldi bat igaro ondoren, enpresak dirua itzuli behar du.

-Epe laburrerako banku-kredituak: Bi mota:

*Kontko zorpekoa: Kontu korronteko saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean datza.

*Kreditu kontua:Enpresak ez badaki zer zenbateko beharko duen zehazki  kreditu-kontu bat eska dezake.

-Merkataritza kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako eraketak zorretan uztean lotzen duen finantzazio automatikoa da.

-Efektu-deskontua: Epemuga igaro baino lehen, kobratzeko letrak banku bati utz diezazkioke enpresa, eta bankuak letren zenbatekoa aurrez ordainduko du kontuan.

-Factoringa: Bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak faktore izeneko enpresa bati saltzean datza.

-Confirminga: Enpresak ordaindu beharreko fakturak ematen dizkiokreditu-erakundeari.

-Berezko finantzazio-funtsak: Adibidez: Enpresak ogasunari edo Gizarte Segurantzari zor dizkion zenbatekoa.


8.2 INBERTSIOA. BERE EZAUGARRIAK

Inbertsioa da berehalako gogobetetze ziur bati uko egitea ondasun bat eskuratzeko erabiltzeko, etorkizuneko itxaropena baten truke.


8.3 INBERTSIOAK AZTERTZEKO ETA HAUTATZEKO METODOA:

  1. HAUTAKETA METODO ESTATIKOA.

           Beraien oinarria da diruaren balioa denboran zehar konstante jotzea.

       -Berreskuratze-denboraren irizpidea edo pay-backa: Zehaztea zenbat denbora behar den hasierako ordainketa berreskuratzeko.

B)HAUTAKETA METODO DINAMIKOAK

Metodo horiek kontuan dute zer une jakinetan sartu eta ateratzzen diren diru kopuruak. Une desberdinetan lortutako bi diru kantitateek ez dute balio bera, interes tasak aldatzen direlako eta inflazioa dagoelako.

  • Balio eguneratu garbiaren (BEG) edo kapital-balioaren (KP) irizpidea.

Kutxa-fluxu garbi guztiak une honetan (0 unea) eguneratzean eta une honetan kapital-balioa zein den jakitean datza.

Formula:

BEG= -Do+F1/1+K  +  F2/(1+K)2  +  … Fn/ (1+K)n

K= i+g+i x g

Balio eguneratu garbiaren emaitza negatiboa bada, esan nahi du inbertsio-proiektuak eragindako irteeren guztizko batura handiagoa dela guztizko sarreren batura baino. Hori dela eta, ez da inbertsiorik egingo. Balio eguneratu garbiaren emaitza positiboa bada, esan nahi du inbertsioak eragindako diru-kopuruen sarrera guztien batura handiagoa dela irteeren batura eguneratua baino. Hori dela eta, inbertsioa bideragarria da.

  • Barne-errentagarritasunaren tasaren edo barneko itzulketa-tasa (BIT)

Eguneratze- edo deskontu-tasa BIT da (r letraren bidez adierazten da), eta BEGak = balioa izatea egiten du.

Formula:

BIT= -Do + F1/1+r + F2/(1+R)2 + … Fn/ (1+r)n= 0

Grafikoki:

BEG




!__________.___r

0                   BIT


r>k bada, komenigarria da inbertsioa egitea, errentagarritasun handiagoa lortzen baita merkatukoa baino. BEGak emaitza positiboa izango du eta enpresak mozkina lortuko du.

r=k bada, enpresak ez du dirurik galduko edo irabaziko inbertsioa eginez.

r<k bada, ez da komeni inbertsioa egitea, lor daitekeen errentagarritasuna txikiagoa baita merkatukoa baino.


8.4. ENPRESAREN ZIKLOAK

Enpresak etengabe egiten ditu inbertsioak. Batetik ibilgetuko elementuak erosten ditu (instalazioak, makineria, etab.); eta bestetik zirkulatzeko elementuak (lehengaiak, etab.).

  1. ZIKLO LUZEA

Diruzko baliabideak hartzean eta aktibo finkoko ondasunak (eraikinak, makineria eta abar) ibilgetzean hasten da enpresaren ziklo luzea. Ondasun horiek guztiak higatu egiten dira denboraren joanean, erabileragatik eta zaharkituta geratzen direlako, besteak beste. Urteko amortizazioa produktuaren kostuan sartzen da, eta horri esker, inbertsioaren zati bat berreskuratzen da urtero. Ondasunak erabat amortizatuta daudenean, berritu egiten dira amortizazio-funtsa erabiliz, eta hala, beste ziklo bat sortzen da.

  1. ZIKLO LABURRA

Ziklo laburrari ustiapeneko zikloa, merkataritza-zikloa edo diru-salgaia-dirua zikloa ere esaten zaio. Ziklo laburra esaten zaio, behin baino gehiagotan gertatzen delako ziklo ekonomiko batean, eta horrenbestez, urtebete baino iraupen laburragoa duelako.


8.5. BATEZ BESTEKO HELTZE AROA

Enpresak, oro har, ekoizpen-prozesuan inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen denbora-tarteari esaten zaio batez besteko heltze-aroa; hau da, zirkulatzeko elementuek ustiapeneko zklo bat osatzeko behar duten egun kopuruari.

A)BATEZ BESTEKO HELTZE AROAREN AZPIALDIAK

1) Batez besteko hornidura-aldia. Erabili baino lehen, lehengaiak biltegian ematen duen egun kopuruari esaten zaio:


nh = lehengaien urteko kontsumoa/lehengaien bataz bestekoa

HAh = 365/nh   nh= zenbat aldiz kontsumitzen da urtean lehengaien stocka


2)Batez besteko ekoizpen-aldia. Produktuak fabrikatzeko behar izaten den egun kopuruari esaten zaio


ne = ekoizpenaren kostuak/ ekoizpen-prozesuan dauden produktuen bataz bestekoa.

HAe = 365/ne    me = zenbat aldiz berritzen diren ekoizpen-prozesuan dauden produktuak.


3)Batez besteko salmenta-aldia: Oro har, fabrikatu ondoren produktuak saltzeko behar den egun kopuruariesaten zaio

ns= salmenten kostua/ merkataritza kredituen batez-bestekoa

HAs=365/ns          ns=zenbat aldiz berritzen diren produktubukatuak urtean

4)Batez besteko kobrantza-aldia: Bezeroei fakturak kobratzeko oro har behar izaten den egun kopuruari esaten zaio

nk= salmentak/ merkataritza kredituen batez-bestekoa

HAk=365/nk         nk=zenbat aldiz berritzen diren kobratzeko eskubideak.


Ustiapeneko ziklo osoaren iraupenari esaten zaio batez besteko heltze-aro ekonomikoa, biltegian materialak sartzen direnetik bezeroei fakturak eta letrak kobratzen zaizkienen arte.


Enpresak ekoizpenerako materialak erosten inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen denborari esaten zaio batez besteko heltze-aro finantziarioa. Enpresak material horiek osorik zenbat egunetan 00 finantzatu behar dituen adierazten du.


B) MERKATARITZA ENPRESA BATEN BATEZ BESTEKO HELTZE AROA

Hiru azpialdi baino ez dituzte:

-Hornidura- edo biltegiratze-aldia

-Kobrantza-aldia

-Ordainketa-aldia

Entradas relacionadas: