Baso hosto erorkorra

Geografía4,18 KB

2.2.1- Klima Ozeanikoa:


Eraginguneak:Klima ozeanikoak Iberiar penintsularen iparralde osoa hartzen du: Kantauri itsasoaren ertzeko eskualdeak eta Galizia, alegia.

Prezipitazioak: Ugariak, erregularrak eta leunak dira.Urteko prezitazioak, guztira, 800mm-tik gorakoak izaten dira, eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria.

Prezipitazioek banaketa erregularra dute.Negua eta udazkena dira euri gehien egiten duen sasoiak.

Prezipitazioak modu leunean erortzen dira, eta horrek erraztu egiten du euria lurrean iragaztea.

Klima ozeanikoko landare paisaia


Flora-eskualde eruosiberiarrari dagokio.Landare-formazio bereizgarriak baso hosto-erorkorrak, otalurrak ( landa edo paramo) eta belardiak dira.

  1. Baso hosto-erorkorra:

Baso hosto-erorkorra trinkoa da.Zuhaitz garaiak ditu, hosto handi eta erorkorrekin.Ohianpean, iratzeak eta goroldioak hazten dira.Espezie bereizgarrienak haritza eta pagoa dira.

Pagoak hezetasun handia behar du, ez du beroa jasaten.Beraz, mendiko zuhaitza da, eta nahiago du kareharrizko lurrak, baina lur silizioak ere onartzen ditu.Pagoaren zura gogorra eta kalitatezkoa da, eta altzariak eta tresnak egiteko erabiltzen da.Nagusiki, Kantauriar mendikatean eta Nafarroako pirinioetan aurki daiteke

Haritzak pagoak baino hezetasun gutxiago behar du, ez du jasaten ez beroa ezta hotza ere, horregatik garaiera gutxiagoko lurretan hazten da.Nahiago ditu lur silizeoak.Haritzaren zura eraikuntzarako  eta altzariak nahiz itsasontziak egiteko erabiltzen da.Haritz eremu zabalenak Galizian eta Kantauriar mendikatean daude.


2.    Otalurra eta belardiak:


Otalurra sastrakadi trinkoa da, eta garaiera baxukoa izan ohi da.Otalurra baso hosto-erorkorra degradatu ondoren agertzen da.

Belardiak landareri belarkaraz osatuta daude, eta paisaia ozeanikoetako lur-eremu handiak hartzen dituzte.Animaliak elikatzeko erabiltzen dira.


Descargar

PDF Word HTML