Baso hosto erorkorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,87 KB

LANDAREEN DIBERTSITATEA


LANDAREDIA ETA FLORA-ESKUALDEAK lurralde batean hazten diren landere-espezieen multzoa da. Landare formazioez osatuta. Oinarrizko hiru landaredi-mota daude: basoak,sastrakak eta belardiak. Hiru flora eskualde: boreoalpetarra, eurosiberiarra eta mediterraneoa. Balearrak eskualde mediterraneoan daude eta kanariak eskualde makaronesiarrean. LANDAREEN DIBERTSITATEAREN ERAGILEAK Landarediak 6000 espezie inguru. Hainbat faktore: --Faktore fisikoak hiru dira bereziki: klima, landare bakoitzak tenperatura eta prezipitazio baldintza jakin batzuk behar. Erliebea, espezie desberdinak sortzen direlako eremuaren garaieraren arabera, haize nagusiak orientazioaren arabera. Lurzorua, espezie bakoitzak lurzoru mota bat aukeratzen baitu. --Giza faktoreak landare-estalkien degradazioak, edota baserri-ustiapenerako edo etekin ekonomikorako espezieak sartzeak. Landare-formazioek komunitateak eratzen dituzte eta landare paisaia osatzen dute. 1) Klima ozeanikoko landare-paisaia Flora-eskualde eurosiberiarrari dagokio. A) Baso hosto erorkorra trinkoa da. Zuhaitz garaiak. Oihanpean, iratzeak eta goroldioak hazten dira. Espezie bereizgarrienak haritza eta pagoak dira, zuhaitz-masa espezifiko edo mistoak. --Pagoak hezetasun handia behar du, ez du beroa jasaten, beraz, mendiko zuhaitza da. Zura gogorra eta kalitatezkoa da, altzariak eta tresnak egiteko erabiltzen da. --Haritzak pagoa baino hezetasun gutxiago behar du, ez ditu jasaten beroa eta gehiegizko hotza, garaiera txiiagoko lurretan hazten da. -- Baso martzeszentea, ametzak eta erkametzak dituena, trantsiziozko klima ozeanikoa duten eremuetan. Hostoak lehor berriak jaiotzen diren arte, ernamuinak hotzetik babesteko. --Basoen hedadura murriztu da basoen ustiapen tradizionalagatik, basoak erretzeagatik gero larre bihurtzeko, eta baso suteengatik. --Espezie sekundarioak sartu dira nekazaritzan eta abeltzaintzan ustiatzeko.. Haritzari lekua kendu dio. --
Basoak berritu dira, pinua eta eukaliptoa. Oso polemikoak izan dira, hostoek lurzorua azidotzen eta murrizten laguntzen baitute, eta suteetan errazago erretzen diran espezieak baitira.
B)
Otalurra eta belardiak
Otalurra sastrakadi trinkoa da, garaiera baxukoa. Espezie ugarienak txilarra, otea eta isatsa. Baso hosto-erorkorra degradatu ondoren agertzen da edo basoz gaindiko eremuetan. Belardiak landaredi belarkaraz osatuta daude. Animaliak elikatzeko erabiltzen dira. 2) Klima mediterraneoko landare-paisaia Landare baso hosto iraunkorrak eta sastrakadiak. Formazio xerofiloak udako agorraldietara egokitu. Sustrai oso luzeak, lur gainean eta lurpean. Hosto iraunkorrak eta esklerofiloak dituzte. A)Baso hosto-iraunkorra Ez da oso trinkoa. Garaiera ertaineko zuhaitzak eta enbor okertsuak, zimurtsuak eta sendoak. Hostoak iraunkorrak. Adarrek globulo-formako adaburu zabalak eratzen. Basope aberatze dauka. --Arteak agorraldiari aurre egiteko ahalmena, mota guztietako lurzoruetara egokitzen. Zura oso gogorra eta iraunkorra, gurpilak, tresnak eta ikatza egiteko eta zurgintzarako erabili. --Artelatzak prezipitazioak, negu leunak eta lur silizeoak behar. Oso zur gogorra eta kupelak eta itsasontziak egiteko, azala artelazkia egiteko --Basoen hedadura murriztu da, basoaren ustiapen tradizionalagatik  eta baso suteengatik. --Basoak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako eraldatu dira, bazkaleku bihurtuz. Arte eta artelantz basoak, zuhaitzen fruituak, sutarako egura baita abeltzaintzarako, nekazaritzarako eta ehizarako erabili. --Pinuak landatzen dirá. Kanpoko baldintza klimatikoetara eta askotariko lurzoruetara egokitzeko ahalmena baitute. Erretxina eta zura ustiatzen dira. B) Sastrakadia ez da klimax formazio bat, gizakiak basoan egin duen esku hartzearen ondorioa baizik. Hiru mota: --Makia zuhaixka formako formazio bat, oso trinkoa eta ia zeharkaezina. --Garriga garaiera txikiko zuhaixkaz eta sastrakadiz osatuta dago, eta arantzadun zuhaixka txikiekin nahasten dira. 3) Ibaiertzetako landare paisaia lurzorua hezetasunez bustitzen. Etengabean ura dagienez, espezie batzuk soilik bizi daitezke, ibaiarekiko lerro paralelotan banatzen dirá. Kokapenaren arabera, urarekin duten harremana aldatu egiten da. Ibaiertzeko basoetan hainbat espezie daude, haltza eta sahatza, makala eta lizarra eta zumarra. Giza jarduerak ibaiertzetako basoen hedadura murriztu du, ibaiertzak eta ibai ibilguak eraldatu dituelako, laboreak ereiteko eta urbanizazio nahiz kanalizazioak eraikitzeko.






4) Mendiko landare paisaia Mendian, landaredi estaitan banatzen da, latitudearen, altitudearen eta orientazioaren araberako landare formazioak kontuan hartuta. Basoa urteko batazbesteko tenperatura 10°Cra iristen. Sastrakadia hotzak zuhaitzak haztea eragozten. Belardiak eta sasi nahiz belar larreak, elurrez estalitako eremuetan. Landare errupikolak harrietan edo pitzaduren barnean. A) Mendi alpetar edo piriniotar lau landaredi estai ditu: estai muinotarra, estai alpetarra, estai subalpetarra eta estai elurtarra. B) Mendi atlantiko Kantauriar mendikatearen ipar-isuarialdea sartzen da. Basoko estai muinotarra. C) Mendi mediterraneo, penintsulako gainerako mendiak eta Balearretako mendiak sartzen dira. Bi landaredi estai mota: basoko estai muinotarra, baso hosto iraunkorrez, baso erorkorrez eta pinudiz, bestetik, basoz gaindiko estasia, makiz eta garrigaz osatuta. Belardiak gailurrik garaienetan agertu. Giza jarduerak mendiko basoak murriztea eragin du, nekazaritzarako eta abletzaintzarako erabiltzeagatik.5)Kanarietako landare paisaia flora eskualde makaronesiarrekoa da. Espezie autoktonoak ditu, europako eta afrikako espezie mediterraneoak eta Amerikako espezieak. Uharte izanagatik, funtzio garrantzitsua betetzen dute endemismoek eta erlikiek. Landaredi estai hauek daude: --Estai muinotarra, ingurune gazian hazten diren landare halofiloz osatuta. Lehortasun handia duten landareak sastradi eta lakarrak. --Tarteko estaia, hezetasuna handiagoa denez, eta tenperatura, baxuagoa, palmondoak, dragoak eta miterrak hazten dira.--Estai termokanariarra, landaredia alisioek sortutako hodei-itsasora edo behelainora egokitzen da. --Estai kanariarra, landaredia lehortasunera eta hotzera egokitzen da. Konifero basoak nagusi --Kanariar gaineko estaia Tenerifen eta La Palman bakarrik. Sastradi eta lore ugari. Giza jardueraren ondorioz, landaedia murriztu egin da bai zona baxuetan, tarteko zonetan eta baso eremuetan.

Entradas relacionadas: