Basamortu hotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,35 KB


1-. Urria, usoaren galgarria. (Sasoi horretan ehiztariek milaka uso ehizatzen dituzte)

2-. Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra. (Urrian elurra egiten duenean, hurrengo zortzi hilabetetetan elurra izango dugu mendi tontorretan).

3-. Urrea esan, eta urria eman. (Gauza bat eskatu, eta bestea edo nahi duguna ematen dugunean)

4-. Urriko tenporetan ze aixe, negu guztian alaxe. (Urrian zein tenporak izan, horretxek markatzen dute neguko eguraldia).

5-. Urriaren azkenean, gaztañak etxean. (urriaren bukaerarekin batera gaztainak jateari ekiten diogu)


  1. Santu Guztietan, elurra mendietan (Santu guztien egunean normalean elurra egiten du)

  2.  Eguzkia eta euria, Erromako zubia (Euria egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean Erromako zubia edo Ostadarra agertzen da zeruan)

  3. Gaur hotza, bihar izotza, etzi elurra, banuen beldurra (Azaroko eguraldia gero eta txarragoa da denbora pasa ahala)

  4. Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna (San Martin egunean txerri bat hiltzen da afaltzeko)

  5. Azaroa hotz, negua motz. ESANAHIA: (Azaroa hotza denean, negua motza izango da)

  6. Azaroko eguna, argitu orduko iluna: ESANAHIA: (Eguna mozten hasten da. Eguzkiak beheranzko joera hartzearekin batera)

  1.  Abenduan egik egur eta lo (Abenduan hotza dagoenez eta kalera irtetean ezin duzunez ezer egin, egurrak hartu zutera bota eta bero-bero lo)

  2. Abenduko eguna, argitu orduko iluna (Argi ordu gutxi daude negua delako eta)

  3. Abenduan burdinazkoa, ilbeltza altzairuzkoa  (Eguraldi hotza denontzako da)

  4. Abendua zuri, ez ardi eta ez axuri  (Abenduan elurra jarioan ari denez, animaliak belartzan ez dira bizi elurrak arrapatu eta hotzaz hilko direlako)

  5. Abendu lehorra, urte ugaritsua  (Abenduan lurrak lehortu,gero urte guztian usta ugari egongo dira)

  6. Abendua jai huts eta gau huts(Abendua, guztia jaia eta guztia gaua)

  1. Urtarril hotza, neguaren bihotza. (Neguaren funtsa hotza egitea da, beraz, urtarrilean hotza egin beharko luke).

  2. Urtarrila idorte, laborarioa dirute (Urtarrila sikua bada, nekazariak uzta ona eta diru asko edukiko du)

  3. Urtarrila bero, zinkurinak gero. (Urtarrilean normalean hotza egiten du; bero eginez gero, gerora dator eguraldi txarra eta jendea kexaka hazten da).

  4. Urtarrila euritsu, urtea dirutsu. (Urtarrilean jasotako edozein ur tanta, lagungarria da landetan dagoen hazien garapenerako; hau da, uzta ailegatzerakoan oparoa izan daiteke).

  5. Urtarrileko elur, burdinazko elur. (Urtarrilean jasotako elurra oso gogor eta denbora luzez mendietan egoten da. Horregatik izoztu daiteke. Hori dela eta burdinarekin konparatu daiteke)

  6. Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe. (urik gabe, uztarik ez eta jateko ezta).

Entradas relacionadas: