Barrokoko Artearen Ezaugarriak: Arkitektura eta Pintura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Barrokoko Arkitektura

Barrokoko arkitekturan sinpletasunaren ukapena nagusitzen da; dekorazio-oparotasunak eraikuntzaren elementuak ezkutatzen ditu, kolorez betetako gehiegizko apaindura sortuz.

Estiloaren ezaugarri nagusiak

  • Kontrasteekiko gustua: Errenazimenduaren harmonia, oreka eta zentzu estatikoaren aurrean, kontrasteak inposatzen dira.
  • Materialak eta argia: Arlo kromatikoan material ezberdinak erabiltzen dira (marmola, brontzea...) eta argian, zonalde argiak eta ilunak konbinatzen dira.
  • Mugimendua: Garrantzi handia ematen zaio mugimenduari, forma zirkularrak eta kurbatuak erabiliz.
  • Askatasuna: Arkitekturaren elementu klasiko guztiak askatasunez erabiltzen dira.

Oinplanoak eta egitura

Oinplanoek forma tradizionalak galtzen dituzte, oinplano eliptikoak eta obalatuak nagusituz. Murruak apurtu eta okertzen dira, baita frontoiak, taulamenduak eta zutabeak ere; lerro okerraren garaia da. Orden erabilenak korintiarra eta konposatua dira.

Barnealdea eta hirigintza

Estalki kupuladunetan, barruko gangak perspektiba efektuz margotzen ziren. Apaingarritasuna lehen mailara pasatzen da eta sinbiosi plastikoa ematen da arte ezberdinen artean (arkitektura, pintura eta eskultura). Eraikuntza ohikoenak elizak eta jauregiak dira, monarkia absolutuaren indartzearen ondorioz. Gainera, hiri-kontzeptuak garapen handia eduki zuen, Erroman bilakaera urbano nabarmena eman zelarik.


Barrokoko Pintura

Pinturan gai berriak lantzen dira: paisaiak, itsas gaiak, bodegoiak eta erretratuak, besteak beste.

Europako joerak

  • Hegoaldea: Katolikoa eta gortesaua; gai erlijiosoak nagusitzen dira.
  • Iparraldea: Protestantea eta burgesa.

Estiloa eta teknika

Pintura naturalista eta errealista da; gauzak diren bezala errepresentatzen dira, idealizatu gabe, espresibitatea nabarmenduz. Formari dagokionez:

  • Argia eta kolorea: Garrantzi handia ematen zaie; forma kolorez eta argiaren intentsitatearekin lortzen da.
  • Tenebrismoa: Argi-itzalen arteko kontraste gogorrak bilatzen dira.
  • Sakontasuna: Bolumen-sentsazioa lortzeko hainbat teknika erabiltzen dira.
  • Konposizioa: Konplexuak eta diagonalak dira, eszenari mugimendu-sentsazioa emateko. Ez da gordetzen ohiko ordenamendu simetrikoa, ezta lerro bertikal eta horizontalen arteko oreka ere.

Teknikoki, tamaina handiko olioak margotzen dira eta bi joera nagusi bereizten dira: naturalista-errealista eta klasikoa.

Entradas relacionadas: