Barrokoaren Maisulanak: Arkitektura, Eskultura eta Pintura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 8,29 KB
1. San Petri Plaza eta Basilika: Monumentaltasuna
Arkitektura obra monumentala da. Travertinozko harriz egindako 284 zutabek osatzen dute, lau ilaratan antolatuta. Zutabeak ordena toskanarrekoak dira eta gainean entablamentua eta santuen estatuak daude. Eraikuntza teknika klasikoak erabili ziren, baina eskala handian.
Plazak forma eliptikoa du, eta bi kolonadek eta trapezio forma ere espazioa inguratzen dute. Antolaketa oso simetrikoa eta orekatua da. Kolonadek mugimendu eta dinamismo sentsazioa sortzen dute, barrokoaren ezaugarri tipikoa. Espazio zabalak eta perspektibak efektu ikusgarri eta monumental bat sortzen dute. Barrokoaren adibide nagusietako bat da. Barrokoan ohikoa den bezala, mugimendua, teatralitatea eta ikuslearen inplikazioa bilatzen dira. Arkitekturak espazioarekin eta pertsonen mugimenduarekin interakzionatzen du.
Plaza honek fededunak biltzeko balio du, batez ere Aita Santuaren ekitaldietan eta ospakizun erlijioso handietan. Kolonadek fededunak “elizaren besoak” bezala besarkatzen dituztela sinbolizatzen dute. Barroko arkitekturaren lan garrantzitsuenetako bat da. Espazio urbanoaren antolaketan eta arkitekturaren erabilera sinbolikoan eragin handia izan zuen.
Fatxada eta Egitura Klasikoa
Travertinozko harriz egindako fatxada monumentala da. Zutabe eta pilastra handiek egitura bertikala antolatzen dute. Erdialdean balkoi nagusia dago, eta goialdean santuen estatuak jarrita daude. Arkitektura klasikoaren elementuak erabiltzen dira: ordenak, frontoiak eta entablamentuak. Fatxadak simetria eta monumentalitatea azpimarratzen ditu. Zutabe erraldoiek erritmo bertikal handia sortzen dute. Erdiko sarrera nagusiak garrantzi handiena du, eta horrek konposizioaren ardatza markatzen du. Barroko hasierako arkitekturaren adibidea da, baina Errenazimentuko ordena klasikoaren eragina nabaria da. Barrokoak geroago garatuko duen dramatismoa hemen oraindik moderatuagoa da. Fatxadaren funtzio nagusia basilika nagusiaren sarrera monumentala izatea da. Gainera, balkoi nagusitik Aita Santuak bedeinkapena ematen du. Kristautasuneko tenplu garrantzitsuenetako baten fatxada da. Arkitekturaren historian funtsezko lana da, eta barrokoaren garapenean eragin handia izan zuen.
2. Santa Teresaren Estasia: Berniniren Mistizismoa
Obra barroko honetan arkitektura, pintura eta eskultura elkartu dira. Talde eskultorikoa marmolezko horma eta zutabeetan inguraturik dago, eta argi natural bat sartzen da, Jainkoaren argia irudikatzeko. Gainera, brontzezko izar eta erradio doratuek argi efektuak indartzen dituzte. Berninik diagonalei eta dinamismoari garrantzia eman die: Teresa altxatuta dago hodei baten gainean, aingerua hegan, eta jantzien plieguek mugimendu sentimendua sortzen dute.
Marmolak testura eta tratamendu desberdinak ditu: aingeruan gainazal leuna, Teresan eta hodeian angeluak eta irregularitateak, argi-ilun efektuak sortuz. Mugimendua, pliege agitatedunak eta begiak dardotik bihotzera jarraitzea, ikusleari dinamismoa transmititzen dio. Ekstasa adierazteko, Berninik aurpegiak min eta gozo nahasketa adierazten du; aingerua, aldiz, lasaia eta irribarretsua da.
Funtzio Erlijiosoa eta Testuingurua
Obraren funtzioa erlijiosoa eta pribatua da, familia katolikoaren kaperarako. Bere mezua argi kontrarreformista da: santuen kultua indartzea eta fede katolikoa sustatzea. Teresa de Jesús, San Juan de la Cruz eta Ignazio de Loiola bezalako pertsonak kanonizatu ziren, Paparen agindupean fedea zabaltzeko. Éxtasis de la Beata Ludovica Albertoni (1674) antzeko dramatismoa eta adierazkortasuna du; mugimendu dinamikoa ikus daiteke bertan.
Alejandro VII.aren hilobia (1671-1678) piramide eskultoriko batean eraikita dago; bertan birsortzaileak, birtuteak eta giza bizitzaren alferkeria (eskeleto eta ordu-erlojuarekin) erakusten dira, Vanitas Vanitatisen irudi bezala. Berninik, halaber, plaza eta iturri handiak diseinatu zituen (Vatikano, Cuatro Ríos, Tritón), Erroma kristautasunaren erdigune bihurtzeko eta bisitari zein erromesak erakartzeko. Eskultore handi honek ikuslearen begiak eta sentimenduak zuzendu zituen, efektu emozional eta bisualak sortuz, elizaren boterea eta ordena soziala indartuz.
Material aberatsak, testura desberdinak eta argi-ilun efektuak estilo barrokoaren ezaugarriak dira, ikuslearengan harridura eta hunkipena sortzeko. Santa Teresa Jesusenaren estasia XVI. mendeko Kontrarreforma testuinguruan kokatzen da, non espiritualtasun sakona indartu zen; karmeldar moja eta mistika gisa, bere barne otoitzetik sortutako esperientzia hau Barne Gaztelua lanean azaldu zuen, eta antzeko tradizio mistikoarekin lotzen da, besteak beste San Joan Gurutzekoarekin. Bere deskribapenean, aingeru batek bihotza gezi batez zeharkatzen dio, mina eta plazera uztartuz eta Jainkoarekiko batasun sakona eraginez; esperientzia honek eragin handia izan du artean eta kulturan, batez ere Santa Teresaren Estasia lan ospetsuan islatu delako.
3. Ama Birjinaren Heriotza: Caravaggioren Tenebrismoa
Caravaggiok 1605-1606an margotu zuen Ama Birjinaren heriotza edo lozorroa lana, olioz mihise gainean (365 x 245 cm), italiar barrokoaren estilokoa. Santa Maria della Scalako kapera pribaturako enkargatua izan zen, baina monjeek baztertu zuten, naturalismo eta pobrezia erakusten zuelako. Gero Mantuako dukeak eskuratu eta azkenean Louvre Museoan amaitu zuen.
Lanak Ama Birjinaren heriotzaren unea irudikatzen du, apostolu atsekabetuak eta Maria Magdalena inguratuta. Mihisea bi zatitan banatuta dago:
- Goiko aldea: Gortina gorri batek hartzen du, antzerki-hondoa irudikatuz.
- Beheko aldea: Drama nagusia erakusten du.
Naturalismoa eta Tenebrismoa
Naturalismoa nabaria da: apostoluak arropa xumearekin, oinutsik, eta Ama Birjinaren gorputza flotatuz, sabel puztua eta oin ubelduak ikus daitezkeelarik. Caravaggiok teknika zehatza erabiltzen du, kolore biziak eta argi-ilun kontrasteak nahastuz, bolumen sendoa eta espazioaren sakontasuna lortzeko. Konposizioa barrokoa da, bi diagonal nagusirekin: gortina eta Ama Birjinaren gorputza. Argia goitik diagonalki erortzen da, bolumenak eta itzalak nabarmentzen ditu eta begirada Mariaren gorputzean zentratzeko diseinatua dago.
Koloreetan tonu gorriak nagusitzen dira, erritmoa eta begirada apostoluen eta Maria Magdalenaren jarreretan jarrita. Estetikoki, lana dramatikoa eta emozionala da. Tenebrismoak argi-ilun kontrasteak baliatzen ditu, eszenari sakontasun eta dramatismo handiagoa emateko. Ikuslearengan eragin emozional indartsua sortzen du, heriotza, negar eta atsekabea barneratuz. Caravaggiok sakratuaren hurbiltze berria erakusten du, herriari eta errealitate arruntari gerturatuz. Lan honek tenebrismoaren eta naturalismoaren ezagutza sakona erakusten du eta geroagoko artista barrokoengan eragin handia izan zuen, hala nola Rubens, Ribera eta Zurbaránen lanetan. Ama Birjinaren heriotza modu naturalista eta emozionalean irudikatzeak elizaren artearen tradizioa aldatu zuen, ikuslea emozionalki eta espirituarekin konektatuz.
4. Hiru Graziak: Rubens eta Edertasun Barrokoa
Hiru Graziak, Peter Paul Rubensen lana, teknika aldetik olio-pintura da, pintzelkada askotarikoekin egina: luze eta arinak gorputzetan, lodiagoak ehunetan eta zehatzagoak xehetasunetan. Kolorea aberatsa, beroa eta distiratsua da, eta argi naturalak bolumenak eta formak nabarmentzen ditu.
Formalki, konposizio dinamikoa eta irekia da, hiru figurak zirkuluan antolatuta eta mugimendu sentsazioa sortuz; diagonalek eta kontrasteek eszenari bizitasuna ematen diote. Estetikoki, edertasun oparo eta sentsuala goresten du, Barrokoaren ezaugarri nagusietako bat den bizitasuna eta “bizitzeko poza” azpimarratuz. Lan honek garrantzi handia du, pintura barroko flandriarraren adibide bikaina delako eta gorputz femeninoaren ideal berri bat finkatzen duelako. Eraginen artean, nabarmena da Tizianoren kolorearen tratamendua eta Michelangeloren gorputzen bolumena; aldi berean, Rubensek eragin handia izan zuen ondorengo artistengan, bere estilo dinamiko, koloretsu eta sentsualaren bidez.