Barrokoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,39 KB

SARRERA

Barroko izena “barrueco” hitz portugesetik dator eta esan nahi du “perla irregularra”. Mesprezuz erabili zen XIX. Mendean eta pentsatzen zuten Errenazimenduaren luzapena zela eta dekorazio gehiegikeriak sormenik eza ordezkatzen zuela. Gaur ikusten da estilo original bat bezala.

Kronologikoki XVI. Mendearen bukaeran hasten da eta arte Rococorekin bukatzen da, XVIII. Mendearen erdian.

Geografikoki mendebaldeko Europan hasi zen eta handik zabaldu zen Hegoamerikara eta Europa osora.

Garai honetan hainbat egoera historikok Barrokoaren hasiera eta bere ezaugarriak bultzatuko dituzte:

-Apurketa erlijiosoa, Erreforma protestanteak eraginda, eta Kontrarreforma katolikoa.

-Monarkia absolutuen ezarpena.

Bi estamentu pribilegiatuek (elizak eta nobleziak) boterea zentralizatu nahi dute eta herrian eragina izateko artea erabiliko dute: honek funtzio propagandistikoa beteko du, erregearen edo Aita Santuaren boterea eta prestigioa azaldu nahi baitzuen.

Nazio protestanteetan burgesia izango da klaserik inportanteena eta bere ideologia eta bizimodua artelanetan agertuko da.

Errenazimenduan oreka, arrazonamenduan, edertasuna... Bilatu zen, orain errealitatea eta egunerokotasuna gustatzen zaie. Era berean, monumentaltasuna, harrigarria dena, luxuzkoa... Interesatzen zaie. Azken finean, honek boterea eta autoritatea islatzen du: nazioaren, erregearen edo Elizaren handitasuna.

Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan, tentsio dramatikoarena; pintura, airetiko perspektiba lorpenarena eta arkitekturan urbanismo eszenografikoarena hirien antolamenduan.

akitektutra

Ezaugarri orokorrak

  • Errenazimenduaren eskema sinpleak eta oinarrizkoak baztertzen dira eta beste batzuk, konplexuagoak, bilatzen dira. Horrexegatik oinplano eliptikoak eta obalatuak agertuko dira edo traza geometriko korapilatsuetan oinarritzen direnak.

  • Lerro zuzenak eta gainazal lauak baztertzen dira eta lerro makurrak, nahasiak eta gainazal ondulatuak agertuko dira.

  • Arkitekturan, arterik estatikoenean, mugimenduaren ideia sartzen da. Mugimendu ondulantea eraikuntzaren oinplanoetan agertuko da eta den dena ondulatuko da: barrualdeak, fatxadak, zutabe salomonikoak, frontoiak mozten dira, zirkuluaren ordez obaloa erabiltzen da, kiribildurak erabiltzen dira, teilatu-hegal luzeak... Masen efektua mugimenduan bilatzen da.

  • Argiak berebiziko garrantzia hartuko du: 
    argilunak
     bilatuko dira eraikuntzaren forma arkitektonikoaren somaketa (percepción) oztopatzeko.(Errenazimenduan oso argi agertzen ziren forma arkitektonikoak). Horretarako argia kontzentratzen da puntu konkretu batzuetan eta beste batzuetan iluntasuna da nagusi: “planismoa” saihesten da eta irtenune handiak (pronunciados salientes) egingo dira eta sargune gogorrak (pronunciados entrantes). Dekorazio arkitektonikoa erabiliko da gainazalei mugimendua emateko.

  • Elementu eta forma arkitektoniko tradizionalak korapilatzen dira efektismoa bilatzeko, horrela mota askotako arkuak agertuko dira, zutabe salomonikoakestipitea (hau da, aldrebes jarritako piramide trunkatuaren antzeko zerbait), landarezko motiboak, moztutako frontoiak, non nahasten diren lerro zuzenak eta makurrak, nitxoetan eskulturak agertzen dira, premiagabeko moldurak...

  • Barrualdean efektu ezenografikoak eta perspektibak bilatzen dira eta horretarako dekorazio piktoriko ilusionista erabiltzen da, kupula eta gangetan bereziki. Arkitektura zibilean lorategi ederrakeraikiko dira iturri eta urjauziekin.

  • Arkitektura barrokoaren eraikuntzarik inportanteenak elizak eta jauregiak izango dira, errege-jauregiak bereziki, monarkia absolutuekin bat datozenak.

  • Eraikuntzak eta paisaiak harmonizatzen saiatuko dira, horretarako eraikuntzen ingurukoak urbanizatzen dira, multzo arkitektonikoak eratzen dira eta hiriak birmoldatzen eta planifikatzen dira.

eskultura

Zentzu propagandistiko zuen eta handik etortzen dira eskultura barrokoak izango dituen bi ezaugarri nagusienak: efektismoa eta errealismoarekiko hurbiltasuna.

Mugimenduaren desioa obsesioa izango da artistentzat, horrexegatik konposizioetan eskema geometrikoak baztertzen dira eta mugimendua eta eszenografia konbinatzen dira: giza gorputza agertu ohi da mugimendu espirala egiten.

Argiak berebiziko garrantzia izango du, argi-ilunak sortuz. Jantziak nahasten dira (nahiz eta gorputzak estatikoak egon), argilun bortitzak agertzen dira, gainera argi-iluna sortarazteko naturaltasun gutxiko gorputz-keinuak erabiltzen dira.

Figurek kanporantz proiektatzen dituzte mugimendua (mugimendu zentrifugoa. Errenazimenduan alderantziz gertatzen zen: mugimendu zentripetoa). Hala ere, eskultura arkitekturaren menpe egongo da eta pentsatzen da leku konkretu baterako eta testuinguru arkitektoniko baten menpe egongo da.

Erabilitako materiala brontzea eta marmola izango dira. Zura Espainian eta Alemanian, batez ere, erabiliko da.

Gaien arabera, nazio katolikoetan gai erlijiosoak nagusi izango dira, horrexegatik biluziak ez dira agertzen eta gai mitologikoek zentzu moralizatzailea izango dute.

Hilobietako eskulturan hildakoaren bertuteak eta boterea indartzen da eta hildakoa jarrera heroikoan agertzen da (Errenazimenduan otoitz egiten eta etzanda gotikoan).

Barrokoan urbanismoak garrantzia lortu zuen eta handik sortuko da hirietarako eskultura bat: plazetan, iturrietan, lorategietan jarriko dira (leku hauetan zaldizko eskulturak ere altxatuko dira).

pintura

Ezaugarri orokorrak

Pintura Barrokoaren ezaugarri nagusia errealitatearekiko lotura da: burgesia protestanteari egunerokoa eta banakakoa interesatuko zaio eta Elizak eta monarkia absolutistek pinturaren bidez persuasioa bilatuko dute.

Koadroetan  bizitza agertzen da eta honekin batera, zahartzaroa, itxuragabekoa, tristura, mina, itsusia dena... Hau Errenazimenduko idealekin kontrajartzen da: Errenazimenduan Jainkoen mundu mitikoa agertzen zen, atletak, heroiak... Orain gai berriak agertzen dira: askotan gaia paisaia da, bodegoiak, natura hilak... Dena den, gai erlijiosoak nagusi dira.

Formalki, pintura barrokoaren ezaugarriak hauek dira:

  • Kolorea marrazkiari nagusitzen zaio: kolore orbanek formak definitzen dituzte eta itxura optikoa zehaztugabekoa da.

  • Etengabeko sakontasuna: Errenazimendutik aurrera margolariek hirugarren dimentsioa bilatu dute, baina XV. Eta XVI. Mendeetan eszena nagusia lehenengo planoan gertatzen zen; XVII. Mendean planoen korrelazioa apurtzen da, mihisea bolumen bat balitz bezala hartzen da eta, errealitatean bezala, ez da egongo planorik, irudiak elkarrengandik urruntzen dira forma kontinuaz. Hirugarren dimentsioa lortzeko erabilitako prozedurak era askotakoak dira: askotan lerro bateragarriak (líneas convergentes) edo eskortzo sorta bat, edo izugarrizko handitasuna duen lehen termino bat, edo lehen termino ilun bat, edo argi efektuak...

  • Argia nagusi da: Barrokoa argiaren artea da eta, ondorioz, itzalak inoiz ere jokatu ez duen papera jokatuko du, batez ere Barrokoaren hasieran (tenebrismoa). Errenazimenduan itzala formaren menpe egongo da eta formaren inguruak hobeto ikusteko balio du; baina barrokoan formak argiaren menpe egongo dira eta askotan formak deuseztatzen dira argiaren intentsitate edo ahuleziagatik.

  • Konposizioa asimetrikoa eta atektonikoa da:  Errenazimenduan tendentzia izan zen mihisearen erdian irudi nagusia kokatzea eta gero mihisea bi zati antzekotan banatzen zen (simetria). Gainera lerro bertikalak eta horizontalak nagusitzen ziren (konposizio tektonikoa). Orain desoreka adierazten dena gogoko dute edo eszena koadroaren mugaz bestaldean jarraitzen dutela adierazten dute (horretarako koadroaren izkina batean margotzen da zaldi baten erdia edo gizon baten buru bat agertzen...) eta konposizioa ez dago koadroaren markoaren lerroen menpe (askotan lerro diagonalak nagusi izango dira).

  • Mugimendua: Barrokoa bizitzaren artea da eta bizitza dinamikoa da, aldakorra, horrexegatik Barrokoa ez da gelditzen forma estatikoetan: turbulentzia gelditasunari nagusitzen zaio. Lerro diagonalekin dinamismoa lortzen da. Horretaz gain koadroak eskortzoz, figura ezegonkorraz, uhinduraz... Betetzen dira.


Entradas relacionadas: