Barrokoaren Aztarnak: Arkitektura eta Pintura Euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,63 KB

  1. Sarrera

XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen bigarren herenera arte Europako joera artistiko nagusiak adierazteko balio izan zuen Barrokoa, Amerikara ere hedatu zelarik. Errenazimentuko arrazionalismoaren aurrean izandako erreakzioa da.

Kontestu historikoak eragin handia izan zuen artean: alde batetik, Erreforma Protestantea eta Kontrarreforma Katolikoaren banaketa erlijiosoak eta, bestetik, monarkia absolutuen egonkortzeak.

Herrialde katolikoetan artea Elizaren esku zegoen eta propaganda funtzioa betetzen zuen monarken eta Elizaren mesedetan, sinesleak bereganatu eta monarkaren izen ona goraipatzeko. Protestanteek, berriz, nahiago zuten burgesek egunerokotasunarekiko zuten gustua. Ez zen mugimendu homogeneoa izan, baizik eta aniztasun erlijioso eta politikoak hainbat eskola sortarazi zituen.

Artean Errenazimentu garaiko oreka, arrazoia eta edertasunaren aurrean, errealitatea, bat-batekoa eta egunerokoa interesatu zitzaizkien. Boterea eta autoritatea azpimarratzeko arte monumentala, harrigarria, aberatsa eta liluragarria egin zuten. Mugimendu eta tentsio dramatikoa zuten eskulturak ziren eta pinturan airetiko perspektiba erabili zen. Limurtzearen, fantasiaren eta mugimenduaren artea zen.

2. Arkitektura: Ezaugarri Orokorrak

- Kontrasteekiko gustua inposatzen da (arlo kromatikoan -material ezberdinak erabiliz: adreilua, harria, marmola eta brontzea- eta argian -zonalde ilunak eta argiak konbinatuz-).

- Mugimenduarekiko interesa nagusitzen da.

- Oinplanoak obalak eta eliptikoak dira nagusi.

- Murruak apurtu eta okertzen dira, baita frontoiak, taulamenduak eta zutabeak (zutabe salomonikoak), lerro okerren garaia.

- Kolorez betetako gehiegizko apaindura nagusi da.

- Orden erabilienak korintiarra eta konposatua dira.

- Sinbiosi plastikoa ematen da arte ezberdinen artean, arkitekturan nagusiki.

- Eraikuntza ohikoenak elizak eta jauregiak dira.

2.2 Italia

Erroma Barrokoaren jaiolekua da.

Carlos Maderno (1559-1629)

Carlos Madernok Vatikanoko San Pedron errenazentista zen gurutze grekoari oinaldean gorputz bat erantsi zion, latindar gurutzekoa bihurtuz. Berak ere gaurko fatxada altxatu zuen.

Gian Lorenzo Bernini (1598-1680)

Elizaren botere gogoa ezin hobeto adierazi zuen. Vatikanoko San Pedroko barne dekorazioa, marmol polikromatuez, agindu zioten. Berninik, San Pedroko kupularen azpian, Baldakinoa egin zuen. Berninik brontze urreztatuaz eraikuntza berezia egin zuen. Nabeen jarraipen plastikoa konpontzeko, lau zutabe salomoniko egin zituen. Baldakinoari mugimendua eta nagusitasuna eman zizkion. Fusteak estriaz eta hostoz apaindu zituen eta erremate gisa goiko partean lau boluta ezarri zituen. Itxidura kupula zen. Vatikanoko San Pedro Plazako zutabe multzoa ere egin zuen, bi tramutakoa, bat trapezoidala eta beste bat obala, bertan orden kolosaleko zutabeak ezarri zituelarik. Aterpearen diseinua egiterakoan helburua bikoitza izan zen: alde batetik Elizaren besoak sinbolizatzea, eliztarrak jasotzen eta besarkatzen eta, beste aldetik, edozein lekutatik ikusteko egitea. Berniniren jauregiek zehaztu zuten Barrokoaren bidea.

Borromini (1599-1667)

Berniniren laguntzailea izan zen hasieran. Elementu arkitektonikoek malgutasun handia hartu zuten, okertu, apurtu edo bikoiztu ziren. Bere izaera gogorra eta erlijiosoaren ondorioz, lerro okerrak, perspektiba, argi eta itzalen jokoak eta mugimendu bortitzak nagusitu ziren. Bere lan independentea San Carlo alle Quattro Fontane izan zen. Fatxadako kurba eta kontrakurben jokoa errepikatzen da barrualdean.

Pietro da Cortona (1596-1669)

XVII. mendearen amaieran, Erromak nagusitasuna galdu zuen Piamonteren alde, Turinen hiriburua ezarriz.

Filipo Juvara (1678-1736)

Madrilgo Errege Jauregia proiektatu zuen.

Baldasare Longhena (1598-1682)

Veneziako barrokoaren maisua izan zen. Handiaren inguruan jauregiak eta elizak altxatu zituen: Santa Maria de La Salutte eliza, esaterako.

2.3 Frantzia

Luis XIV.ak Arkitektura, Eskultura eta Pintura Akademiak sortu zituen. Frantses barrokoaren garapena. Oso klasizista, monumentala eta italiarra baino arrazionalagoa, lerro zuzenak eta konposizio argia. Bi estilo bereiz daitezke, 1661. urte arte Luis XIII.aren estiloa.

Arkitekto nagusienak:

Jacques Le Mercier

Handitasuna eta klasizismoa lortu zituen, egiturak erraztu eta gehiegizko apaindura zuten barrualdeak egin ziren.

J. Hardouin Mansart (1646-1708)

Pariseko Ezinduen San Luisen Elizaren egilea da. Oinplano zentralizatuaren gai errenazentista berreskuratu zen, gurutze grekoa karratu baten barruan. Fatxada mailakatu egin zen hainbat gorputzetan. Frantzian normala zen egindako lorategiak bertikaltasuna nagusitzeko. Versallesko jauregiaren proiektua egin zuen, U forma sortuz mailakatutako patio hirukoitza besarkatzen zuena. XVIII. mendean azken itxura hartu zuen. Arkitektura bezain inportantea, Le Nôtrek egindako lorategiak dira. Barroko frantsesak barnealdeko apainketan du berrikuntza nabarmenena. Murruak zurez, ehunez, tapizez, igeltsuz, brontzez eta marmolez estaltzen dira. Garai ezberdinak daude erregeen izenez erlazionatuak: Luis XIII, Luis XIV, Erregentzia, Luis XV eta Luis XVI. Originalena Luis XV.aren estiloa da (Rococoa). Gai nagusiena Rocalla da, kontxa irregularren zatitxoak, forma bigunekoak, asimetrikoak eta kurbatuak, dotoreak.

2.6 Espainia

XVII. mendea goieneko aldia izan zen kulturarentzat, bai literaturan, baita arte plastikoetan

ere. Erlijiosoa baino ez zen izan mezenasgoa, monarkiaren eta Elizaren izpiritu kontrarreformazaleak eta Jesusen Lagundiaren goraldiak bultzatuta. Elizen egiturak

oso sinpleak. Barnealdeetan erretaula handiak, urreztatuak eta pintatuak egiten dira. Material ohikoena pobrea da, apainduraz estalitak.


MADRILGO 3. EGONALDIA (1651-1660)

VELAZQUEZ: MENINAK (Prado Museoa, Madril)

Koadro hau 1656an margoztu zen. Vezlazquezek azken garaian batez ere erretratuak egin zituen. Gainera, pinturaren interpretazio berria eman zigun Velazquezek.Margolariaren lekuan irudiak daude eta ispiluan errege eta erregina ikus daitezke. Azken hauek ikuslearen ondoan daude , Felipe IV.ren familia da.

Felipe IVaren Gorteko eszena ohiko bat adierazten du, infantak margolariaren estudiora egindako bisita. Errege eta erreginaren irudiak ispiluan islatzen dira, Felipe IV.a eta bere bigarren emaztea. Talde erretratua da. Margarita infantaren erretratua da. Konposaketan, hamaika pertsona daude, erdigunean Margarita eta ondoan meninak, erret zerbitzariak. Ezkerraldean Velazquez, eskuinaldean ipotxak daude, azkena etxekoo txakur batekin jolasean. Atzealdean 2 pertsonaia daude. Ispiluaren isladan Felipe IVa eta bigarren emaztea, Mariana Austriakoa daude.  Konposaketa amaitzeko, Jose Nieto aposentadorea dago. 

Autore batzuen ustez Velazquez Errege- erreginen erretratua egiten ari da, Carl Justiren ustez jauregiko instant bat da.  Angel Campoamoren arabera,  Velazquezek jarraipen dinastikoaren irakurketa egiten du. Zirkulu bat osatzen dute,  zirkuluaren erdialdean ispilua dago errege-erreginaren erretratuekin, monarkia adieraziz.  Espainiako pintura barrokoaren goraldian egin zen. Erregeek ohore eta titulu asko eman zioten eta Velazquezek errege familiarekin autorretratatzeko ausardia izan zuen. Velazquezek Santiago Ordenako Zaldun titulua jaso zuen. Argiak aparteko garrantzia du eta irudien arteko aire efektua azpimarra daiteke eta pintzelada soltea. Mihisean errealismo handia ikus dezakegu, perspektibaren eta atmosferaren bidez lortua. 

Gai nagusiena ez dago ez erdian ez koadroaren lehen planoan.   Erregea eta Erregina ispiluaren islada baino ez dira. Koadroa bi lerro oblikuo paraleloen inguruan egituratzen da. Baliorik garrantzitsuena airetiko perspektiba da. Argia bi lekutatik sartzen da: hondoko atetik eta bestea lehen planoan dauden irudiek jasotzen dutena, alboetako leiho batetik. Pertsonaiak plano ezberdinetan banaturik: Lehen planoan irudi guztiek argia zuzenean jasotzen dutenez, kolore sendoagoak eta ingurune zehatzagoa dituzte. Infanta multzotik garrantzitsuena da.  Bigarren planoan, itzalean, anderea eta damazaindaria daude. Hirugarren planoan ispilua ea atea, laugarrenean aposentadorea eta bostgarrenean monarkak. Hondoko ateko irudiaren bidez, elkartzen dira perspektibaren lerroak. Lur tonuko tinteak erabiliz, kolore argiak soinekoetan eta ilunak gainontzeko pertsonaien arropetan marraztu zituen. Argi eta itzal efektua sortu zuen tonu argi eta ilunagoak erabiliz. Pintzelada lodiez egin zen koadroa eta xehetasun batzuk pintzel finagoez, pintzeladak solteak dira.

Pintura  inpresionistaren aurrelari kontsideratua izan zen koadro hau. Benetan harrigarria dena margolariak sortutako sentsazio atmosferikoa da. Airetiko perspektibak eszenari sakonera ematen dio pertsonaiak inguratzen duen airearen bidez. Inguruak difuminatzen ditu, batez ere hondoko pertsonak ez dira zehatzak eta koloreak ez dira oso biziak. Efektu espaziala lortzeko badirudi gela mihisean jarraitzen duela.Irudi eta pentsamenduen mende bateko bilduma egin zuen, manieristen kontzeptutik hasi eta veneziar klasizismoan eta Caravaggioren naturalismoan amaiturik.


J. GOMEZ DE MORA

Madileko plaza nagusia XVIII. mende hasieran, arkitektura aberatsa eta ugaria da. XVIII. mende hasieran, Austriarren ordez Borboiek erregetza hartzen dute. Felipe
V atzerritar artistez inguratzen da. Arau klasikoak alde batera uzten dituzte eta estilo apaingarria sortzen dute. Zutabe salomonikoak, frontoi okertuak eta zatituak, apaindura naturalista, oihalak eta armarri ebakiak erabiltzen dira.  

CHURRIGUERA familiak hedatutako estiloa. “Churrigueresko” terminoa, aberatsa eta mugitua adierazteko, batez ere erretauletan.  Albertok Salamancako Plaza nagusia.

CASAS Y NOVOAk Galizian Santiago de Compostelako Obradoiroko fatxada altxatu zuen, katedral erromanikoaren oinaldean.

2.7 Euskal Herria

Euskal barrokoaren gorena XVIII. mendean etorri zen. Erlijio ordena asko zabaldu ziren eta eragin handia izan zuten artean eta kulturan oro har; garai honetakoak dira Euskal Herriko komentuetako eliza gehienak. Erlijio ordenek estilo berezia ekarri zuten, Juan de Herrerarengandik eta Kontrarreformaren izpiritutik hartua.

Euskal barrokoaren monumentu nagusiaren eraikuntza, Loiolako Basilika; beste askoren eredua izan zena, hala nola Bilboko Bariko San Nikolas elizarena eta Donostiako Santa Maria elizak. Interesgarrienak ataurreak eta dorreak dira. Udaletxe asko eraiki ziren, behe solairu arkupeduna eta solairu nagusiko burdin landuko balkoiak zituztenak. 

Entradas relacionadas: