Barne Migrazioak: Tradizionalak eta Gaur Egungoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

BARNE MIGRAZIOAK:

Herrialde baten mugen barruan izaten diren biztanleria mugimenduak dira. Bi motatakoak dira barne migrazio tradizionalak eta gaur egungoak.

Barne migrazio tradizionalaren ezaugarriak:

-XIX.mendearen azken herenaren eta 1975 eko krisi ekonomikoaren artean izan zen

-Migrazioaren bolumena oso handia izan zen 11 milioi pertsona baino gehiagori eragin zion

-Migrazioaren zergaitia lana lortzea izan zen nagusiki -Emigratu zuten gehienak gazteak izan ziren

-Migrazio gehienak landatik hiri handietara izan ziren

Barne migrazioko korronte tradizionalak:

a)Aldi baterako migrazioak XIX.ko azken herenaren eta 1960ko hamarkadaren artean izan zen nagusiki eta migratzaileen asmoa itzultzea zen ez bertan geratzea. Batzuetan urte sasoiko lekualdatzeak ziren nekazaritza lanak egiteko. Beste batzuetan, hiriko aldi baterako lekualdatzeak ziren landan lan gutxi baitzegoen.

b)Nekazarien exodoa XIXko azken herenaren eta 1975 artean izan zen. Landa eremuetatik hiri eremuetarako migrazioa da bizi osorako edota aldi luze baterako. Arrazoi nagusia lana izan zen. Nekazarien exodoan bost etapa bereiz daitezke:

XIX mendearen amaieran eta 1930 artean, nekazarien exodoa neurrizkoa izan zen. Hainbat arrazoirengatik gertatu zen: eskulana sobera egotea, herri lanen gorakada Primo de Riveraren diktaduran etab. Kate moduko migrazioa izan zen.

1931 eta 1950 artean, nekazarien exodoa gelditu egin zen. Arrazoiak, guerra zibila, krisi ekonomikoa eta gerraostea izan ziren. Garai horietan, hiriek hornidura arazo larriak izan zituzten.

1951 eta 1975 artean, nekazarien exodoak goia jo zuen. Arrazoiak hauek izan ziren:hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia eta turismoaren booma. Garai hauetan, nekazarien exodoa hiri handietara izan zen nagusiki. Ondorioz eremu batzuetan asko hasi zen biztanleria Madrilen adibidez.

1975etik Aurrera, nekazarien exodoak behera egin zuen. Krisia zela eta immigranteak hartu ohi zituzten eremuak erakargarriak izateari utzi zituzten eta horien migrazio saldo positiboa murriztu egin zen.

Gaur egun, nekazarien exodoa oso txikia da. Emigranteak nekazaritza eremuetatik irteten dira. Hala ere hurrengo urteetan emigrazioak indar handia hartungo duela diote adituek, nekazaritzaren modernizazioaren ondorioz.

Barne migrazio tradizionalen ondorioak:

Demografiaren arloan, migrazioak biztanleriaren banaketan dagoen desoreka azaltzen digu hau da barrualde hustea eta Madrilen dentsitate handiak egotea.

Maskulinitate indizea handitu.Landa guneetako biztanleria zahartu eta hiri biztanleria gaztetu.Ekonomiaren arloan, landa eremuetan migrazioak hasieran baliabide gehiago izteak ekarri zuen baina denborarekin azpipopulazio-desekonomiak eragin zituzten.Arlo sozialean, asimilazio arazoak sortu zituen.Ingurumenaren arloan, hainbat ekosistema abandonaturik geratu ziren batez ere mendialdekoak. Gainera atmosferaren kutsadura, hondakinak eta zarata areagotu egin ziren.

Entradas relacionadas: