Barne Migrazioak Espainian (1964-1999): Analisia eta Joerak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

Migrazioak Espainian (1964-1999)

Migrazioak biztanleek espazioan egiten dituzten joan-etorriak dira. Emigrazioa biztanleria sorlekutik irtetea da eta inmigrazioa, beste leku batzuetatik biztanleak iristea. Migrazio-saldoa, inmigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da. Balantzea positiboa bada, inmigrazioa esan nahi du; negatiboa bada, emigrazioa.

Barne Migrazioaren Saldoa (1964-1999)

Iruzkin honetan barne migrazioaren saldoa aztertuko dut (1964-1999 artean). Garai hartan, nekazaritza herri atzeratua zen, eta landa eskualde askotan presio demografiko handia eta lur banaketa txarraren ondorioz lur gabeko jornalari asko zeuden. Urtaroka migrazioak sortzen ziren nekazaritza lanak egiteko edo eraikuntzan lan egiteko.

1964: Egoera Ezberdinak Autonomia Erkidegoetan

1964. urtean bi errealitate guztiz ezberdin ikusten dira: alde batetik, migrazio saldo negatiboa duten autonomia erkidegoak daude. Hauek izan ziren emigrante gehien eman zituztenak: Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Galizia. Autonomia erkidego hauek, atzerapen ekonomikoagatik, tradizionalki emigrazioaren lurraldeak izan dira. Lurralde hauetan, sektore ekonomiko nagusia lehenengoa zen, nekazaritza atzeratua mantenduz eta presio demografikoa handia edukiz. Batez ere Andaluzian eta Extremaduran, berezko hazkundea Espainiako bataz bestekoa baino handiagoa izan da.

Egoera honek, tradizionalki, urtaroko migrazioak sortu zituen, baina 1964 urtearen inguruan Espainian egoera berri bat sortzen ari zen. Estabilizazio planak nekazaritzaren modernizazioa ekarri zuen, eta ondorioz esku-lana soberan egotea. Aldi berean, industria nazionalak bizkortze handia ezagutu zuen, eta fenomeno honek lanpostu asko sortu zituen. Horrek migrazio berri bat ekarriko zuen, behin betirako edo denbora luzerakoa.

Emigranteen Jatorria: Egoera Anitza

Emigranteen emaile izan ziren autonomien artean egoera ezberdinak bereiz daitezke: alde batetik, emigrazioak bultzatu dituztenak (Mantxa, Aragoi, Murtzia); beste batzuk, beren emigrazioa asko murriztu dutenak (Andaluzia, Leon eta Galizia); eta gero 1975eko krisia gogor jasan zuten autonomia erkidegoak (Euskadi, Katalunia, Asturias eta Madril). Azken hauetan langabezia tasa oso altua izan zen eta industria birmoldaketa planak izan zituzten. Tradizionalki inmigrazio guneak izan ziren eta denboraldi horretan ikusi zuten nola beren joera guztiz aldatzen zen. Horrela, inmigrazio gune izatetik emigrazio leku izatera pasatu ziren, beren populazio aktiboa murriztuz. Hori da Euskadiren kasua.

Madrilen kasua beste multzo ezberdinetan sartzen da.

Joera Berriak Azken Urtaroetan

Azken urtaroetan barne migrazioetan joera berri bat ematen ari da: populaketa handiek populazioa galtzen ari direla txikien alde. Horrela, momentu honetan 100.000 biztanle baino gutxiago duten hiriak populazioa irabazten ari dira txikien kontura.

Saldo migratorio positiboak dituzten autonomia erkidegoen artean bereizketaren bat ere egin behar da. Alde batetik dauzkagu tradizionalki inmigrante guneak izan direnak eta bestaldetik garapen ekonomiko gune berriak dituztenak. Gune berriak dira Balearrak eta Kanariak. Leku hauek ekonomiaren hirugarren sektorea indartu ahala, batez ere turismoari esker, bizkortze ekonomiko handia izan dute eta inmigrazioa jasotzen dute.

Valentziaren kasua: autonomia erkidego honek beti izan du inmigrazioa ekonomia indartsu eta anitza izan duelako, baina azken urteotan bere ekonomia ugaritu eta bizkortu du batez ere zerbitzu arloan eta industria dibertsifikatzen eta ekonomia suspertze gune berrietako bat da.

Orokorrean, inmigrante gehien jasotzen duten erkidegoek hirugarren sektore ekonomikoa oso garatua dute.

Entradas relacionadas: