Bandungeko konferentzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB

Lerrokatu gabeko Herrialdeen Mugimenduak idatzi zuen 1979.Habanan. Mugimendu hau Gerra Hotzaren ondorioz eman zen bloke politikaren aurkako mugimendua da deskolonizazio prozesuaren barruan kokatuta. Bere sorrera Bandungeko konferentzian koka dezakegu 1955ean. Adierazpen hau idaztearen helburua hirugarren mundua osatzen duten herrialdeek jasaten dituzten arazoak salatzea da. Testua zuzena, historikoa, publikoa eta soziopolitikoa da.

Ikus dezakegun bezala, adierazpen hau lau paragrafotan banatuta dago.Lehenengoan garatutako eta azpigaratutako herrialdeen arteko aldea azken urteetan  handitu egin dela azaltzen du. Bigarrenean,aldiz,benetako independentzia politikoa lortzeko independentzia ekonomikoa lortu behar dela argi uzten du. Hirugarrenean, bloke politikaren menpeko izatea onartzen ez dutela adierazten du.Azkenik, laugarrenean, atzerritarrek egindako edozein eraso edo menpekotasunekiko desadostasuna adierazten du. Azken paragrafo honetan aipatu beharra dago aurrerago azalduko ditugun zenbait kontzeptu agertzen direla. Hauen artean sionismoa, hau da,Palestinan estatu judutarra ezartzeko sortu zen ideologia politiko judutarra.



Lehen esan dugun bezala,adierazpen hau 1979.Urtean idatzi zen.
Ekonomiari dagokionez,aipatu beharra dago 1973ko krisi ekonomikoaren (Yon Kipurrreko gerra arabiar-israeldarrari boikota egiteko petrolioaren prezioaren igoerak sortu zuena) ondorioak jasaten ari zen garaian idatzi zela. Lerrokatu gabeko herrialdeen artean deskolonizatutako herrialde asko 


aurkitzen ziren,politikoki independentzia lortu arren,ekonomikoki neoklonialismoaren menpe jarraitzen zutenak.Hau da,multinazionalen interesen menpe zeudenak.Krisiaren eraginez neokolonialismo honek estrategia erasokorragoak sustatzen hasi zen Hirugarren Munduko ekonomiak kontrolatzeko.Gerra Hotzaren testuinguruan, ekonomia planifikatuak eta kapitalistak talka egiten zuten herrialde berri hauetan gatazkak sortuz.Politikoki,1955eko Bandungeko konferentziaz geroztik, Hirugarren Mundua bloke berri bat sortzen saiatu zen, 1979rako bloke hau nahiko osatua zegoen arren, superpotentzien esku hartze eta gatazkak etengabe sortzen ziren (Vietnam, Angola,...).Carter (AEB) eta Breznev (SESB) ziren bi superpotentzien buruak momentu hartan. Lehenengoak urte horretan bertan arazoak izan zituen Iranen eman zen iraultza islamikoaren eraginez.Baita Breznevek ere,urte horretan bertan hasi zuelarik hamar urte iraungo zuen Afganistango inbasioa.Honela bloke politika honetan, gerrila islamikoen papera handitzen joango da superpotentzien arteko borrokan esku hartzeak areagotuko direlarik (adibidez Afganistango muyaidinen kasuan estatubatuarrek armatu eta entrenatu zituzten).Arlo sozialean, gizarteak mobilizazio eta borroka sozialaren kontzientzia hartzen joan zela esan genezake.Bai bloke mendebaldarrean (Vietnamen aurkako protestak) eta bloke komunistan (1968ko Pragako udaberria).Lerrokatu gabeko herrialdeetan desberdintasun sozialak oso handiak ziren deskolonizazioak ez zituelarik konpondu bizi baldintza eta zerbitzu eskasen arazoak. Azkenik,kulturalki Pop-Art edo errealismo soziala bezalako tendentziak ziren nagusi bi blokeetan.Jadanik mundu mailan kultura alternatiboak sortzeko joera emango da,Gerra Hotzak sortutako nekearen ondorioz.



Entradas relacionadas: