Banaketa-politika produktua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

BANAKETA

Banaketa-politika produktua enpresatik kontsumitzailearengana eramateko egiten diren prozesu guztiak sartzen dira. Banaketaren bidaz, produktuaren erabilgarritasuna handitzen da. Prozesu honi jarraitzen dio produkzio-katetik bezeroarengana iristen den arte:

· Produktuaren biltegiratzea: Salmenta ez da beti gertatzen produktua ekoitzi eta berehala, eta gorde egin behar da. Enpresak aldi hori ahalik txikiena izan dadin saiatu behar du, kostuak gutxitzeko.

· Banaketa fisikoa: Produktua garraiatzea. Bezeroak baldintza ezin hobeetan jaso behar du produktua. Bi modutan irits daiteke, zuzenean edo bitartekari bidez.

· Fakturazioa eta kobrantza: Kobratzea da salmentaren helburu nagusia, ekintza horrek eragiten baititu enpresaren diru-sarrerak.

BANAKETA KANALA:

DEF: Esaten zaio produktuak ekoizlearengandik kontsuitzailearengana iristenko bidea egiteko erabiltzen den edozein bitartekori.

Kanalaren jabea nor den kontuan hartzeko auek bereiz daitezke:

·Enpresaren beraren kanala: produktua banatzen duten enpresak ekoizleak berak ez badira. Ekoizlea------> Kontsumitzailea

·Kanpoko kanala: Produktua banatzen dute enpresak ekoizleak berak ez badira.

Produktu garraiatzeko aukera ematen duten hainbat pertsonak eta erakundek esatzen dute: Bitartekariak dira. Bitartekariak handizkariak eta txikizkariak izan daitezke.

Handizkariak eskoizleei erosten dizkiete produktuak beste bitartekari batzuei saltzen. Saknebta kopurua handietan egiten da: Handizkako salmente

Txikizkariak, azken kontsumitzaileari produktua saltzen dieten bitartekariak dira; supermerkatuak.

Ertapa bakarra dago, kanala laburra bi bitartekari edo gehiago egonez gero kanala luzea da. Bitartekariek oso funtzioagarrantzitsuak betetzen dituzte, produktuaren banaketa disikoa enpresa ekoizleak egingo balu baino transakzio-kostua txikiagoa.

BANAKETA ESTRATEGIA:

Kanal egokiena aukeratzeko beharra enpresa bati sortzen zaionean, galdera batzuei erantzun behar die. Enpresak erabaki behar du bere produktuak zenbat saltukitan jarriko dituen saltzen, eta erabaki horren arabera hiru estrategia izango ditu:

· Banaketa esklusiboaren estrategia: Eremu jakin batean, produktua bitartekari bakarraren bidez saltzen da. Banatzaile horrek hitz ematen du ez duela lehiakedeen produkturik salduko eta gitxieneko salmenta kopuru bat agintzen du.

· Banaketa selektiboaren estrategia: Banatzaile-kopuru mugatua hautatzen da. Sektorea merkatariaren garrantzia eta ospea, edota gutxieneko eskaera aintzat hartuta interesgarri iruditzen zaizkion banatzaileak aukeratzen ditu enpresak. Produktu garestiekin normalean ezartzen da.

· Banaketa intentsiboaren estrategia: Fabrikatzaileak ahalegina egiten du salmenta-puntu geienetan bere produktua egon dadin.

BANAKETA-KANAL ALTERNATIBOAK:

Badira beste banaketa-kanal batzuk ere:

· Frankizia: Enpresa bera egotea lurralde bateko leku askotan. Oso enpresa handia dela uste dugu baina horren azpian dagoena banaketako prozedura berezi bat da: Ekoizleak txikizkarien kontrola du eta salmenta espezializatua egiten da. Frankiziatuak lokala eskaintzen du, eskatzen dizkioten ezaugarriekin.

· Teletienda: Telebista bidezko salmenta da.

· Ordenagailuz bidezko salmenta: Ordenagailuz egiten da eta kobrantza, kreditu-txartelaren bidez egiten da.

· Vendinga: Saltzeko makina dira. Adib. tabakoa erosteko, edariak…

MARKETIN-PLANA:

Enpresaren politika komertziala arautzen duen dokumentua da. Plan honek, 6 etapa ditu:

· Egoeraren analisia.

· Helburuak zehaztea.

· Estrategiak landu eta hautatzea.

· Ekintza-plana.

· Aurrekontua egitea.

· Kontrol-metodoak.

FINANTZAKETA- ETA INBERTSIO-ARLOA

1. ENPRESAREN FINANTZIAZIO ITURRIAK:

Enpresak diru-beharrei aurre egiteko eskura dituen baliabide likidoei edo ordainbideei esten zaie finantziazio-iturriak. Finantziazio-baliabideak lau irizpidetan sailka daitezke:

- Finantziazio-iturria itzultzeko epearen araberako sailkapena:

· Epe laburrerako finantziazio-iturriak: Itzultzeko epea 1 urte baino laburragoa bada.

· Epe luzerako finantziazio-iturriak: Itzulzteko epea 1 urte baino luzeagoa bada

- Jatorriaren araberako sailkapena:

· Barne finantziazioa: Banatu gabeko mozkinak, eta hornidurak eta amortizazio-kuotak.

· Kanpo-finantziazioa: Sozietatearen kapitala, maileguak, enpresak funtzionatzeko kredituak…

- Finantziazio baliabideen jabetzaren araberako sailkapena:

· Finantziazio baliabide propioak: Kapitala eta erreserbak.

· Besteren finantziazio-baliabideak: Edozein mailegu, kreditu eta jesapen-mota, epe laburrekoak nahiz luzekoak.

- Baliabideak lortzeko moduaren araberako sailkapena:

· Berezko finantziazio iturriak: Hartutako zorren ordainketak geroratzeak ematen dituen aukerak baliatzean sortzen dira. Enpresak ez du kontraturik egin behar horrelako funtsak erabiltzeko.

· Negoziatutako finantziazio-iturriak: Kontratu bidez lortzen dira eta horrenbestezm ez dira berez sortzen. Enpresak kontatatutako kredituak eta maileguak.

Entradas relacionadas: