Banaketa kanala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,67 KB

ENPRESA PLANAREN EGITURA

-Proiektuaren aurkezpena.

-Merkatu azterketa.

-Marketin plana.

-Ekoizpen eta kalitate plana.

-Giza Baliabideen plana.

-Plan ekonomiko finantzarioa.

-Lan arriskuen prebentzio plana.

-Proiektuaren bideragarritasunaren analisia.

-Eranskinak.

  1. Proiektuaren aurkezpena.

Alderdi hauek jaso behar ditu:

-Oinarrizko datuak. Enpresaren izena eta kokapena.

-Produktuen edo zerbitzuen deskribapena.

-Produktua edo zerbitzua zein eremu eta merkatutara bideratuko dugun.

-Alderdi ekonomiko orokorrak. Inbertsioa, finantzazioa…

-Lortu nahi ditugun helburuak.

-AMIA matrizea. BARNE AZTERKETA (ahuleziak, indarrak).

-KANPO AZTERKETA (mehatxuak, aukerak).

  1. Merkatu azterketa.

Merkatu-azterketak alderdi hauek jaso behar ditu:

– Ingurunearen analisia. Unean uneko egoera sozioekonomikoa, biztanleria eta etorkizunean izango duen bilakaera, indarrean dagoen legeria eta abar aztertzen dira.

– Sektoreari buruzko alderdi orokorrak. Sektore horretan zer produktu eta zerbitzu, osagarri nahiz ordezko, eskaintzen diren aztertzen da, eta merkatua hedatzen ari den edo atzeraldian dagoen, eta ea badagoen merkatuaren egungo egoeran eragin nabarmena izan dezakeen faktorerik.

– Bezero potentzialak. Merkatu-azterketan zehaztu behar da nor diren eta izango diren bezero potentzialak, eta zer ezaugarri berdin dituzten nahiko homogeneoak diren bezero multzo horiek.

- Lehiakideen analisia. Sustatzaileak zer lehiakide izango dituen jakin behar du: zer indar eta ahulezia dituzten, zer kokapen, etab.

– Merkatuan sartzeko unean uneko eta etorkizuneko oztopoen ebaluazioa. Merkatuan sartu aurretik bideragarritasuna aztertzeko, bai eta eskaini nahi den produktuak edo zerbitzuak merkatuan izango duen indarra ere.

  1. Marketin plana.

Azterketa ekonomiko-finantzarioan jasotako fakturazio zenbatekoa lortzeko merkaturatze estrategiak finkatzea helburu duen dokumentu bat da marketin-plana.

Horretarako, marketing mixaren lau alderdiak landu behar dira: produktua, prezioa, sustapena eta banaketa.(Product, Price, Promotion, Place).

Marketin-planak atal hauek izan behar ditu:

-Merkaturatuko den produktuaren edo zerbitzuaren deskribapena

-Prezio estrategia. Lehiakideen prezioekin alderatzea garrantzitsua da.

-Errentagarritasunaren kalkulua. Enpresak mozkinak lortzeko behar dituen salmenta maila neurtuz.

-Salmenta politika. Salmenta taldearen osaera eta kualifikazioa definitu, bezeroen kobratzeko epeak definitu, eta abar.

-Sustapen edo publizitate politika

-Banaketa bitartekoak. Banaketa kostuen zenbatekoa zehaztu, esportatzeko aukerak analizatu,…

-Salmenta osteko zerbitzua, bezeroen arreta

Entradas relacionadas: