Banaketa ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,09 KB

Zergatik eskuhartu Estatuak ekonomian? . “Merkatu hutsak” zuzentzeko Estatuak bere gain zenbait funtzio ekonomiko hartu: Efizientzia, Ekitatea eta Hazkunde eta Egonkortasun makroekonomikoa.   . Horien lorpenerako tresna ezberdinak erabili: Erregulazioa: Marko juridiko jakina finkatu behar (jabegoaren definizioa, kontratu-legedia,…). Politika fiskala: zergak eta Gastu Publikoa kontrolatu. Moneta-politika: diru kantitatea kontrolatu.

Efizientzia

Konpetentzia ez-perfektua →  Monopolio boterea → P >  kostu Ekoizpen bolumen “txikiegia”. → ARAUDIA. Kanpo-eraginak (edo difusio-efektuak) →  Enpresak edo gizabanakoek merkatutik kanpo daudenei derrigorrezko kostu edo irabaziak inposatzean. (ad: kutsadura; aurkikuntza zientifikoa). →  ZERGAK/PIZGARRIAK. Ondasun publikoak →  produkzioa Estatuaren eskuetan (ekimen pribatuak ez duelako produzitzeko pizgarririk edo ez delako efizientea) →  Ondasun Publikoen PREZIOA = ZERGAK (behartuta).

Ekitatea

Merkatu mekanismoak ez du ziurtatuko sozialki justu den (ekitatiboa den) ERRENTA BANAKETA  ZERGA SISTEMA PROGRESIBOA / TRANSFERENTZIAK. . Ekonomiak azter dezakeena birbanaketa sistema desberdinen kostu / irabaziak izango da.  . Zein da pobrezia maila onargarria/justua? Ekonomiak lagun gaitzake errenta mailak igotzeko programarik eraginkorrenak aukeratzen.
Globalizazio terminoak, nazioarte mailan enpresa eta estatuen arteko interdependentzia eta harreman ekonomiko hazkorren berri eman nahi du. Harreman horiek, ondasun, zerbitzu eta ekoizpen faktoreen mundu mailako merkatu bakar baten osaerara garamatzatela ematen du. Mezu ofiziala: “Guztiek aprobetxa ditzaketen erronka eta aukera anitzen irekiera suposatzen du, baldin eta egoera berrira egokitzen asmatzen badute”.  GLOBALIZAIOA ETA ASIMETRIAK: - Nazioarteko merkatal erlazioen hazkuntzan oinarritzen da, urtean %7, ekoizpen hazkuntza tasak baxuagoak diren bitartean. Hau, neurri batean ETN-ei zor zaie. - Kapital eta finantza mugimenduen bizkortzea eragiten du are proportzio haundiago batetan. Honek egonkortasun ekonomikoa kolokan jartzen du. - Jendearen migrazioa barnebiltzen du, aukera ekonomiko eta soldata duinagoen bila.

ETAPAK

: - Globalizazioa egungo hazkunde ekonomiko kapitalistaren etapa bat da, eta orain dela 30 urte inguru hasi zen: - 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen kontzeptua erabiltzen, 70ko hamarkadaren amaierako urteen aldean izandako aldaketa estrukturalak adierazteko. - Talde sobietarraren porrotak globalizazioaren hedapena erraztu zuen, baina ez zen izan globalizazioaren jatorria. - Aurrerakuntza teknologikoak errazten du; hala ere, teknologia berriak ez dira globalizazioaren jatorria, eta teknologiek ez dute globalizazioaren nondik norakoak zehazten. - Neurri erlatiboen arabera, herrialde aberatsenen eta txiroenen arteko desorekak handitu egin dira, II. Mundu Gerraren ondorengo hazkundea kenduta (1945-1973): biztanleko errentari begiratuta, diferentzia 3/1-tik 17 / 1-ra pasatu da.  - Neurri absolutuetan, Iparraldearen eta Hegoaren arteko diferentzia gero eta handiagoa da. ////////// - 1980tik, politika ekonomikoaren aldaketa ⇒ neoliberalismoa
. - Diskurtso neoliberala eta bere helburua: .  Merkatu askeak: estatu gutxiago eta merkatu gehiago.  . Aurrekontu publikoen oreka da helburu; zergak apaldu edo mantendu. .  Egitasmo neoliberalaren benetako helburua (ez onartua): mozkinak eta errentabilitate tasa handitu.  . Batzuen iritziz, desorekak apropos bilatzen dira, ez dira nahigabe sortutako kaltea. . Hayek (1944): diskurtso neoliberalaren oinarriak, ekitatearen aurkakoa, merkatu libreari eraginkortasuna ez kentzeko. . 1973an, petrolio-krisialdiarekin, keynesianismoak ez du arrakastarik eta zalantzan jartzen da neoliberalismoa sendotzen da. . 70ko hamarkadaren bukaeran eta 80ko hasieran Thatcher, Reagan… eta ondorengo urteetan gobernu gehienek (haien kolorea edozein izanda ere).Aurrekontuen oreka bitxia: - Aurrekontu publikoetan oreka lortzeko, neoralismoak gastu publikoa txikitu nahi du (%, G/BPBa) eta, orokorrago, estatuaren parte-hartzea mugatu. - Gizarteak kontrako mugimenduak sortzen ditu, bereziki gastu sozialari lotutakoan ⇒ krisialdi-larrialdi egoerak probesten dira murrizketak gauzatzeko. Zerga-sistemaren progresibotasuna apaldu: zeharkako zergak gehitu (BEZa, zerga bereziak) eta zerga zuzenak apaldu (errenta, sozietate z., ondare z. Etabar).

EMAITZAK

- Iparraldean mozkinen errekuperazioa, eta desoreka handiagoak; ekonomiaren finantziarizazioa, hazkunde txikiagoa, krisialdia eta zor handiagoa. - Hegoaldean, arrakasta lokalizatuak, baina desoreka eta pobreziak dirau. 1) Iparraldean, mozkinen errekuperazioa eta desoreka handiagoak: Lanaren errenten portzentajea BPGan nabari txikitu da 80ko hamarkadatik, neurri handi batean lan-merkatuaren “malgutasun” neurrien ondorioz (prekarizazioa). 2) Finantzarizazioa, desenplegua eta krisialdia: - 80ko hamarkadatik aurrera ekonomiaren finantzarizazioa = mozkinak finantza-merkatuetara zuzentzen dira, produzkio-inbertsiora (kapital eraketa gordina) baino neurri handiagoan ⇒ finantza-mundua benetako ekonomia baino gehiago handitzen da. - Finantziarizazioa deritzoguna, mozkinak merkatu finantzieroetan kokatzen direlako ematen da, inbertsio produktiboan baino (kapital metaketa). - Iparraldeko ekonomietan laneko errenten portzentajea BPGan nabari txikitu dira 80 hamarkadatik aurrera. - Liberalizazioaren eta desarautzearen ondorioz finantza-merkatuetan eragiketa gehienak espekulazio helburuekin egiten dira ⇒ finantza-krisialdiak errepikatu egiten dira, eta horietariko batzuek krisialdi ekonomiko sakonak sortzen dituzte. 3) Iparraldean, zor pribatua zor publikoarekin ordezkatu da: - Etxebizitzak erosteko mailegu hipotekarioek biltzen zuten familien zorpetzearen portzentaje handia (krisialdia baino lehen). - Egungo krisialdia Estatu Batuetan sortzen da, higiezinen burbuila lehertzean 2007. Urtean, ordaindu gabeko mailegu hipotekarioen kopurua nabari handitzen denean. - Gehienak arrisku-maila handiko kredituak ziren (subprime), higiezinen prezioak etengabe igoko zirela aurreikusita (arrazionaltasun gutxiko pentsamendua). - Egungo krisialdia 30ko hamarkadaren depresio handiarekin konparatu ohi da, baina agian zuzenagoa izango litzateke Japonian 1991n izandako burtsa- eta higiezin-krisialdiarekin, 20 urtez luzatu den krisialdia. - Zor publikoarekin banku pribatuen porrotak saihestu ondoren, beharrezkoa den finantza-araudia ez da sortu. 4) Hegoaldean, desoreka handiak eta pobrezia: - Hegoaldeko herrialde bakan batzuek (Asiako dragoiak eta Txina) etekina atera dute globalizazio neoliberalean, baina herrialde gehienek hazkunde txikia lortu dute. - Iparraldeko biztanleko errentarekin alderatzean, diferentzia handitu egin da, Asiako dragoiak salbu (Txinaren kasuan diferentzia erlatiboki murriztu da, baina ez zenbaki absolutuetan). HAZKUNDEAREN MUGAK:

GARAPEN JASANGARRIA

- Brundtland txostena = Ingurugiro eta Garapenerako Munduko Batzordea (Nuestro futuro común, 1988)  garapen sostengarria, “gaur egungo belaunaldiaren beharrak asetzen ditu, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe”. - 2 kontzeptu berri biltzen ditu: 1) Beharrak, biztanle pobreen behar oinarrizkoak ⇒ asegabe daudenez beharrezkoa izango da hazkundea horiek asetzeko [dimentsio ekonomikoa]. 2) Teknologiaren aurrerapen-mailari lotutako mugak (laguntzen du, baina ez du gainditzen baliabideen eskasia) eta gizarte-antolaketari lotutakoak (aberastasunaren banaketa) [dimentsio soziala]. - Jasangarria soilik ingurugiroari dagokio (ingurugiroa zaindu) eta oinarrizkoa da garapenerako (giza beharren eta nahien asetzea), etorkizuna arriskuan baitago.

DESHAZKUNDEA

 - Deshazkunde kontzeptua antiglobalizazioaren gizarte-mugimenduetan sortzen da, etengabeko hazkundearen ideiaren aurkako lema erakargarri moduan. - Latouchen arabera (2009) kontsumo-gizartearen zirkuluak honakoak biltzen ditu: 1) Publizitatea ⇒ kontsumitzeko desioa sortu. 2) Kreditua ⇒ bitartekoak eskaintzen ditu. 3)Programatutako eta azeleratutako zaharkitzapena (obsolescencia) ⇒ beharrak berritzen ditu. Deshazkundea eta bizitza ona: sistema berria, sistema eraldatu, aberastasunaren banaketari kritika eta garapen bideari kritika. BPG-A:

KRITIKAK

- Garapenaren ohiko kontzeptua = hazkunde ekonomikoa ⇒ adierazlea = ∆ BPGa. - Barne Produktu Gordina (BPGa): herrialde baten urtebeteko produkzioa ⇒ ekonomia baten tamaina; urtean banatzeko dagoen aberastasuna. - BPGa = herrialde batean urtebetean erantsitako balioen batuketa: lehen sektorea (agrikultura), bigarren sektorea (industria) eta hirugarren sektorea (zerbitzuak). - Barne Produktu Gordina askotan izan da kritikatua: A) produkzioa eta hazkundea neurtzeko arazoak: - Autokontsumorako produkzioa, eta merkatutik kanpo diren etxean egindako lanak eta zaintzak ez dira kontuan hartzen ⇒ jarduera ekonomikoaren azpibalorazioa, etc. B) Ondasun- eta zerbitzu-produkzioa ez da ongizatearen adierazlea: - Ez da kontuan hartzen errentaren banaketa ⇒ BPGa berdin-berdin handitzen da biztanle aberats eta biztanle pobre baten euro batekin. - Berdin-berdin kontuan hartzen da elikagaien eta armen produkzioa ⇒  ongizatea bultzatzen (kaltetzen) duten jardueren azpibalorazioa (gainbalorazioa). C) BPGak ez du kontuan hartzen sostengarritasun ekologikoa: - Ez ditu ezberdintzen jarduera kutsakorrak eta ez-kutsakorrak ⇒ ez da kenketarik egiten ingurugiroa kaltetzean; are gehiago, kutsadura kentzeko gastuak batzen dira. - Ez du kontuan hartzen natur baliabideen desgastea (hazkunde ekonomikoaren gainbalorazioa).

Entradas relacionadas: