Banaketa ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB

Handizkariak: ez diote zuzenenean saltzen kontsumitzaileari, fabrikaileei produktuen kopuru handiak erosten dizkiete eta gero txikizkarei saldu.Adib.:Mercabilbao

Txikizkariak: ekoizleei edo handizkarei produktuak erosi eta gero, kontsumitzaileei saltzen dizkiete zuzenean.Adib.: janari edo arropa dendak

1-Banaketa zuzena: Ekoizleak saltzen dizkio produktuak kontsumitzaileari

2- Banaketa bide luzea: ekoizleak, txkizkariak, handizkariak eta kontsumitzaileak parte hartzen dute trukean

3-Banaketa bide laburra: ekoizleak txkizkarei saltzen dizkie eta txikizkariak kontsumitzaileei

4-Merkataritza agenteak: agenteek ekoizlearentzat saltzaile-lana egiten dute salmenten araberako komisioaren truke

5-Merkataritza erakundeen bidezko salmentak: ekoizleak merkataritza erakundeei saltzen dizkie bere produktuak eta merkataritza erakundea kontsumitzaileei.

6-Salmenta elektronikoak: Amazon, ebay

Banaketa bidearen hautespena: Handizkariak produktuen garraiatzaileak diren bitartean, txikizkariak espezializatuagoak izan daiteke. Bitartekariak funtzio hauek betetzen dituzte: truke kopurua murrizten du. Kontsumitzaileei erosketa erabakia errazten die. Kontsumitzaileak, behar dituenean, eskuragarri dauzka ondasunak toki, garai eta kantitate egokian. Bitartekariak ekoizleari garraio eta joan-etorriengatiko kostua edo denbora aurrezten laguntzen dio eta horrek prezioen igoera dauka.

Banaketa bidea aukeratzeko planteamendu egokiena: enpresak izan ditzakeen banaketa-
Kostuen aurrekontua zehaztu. Enpresak bermatu nahi dituen zerbitzuak erabaki. Produktuaren banaketa fisikoari dagokian atalak egokitu.

Banaketa eta globalizazioa: Azken hamarkadan, aldaketa nabarmenak egon dira ekonomiaren nazioarteko funtzionamenduan, berrikuntza teknologikoa bultzatuta.

Ekonomia globala daukagu gaur egun, banaketa bideak azkarragoak eta eraginkorragoak direlako, eta teknologiak enpresen arteko harremanak erraztu eta hurbildu egin dituelako.

Ekoizpena, kontsumoa, finantzak, lehengaiak… mundu osoari begira daude antolaturik, mundu osoa merkatu bera da.


 Prozesu horren arrazoiak hauek izan ohi dira: Eskulanaren kostu txikiagoa. Ingurumena babesteari eta kutsaduraren aurkako borrokari, lurrak erabiltzeari buruzko legeria ez hain zorrotzak. Lan baldintza malguagoak, laneko segurtasun txikiagoa eta lanaldi luzeagoa ahalbidetzen dutenak.

Deslokalizazioa deitzen zaio enpresa batzuek beren lantokiak herrialde garatuetan enpresarentzat kostu txikiagoak dituzten herrialdeetara, normalean garapen-bidean dauden herrialdeetara, aldatuz egiten duten mugimenduari. Duela gutxi, multinazional horiek erositako enpresen ekoizpena deslokalizatzen hasi dira jatorrizko herrialdeak.

Deslokalizazioa da globalizazio ekonomikoak eragindako arazoetako bat.

Entradas relacionadas: