Banaketa ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10 KB

Egitura politikoa eta soziala:  Britainia Handian, pentsamendu burgeseko aristokrazia (dianmiko) batek agintzen zuen. Aristokrazia hark bere egin zituen Iraultza Loriatsuaren printzipioak eta interes komunak zituen burgesia aberats eta ekintzailearekin.

Iraultza zientifikoa eta liberalismo ekonomikoa:  XVII. Mendeko iraultza zientifikoaren ildoari jarraituz, berrikuntza teknologikoak sustatu zituzten britainiar unibertsitateek Liberalismo ekonomikoak finkatutako oinarriei esker garatu zen Industria Iraultza. Adam Smith izan zen horretan aitzindaria, proposatu baitzuen muga zergak deuseztatzea, merkatuak bateratzea eta ekimen pribatua bultzatzea.

  1. Bilakaera:

    1. Lehen industriak ehungintza, ikatz meatzaritza eta siderurgia izan ziren. Industriak makinen garapenari esker egin zuen aurrera. Makinismoa funtsezko joera izan zen ekoizpen molde berriei bultzada emateko


Ehungintza industria: Ehungintza industriak, artilea eta lihoa beharrei erantzuteko aski ez zirenez, kotoizko produktuak lantzen hasi ziren. Iruteko makinak asmatu ziren; eta, makina horiek bultzatuta,desagertuz joan ziren etxeko eta eskulangintzako irute lanak. Ekoizpena handitu zen, kostuak merkatu ziren eta kalitatea hobetu zen.

Siderurgia Industria: Ingalaterrako siderurgiak*hainbat berrikuntza tekniko baliatu zituen burdina urtzeko, ikatz begetalaren ordez ikatz minerala erabiltzea. Ikatz meategien inguruan eraiki ziren siderurgia industriaren gune nagusiak, eta 1750 eta 1850 bitartean 100 bider handitu zen burdinaren ekoizpena, «industriaren ogia» zeritzona.

Siderurgia: burdina erauzteko eta altzairu bihurtzeko metalurgia tekniken multzoa


Lurrun makina eta burdinbidea: 1769an, James Watt eskoziarrak lurrunmakina bat patentatu zuen.Makina hari esker, ur lurrunak bete zuen ordura arte gizakiaren eta animalien lan indarrak betetzen zuen egitekoa, eta ur lurruna erabiltzen hasi zen ordura arte urlasterren eta haizearen bidez mugitzen ziren hainbat gailu mugiarazteko. Lurrun makina lehorreko garraioari aplikatuta, lehen lurrun lokomotorrak eraiki zituzten. Trena garatzeko, lehen industrietatik eta kanpo merkataritzatik ateratako kapital soberakinak behar izan ziren. Erabateko arrakasta izan zuen, ahalmen handiko garraiobide merke eta bizkorra zelako bolumen handiko produktuak garraiatzeko.


ESTAMENDUZKO GIZARTETIK KLASE GIZARTERA


  1. Zer aldaketa soziala ematen da XIX mendeko gizartean?

Giza banako guztiak berdinak dira legearen aurrean.

  1. Zer esan nahi du legearen aurrean berdintasuna dagoela?

Lege berberak eta tribunal berberak epaituko dituzte pertsona guztiak.

  1. Zer klase nabarmentzen dira gizarte berrian?

Burgesia, proletariotza eta nekazaritza.

  1. Zein botere du burgesiak XIX mendean?

Botere politikoa era ekonomia.

  1. Zer kontrolatzen du XIX mendeko burgesiak?

Industria,bankuak, komertzioa eta estatuaren administrazio goreneko.

  1. Zeintzuk osatzen dute behe mailako burgesiak?

Industrialariak, bankeroak eta merkatari handiak.

  1. Zeintzuk osatzen dute burgesia txikia?

Merkatari-txikiak, lur-jabe txikiak, erdi eta baju mailako funtzionarioak eta artisauak.

  1. Zer klaseri deitzen zaio proletariotza edo proletalgoa?

Obreroei

  1. Zer bizi baldintzak ditu proletalgoak?

Lan-baldintza txarrak, denbora asko, higiene falta, segurantza-sistema ez, langabezi-jubilazio/gaixotasun.

  1. Zer erantzun bikoitza eman zuen bere egoeraren aurrean?

Protesta, langile mugimendua sortuz, → Alkoholismoari, delikuentziari eman.


Entradas relacionadas: