Balkanetako gatazka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,14 KB

SARRERA: Lehen Mundu Gerra 1914 hasi zen eta 1918 bukatu zen. Europan garatu beste zenbait lurraldeetara ere iritsi zen.Potentzia inperialisten lehiarengatik  hasi zen.Bi bando zeuden. Alde batetik Frantzia, Ingalaterra, Errusia eta ondoren Estatu Batuak ere bai Entente Hirukoitza ,bestetik, Aliantza Hirukoitza, Alemania, Italia eta Austria-Hungariako inperioaz osatua. Italiak bandoz aldatu zuen.Alemania garaitua izan zen eta ondorio gogorrak jasan zituen. 1- KAUSAK 1.1 POTENTZIEN OREKA EUROPAN ETA GERRATE FRANKO-PRUSIARRA.
Gerra aurreko 40-50 urtetan Europako botereen arteko orekan aldaketa handiak eman ziren eta horrek eragin zuen azkenean gerra. XVIII. Mendetik Europako kanpo politikak bi oinarri zituen: potentzien arteko oreka eta nagusitasun garbirik ez izatea; Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Errusia parez pare zeuden botere banaketari zegokionez. XIX. Mendearen erditik aurrera Alemania eta Italia bezalako potentzia berriak agertu ziren eta honek zegoen oreka hautsi zuen. Aldaketa hauek hainbat gatazka eragin zituzten eta gatazka horiek izan ziren gerraren eragileak. Frantzia eta Prusiaren arteko gerran (1870-1871) Prusiak irabazi zuenez, Alemaniako inperioa sortu zen eta kontinenteko bigarren botererik handiena bihurtu zen, Britainia Handiaren atzetik eta hori ez zen britainiarren eta frantsesen gustukoa.Beste herrialdeak kolonien bila zebiltzan bitartean, Alemania Europako kontinentean oreka bilatzen saiatu zen. Bismarck zegoen agintean bere ustez koloniak ez beharrezkoak nazioartean boterea lortzeko. Frantziaren etsaitasuna eta mendeku gosea ikusirik, Bismarckek hainbat herrialderekin akordio eta aliantzak egin zituen. Haien helburua, Frantzia isolatzea eta Alemaniaren aurkako aliantza posibleak zapuztea. Sistema pragmatikoa burutu zuen, “Realpolitik” izenarekin. Horrez gain, Ingalaterrarekin zuen adiskidetasunaren ondorioz, ez zituen koloniei buruzko tentsio edo gatazkak izan nahi herrialde honekin. Baina momentuko enperadorea (Gillen I.A) hil zenean, Gillen II.A jarri zen agintean, eta hau Bismarcken neurrien erabat kontra zegoen, herrialdeko pentsamendu edo ideologien artean gatazka bat sortuz. Hasteko Otto von Bismarck bere kargutik kendu zuen eta Realpolitik-aren ordez “Weltpolitik” (Mundu politika)hasi zen erabiltzen. Frantzia isolatzeari garrantzia kendu zion eta horren ordez, Britainia Handiak mundu mailan zuen nagusitasunaz kezka handiagoa erakusten hasi zen. Kolonien banaketan Alemaniaren parte hartzea eskatu zuen, baina harreman diplomatikoak baztertu eta jarrera erasokorra erakutsiz.  


1.2 INPERIALISMOA, KOLONIAK ETA MERKATAL EREMUAK

XIX. Mendearen erdialdetik aurrera imperialismoaK indarra hartu eta modu honetara,  lurralde berdinak nahi zituzten  herrialdeen arteko gatazkak hasi ziren.Adibide batzuk:Marokoko krisiak: 1904ean, Frantziak Maroko konkistatu nahi zuen, baina Alemania eta Espainia ideia honen aurka, beraiek ere nahi zutelako. Ingalaterrak, berriz, Frantziari lagundu zuen, honen ordainetan frantsesek Egipto bakean utz zezaten, eta azkenean Espainiak Marokoko lurralde txiki bateko kontrola lortu zuen. Alemaniak, Marokoko biztanleei independentzia lortzeko promesa egin zien Frantziako inperioaren aurrean 1905ean,ia gerra piztu zen bi herrialdeen artean(fran.Alema.). Giroa baretu asmoz, 1906an Algecirasko Biltzarra ospatu zen potentzia desberdinen artean. Bertan Marokoren independentzia onartu bazen ere, errealitatean Frantziaren gidaritzapean geratu zen afrikar erdialdea. 1911n berriro sortu ziren arazoak. Alemaniak Frantziak Algecirasko Ituna ez zuela bete salatu zuen eta presio moduan, Panther korazatua Agadir-eko portura bidali zuen. Hainbat lurralde eskakizun egiteko aprobetxatu zuen Alemaniak. Negoziazio luzeen ondoren, Alemaniak Kongo frantsesaren zati bat lortu zuen, Espainiak eta Frantziak Marokon zituzten protektoratuak onartzearen truke. Balkanak: Otomandar inperiotik independizatu zirenean Balkanak, potentzia handien arteko lehia hasi zen lurralde hau eskuratu nahian. Bestalde, inperio honen deskonposaketan sortu ziren herrialde txikien artean ere (Serbia, Grezia, Errumania, Bulgaria) izan ziren gatazkak. Balkanetako Gerrak Europako hego-ekialdean gertatutako bi gerra izan ziren: Balkanetako Lehen Gerra eta Balkanetako Bigarren Gerra.Lehen gerran Serbiak, Bulgariak eta Greziak osatutako aliantzak, Errusiaren laguntzaz, turkiarrak Balkanetako penintsulatik bota zituen. Bigarren gerran penintsularen antolaketa politikoa berriro ere aldatu zen;izan ere, Bulgariako lurralde gehiena inguruko herrialdeen artean banatu zuten. Bulgariak, lurralde gehiagoren bila, bere aurreko aliatuen kontra egin zuen eta gerra galtzean, hainbat lurralde ere galdu zituen.

Entradas relacionadas: