Balentzia elektroiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,29 KB

ELEMENTU KOMIKOAK

Atomo-zenbakia (Z)

Atomoen protoi kopuruari deritzo. Zenbaki horrek baldintzatzen du atomoa zer motatakoa den.

Masa-zenbakiaren (A)

Masa-zenbakiak nukleoan dagoen partikula kopurua adierazten du. (neutroiak + protoiak)


Atomoak kargaren ikuspuntutik neutroak dira; hau da, ez dute karga elektrikorik, atomo batek kopuru berean dituelako karga positiboak (protoiak) eta karga negatiboak (elektroiak). Atomoak, elektroiren bat galdu edo jasotzerakoan hau da, atomoa kargatuta dagoenean, ioi deitzen zaio partikula multzoari. Kargaren zeinuaren arabera, ioi positiboak eta ioi negatiboak daude:

Ioi Positiboak Edo Katioiak
:

Elementu baten atomo bakoitzak elektroi bat edo gehiago galdu, eta karga positiboa hartzen duenean eratzen dira.

Ioi Negatiboak Edo Anioiak
:

Elementu baten atomo batek elektroi bat edo gehiago irabazi, eta karga negatiboa hartzen duenean eratzen dira.


LOTURA KOMIKOAK

Metalak

Atomoek bi jokabide dituzte elektroiekiko. Substantzia batzuen atomoek erraz galtzen dituzte geruzako azken mailako elektroiak, eta atomoak ioi positibo bihurtzen dira horrela. Hala nola: Fe, Li, (Ca, Na, Cu…)

Ez-metal

Beste substantzia batzuen atomoek ez dute joera hori; kontrakoa baizik, beste atomo baten elektroiak hartzeko joera dute, eta ioi negatibo bihurtzen dira horrela. (H, C, O…)

Lotura kobalentea

Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten bi atomoen arteko elkarketa da. Hau da, atomo batek elektroi bat jartzen du eta besteak beste bat eta horrela bi elektroi horiek bientzat izango dira, partekatu egingo dituzte.

Era horretako molekuletan, atomoen arteko lotura oso indartsua da, baina molekulen artekoa ez. Hori dela eta, irakite- eta urtze-tenperaturak baxuak izaten dituzte. Lotura kobalentea hausten denean, substantzia deskonposatzen dela esaten da.

Lotura ionikoa

Aurkako zeinuko ioien arteko erakarpen-indar elektrostatikoen ondorioz gertatzen da. Metal eta ez-metalen arteko atomoen elkarketak dira. Hau da, atomo batek elektroiak galtzeko joera badu, elektroiak irabazteko joera duen beste atomo batekin elkartuko da

Konposatu ionikoek fusio-puntu altua dute, ez dira elektrizitate eroaleak, eta, orokorrean, disolbagarriak izaten dira uretan.

Lotura metalikoa

Metalen atomoen arteko elkarketa da. Kasuotan, atomo guztiek erraz galtzen dituzte elektroiak eta ez dago elektroi horiek hartuko dituen atomorik; ondorioz, lotura horretan ioi positiboak eta elektroi libreak sortuko dira, kristal metalikoa eratuz.


Entradas relacionadas: