Balentzia elektroiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,35 KB
Beste batzuk elektroi gutxikin(metalek
). Hauek elektroiak emateko joera izango dute, elektroiez beteta dagoen hurrengo geruzarekin geratuz.
ZERGATIK GAS GELDOEK EZ DITUZTE LOTURA KIMIKORIK ERATZEN?
Gas geldoak, lehen esan bezala, bere azken elektroi-geruza beteta dute, ondorioz egonkortasun kimikoa dute (energia gutxieneko egoera) eta ez dute ez elektroirik emango, ez elektroirik jaso ere. Hori dela eta, ez dira beste atomoekin elkartzen, eta horregatik gas monoatomikoak eratzen dituzte. Hau da, denak gasak dira, eta gas horiek atomo askez osatuta egongo dira, beste substantzia gaseoso guztiak ez bezala.
Adibidez, oxigeno gasa O2 molekulaz eginda dago, hau da, molekula bakoitza bi atomoz osatua.
IONIKOa | KOBALENTEA | METALIKOA |
METALA + EZ METALA | EZ METAL + EZ METAL | METAL(AK) |
Metalak elektroiak emateko joera du (ioi positibo bihurtuz, katioia), eta elektroia(k) emango dio(zkio) ez metalari (elektroiak hartzeko joera), ioi negatibo bihurtuz (anioia) | Ez metalek elektroiak hatzeko joera izanik, elektroi bikoteak elkarbanatuko dituzte | Metalaren atomo bakoitzak elektroi bat edo gehiago emango ditu, ioi positibo bihurtuz. Elektroi hauek ioi positiboen artean jiraka egongo dira: HODEI ELEKTRONIKOA |
KRISTAL IONIKOA | MOLEKULA | KRISTAL METALIKOA |
KONFIRURAZIO ELEKTRONIKOA: atomo batek dituen elektroiak kapa desberdinetan nola banatzen diren erakusten duen adierazpena.
LOTURA KIMIKOA: atomo elkarketak eragiten dituen fenomeno kimikoa da.
MOLEKULA: lotura kobalentean sortzen den eta atomo kopuru finko batez osatuta dagoen egitura egonkorra.
KRISTAL SAREA: lotura ioniko edo metalikoan sortzen den zehaztu gabeko atomo kopuruaz osatutako egitura.