Balear uharteetako eta Kanaria uharteetako erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

Balear uharteetako erliebea

Geologiaren ikuspegitik, Balear uharteak Mediterraneoko bi mendikate alpetarren arteko kate-maila bat dira: Mallorca, Eivissa eta Formentera Mendikate Subbetikoetatik azaleratutako zatiak dira, eta Menorca Kataluniako kostaldeko mendikatearekio dago lotuta.

A) Mallorcak

hiru multzo ditu: - Tramuntana mendilerroak, iparrean, kareharrizko arrokak ditu eta malkartsua da. Uhartediko gailurrik garaiena du: Puig Mayor (1455 metro). - Levanteko mendilerroak ere kareharrizkoak dira, eta ez dira iristen 500 metrora. Gailurrik garaienak ipar-ekialdean daude (Artáko mendigunea). Uhartearen hegoaldeko muturrean, mendilerroak urperatu egiten dira, eta, gero, Cabrerako uharte-multzoan azaleratzen dira. - Erdialdeko sakonunea, edo Pla, bi mendilerroen artean dago; arroka buztintsuak eta erliebe leuna ditu.

B) Eivissa eta Formentera

bat eginda zeuden Kuaternariora arte. Bien eskema Mallorcakoaren antzekoa da: kareharrizko erliebe menditsua Eivissaren iparrean, mendigune bat Formenteraren ekialdean (La Mola), eta, bien artean, Eivissaren hegoaldea eta ia Formentera osoa hartzen duen lautada bat.

C) Menorcak

bi zati ditu. Uhartearen iparreko zatian, garaiera txikiko eta forma leuneko lerro menditsu paleozoiko bat dago: Tramuntana. Mendilerr horrek Kataluniako kostaldeko mendikatearekin bat egiten du. Hegoko zatia, Migjorn, laua da, eta kareharrizko material mesozoikoak eta Tertziarioko buztintsuak ditu. Bi zatiak faila batek bereizita daude. Balearretako kostek lurmutur handi batzuk (Mallorcako Formentor eta Menorcako Cavallería) eta Hadia sakonak (Mallorcako Palma eta Alcúdia, eta Eivissako Portmany) dituzte. Itsaslabarrak erliebe menditsuak itsasoraino iristen diren eremuetan dira nagusi (Mallorcako eta Menorcako iparraldea). Gainerakoan, hondartza luzcak eta hareatsuak uharrek irekitako kala ugariekin txandakatzen dira. Albufera batzuk ere badaude (Alcúdia eta Pollença Mallorcan, eta des Grau Menorcan).


Kanaria uharteetako erliebea

Kanaria uharteek jatori bolkanikoa dute. Era Tertziarioan sortu ziren, Alpetar orogeniak Ozeano Atlantikoaren hondoan hausturak sortu zitue- nean. Haustura horietatik, hain zuzen, arroka bolkanikozko masa handiak --basaltoa, batez ere- igo ziren, eta uharteak eratu zituzten.

A) Kanarietako erliebe-mota bolkanikoak

era askotakoak dira. - Kono bolkanikoak gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira, Isurpen-ahoaren inguruan material bolkanikoak pilatuta sortzen dira, hala nola errautsak, lapilliak edo harri txikiak. Tonerifeko, La Palmako eta Lanzaroteko sumendi batzuek oraindik jardunean diraute. - Galdarak zirkulu-formako krater handiak dira. Sumendi batek eztanda egiten duenean (Kanaria Handiko Bandamako galdara) edo hondoratzen dencan (Tenerifeko Cañadasko galdara) sortzen dira. - Malpaís delakoak eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak uhin- edo bloke-forma hartuz bat-batean solidotzen direncan eratzen dira. - Dikeak eta rokeak magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Pitzadurak horizontalak direnean, dike izeneko hormatxoak eratzen dira. Hodia kono bolkaniko baten tximinia bertikala baldin bada, eratutako orratzari roke deritzo; baina higaduraren eragina hainbeste jasaten ez duten arrokekin ere- eratu daiteke (Nublo rokea, Kanaria Handia). - Sakanak haran estuak, malkartsuak eta ibilbide laburrekoak dira, uharra- lurralde bolkanikoetan sartzearen ondorioz sortuak. Klima gaur egungor baino hezeagoa zen garai batean eratu ziren; izan ere, klimaren hezetasu horrek askoz errazago sortzen zituen higadura handia eragiteko moduko ur-korronteak.

B) Kanarietako kostak

hainbat aldiz aldatu dira erupzio bolkanikoen on- dorioz. Kosta horietan, ugariagoak izan ohi dira itsaslabarrak hondartzak baino. - Itsaslabar handiak, 100 m-tik 500 m-ra, antzinako mendiguneetan egon ohi dira (Tenerifeko Los Gigantesko kosta). Garaiera txikieneko itsaslabarrek, 70 m-tik 100 m-ra, duela gutxiko erupzioen materialen gainean dute oinarria. - Hondartzak ez daude oso garatuta. Mendebaldeko uharteetan, itsasertzeko plataforma estuek zaildu egiten dute hondarra pilatzea. Horrenbes- tez, hondartzak itsaslabarren magaletan edo sakanen bokaletan dauden harri- eta bloke-zerrendak dira. Ekialdeko uharteetan, itsasertzeko plata- formaren zabalera eremu batzuetan handiagoa denez, harea-hondartzak errazago sortzen dira. Horietan, haizeak duna-hedadura handiak eratzen ditu (Kanaria Handiko Maspalomas).

MAPA:

1957(6):Herbereak(Amsterdam),Alemania(Berlin),Belgika(Bruselas),Luxemburgo(Luxemburgo),Frantzia(Paris),Italia(Erroma).

1973:(9):Irlanda(Dublin),Erresuma Batua(Londres),Danimarka(Kopenhage)

1981(10)Grezia(Atenas)

1986(12):Espainia(Madril),Portugal(Lisboa)

1995(15):Suedia(Stockholm),Finlandia(Helsinki),Austria(Viena)

2004:(25): Estonia(Tallin),Letonia(Riga),Lituania(Vilnius),Polonia(Varsovia),Txekiar Errepublika(Praga),Eslovakia(Bratislava),Hungaria(Budapest),Zipre(Nikosia),Malta(La Valeta)

2007:(27):Errumania(Bukarest),Bulgaria(Sofia)

2013:(28):Kroazia(Zagreb)

2020(27):Erresuma Batua(Londres) joan

Entradas relacionadas: