Baldintza meteorologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

  1. BALDINTZA METEOROLOGIKOAK:

  • airearen tenperatura,eta horrek altitudearen arabera izan ditzakeen aldaketak: aire masen mugimenduak, atmosferaren egonkortasuna edo ezegonkortasuna.

         -egoera atmosferiko egonkorra(antizikloi-egoera): airearen mugimendu bertikalak eragozten ditu, ondorioz, kutsatzaileek ezin dute gorantz egin.

         -egoera atmosferiko ezegonkorra: airearen mugimendu bertikalak errazten ditu, eta kutsatzaileek gorantz egiten dute. Kutsadurak gorantz egiten duenean ondo zabaltzen da; gainera aire-masa ur lurruna kondentsatu eta prezipitazioak sor ditzake, eta horiek aldi berean, atmosfera garbitzen dute.

           - tenperaturaren inbertsioa: inbertsioa gertatzen denean, tenperatura altitudearekin batera jaitsi beharrean, igo egiten da, eta aire-masa gorago ezin joanik gelditzen da. Oro har antizikloi baten eraginpean egoten da, eta ondorioz, egunetan luza daiteke egoera.

  • Beste faktore batzuk


           -Haizea: haizeak aire masak horizontalean mugitzen dituenean, kutsatzaileak igorri diren lekutik zabaldu eta beste toki batera eramaten ditu. Haizearen noranzkoak zehaztuko du kutsatzaileek nora joko duten.

           -

Prezipitazioak

prezipitazioen bitartez, hainbat kutsatzaile lurrazalera iristen dira, eta horrela atmosfera garbitzen da. Atmosferan sufre eta nitrogeno azidoa dagoenean, euria azidotzen da (euri azidoa) eta kalte handiak egin ditzake naturan. Horrez gainera, prezipitazioak egoera atmosferiko ezegonkorretan gertatzen direnez, kutsatzaileen hedapena nabarmena izaten da.

Entradas relacionadas: