Bake konferentzia bigarren mundu gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,68 KB


BIGARREN MUNDU GERRAKO EZAUGARRIAK

Garaia: 1939-1945 urteen bitartean.

Taldeak:Ardatza:Alemania, Italia eta Japon. Beranduago, beste herrialde batzuk batu ziren: Eslobakia, Finlandia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Kroazia eta Tailandia. Aliatuak:Frantzia eta Erresuma batua. Beranduago, ardatz taldearen erasoen ondorioz, beste herrialde batzuk batu ziren: AEB,Polonia, Danimarka, Norbegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Jugoslabia eta Greazia. Neutralak: Espainia, Irlanda eta Portugal.

Arrazoiak Lehen mundu gerra (Italia galtzaile sentsazioarekin gelditu zen) Versailesko itunean Alemaniari ezarri zitzaion gehiegizko kalte-ordaina. 1929ko krisia. Nazional-sozialismo eta faxismoak Europan indarra eta ideologia hedatzen ari ziren.(Italiak Etiopia, Alemaniak eta Errusiak Polonia inbaditu.) Nazioen elkartearen eraginkortasun eza faxismoaren aurka. Segurtasun kolektiboaren porrota Japoniaren espantsionismoa.

Bilakaera edo gertakizun garrantzitsuak 1939an Alemaniak Polonia inbaditu. AEB gerran sartu, Japoniak Pearl Harbour (AEB-ko base militarra) erasotu.1941an, ondorioz AEB gerran sartu. Stalingradoko bataila: 1942ko abuztuaren 21ean hasi eta 1943ko otsailaren 2an bukatu zen.  Alemania, Errusiara sartu zenean. Bertan Hitlerrek bere lehenengo porrota jasan zuen eta gertakizun honek buelta bat eman zion gerraren joerari. Normandiako lehorreraketa: 1944ko ekainaren 6an. Paris askatzera 1945ean Hiroshimako eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearra.


Pake itunak Yaltako konferentzia: 1945ean, Alemania oraindik errenditu gabe zegoenean, aliatu nagusien arteko pake ituna izan zen. Yaltan egin zen. Postdameko konferentzia: Gerra ostean aliatu nagusien arteko pake ituna izan zen. Postdamen egin zen. Hartutako erabakiak: Alemania nola gobernatu behar zen erabaki zuten: 4 zatitan banatuta eta zati bakoitza herrialde ezberdin batek kontrolatu, Naziek egindako krimenengatik epaiketak Nurenbergen, Alemaniak ordaindu beharreko gerra-ordainak, Ekialdean hauteskunde libreak egitea, Alemaniak lurrak galdu zituen, Poloniak lurrak eman SESBri, baina mendebaldean irabazi zituen, Polonian hauteskunde eta instituzio askeak osa zitezen saiatu ziren., Baltikoko estatuak eta Polonia ekialdea SEBSi anexionatzea, Nazio Batuen Erakundea sortzea. Kapitulazioaren ondoren Japonia AEBren ardurapean geratuko litzateke.

Ondorioak Giza galerak: 55 milioi hildako, 35 milioi zauritu eta 3 milioi pertsona desagertu ziren.Biztanleriaren lekualdaketak eman ziren. Naziak eta Japoniarrak indarkeriaz baliatu ziren (genozidioak, etnien sarraskitzeak…) Ondorio moralak:Bonba atomiko eta kontzentrazio esparruek balio etiko guztien gainbehera ekarri zuen. Lehen nazioarteko auzitegia sortu zen basakeriak epaitu ahal izateko. Ondorio ekonomikoak: Bi arazo nagusi: hiriak suntsituta gelditu ziren, ekoizteko arazoak eta babesik ez. Bestetik, zorrak gora egin zuten eta horrekin batera prezioak. Ekialdeko Europan: suntsipenak (hiriak, ekoizpen egiturak…)Mendebaldeko Europan eta Japonian: kalteak azpiegituretan. Industria ahalmenak behera egin zuen Europan.Estatu Batuen boterea handitu egin zen eta SESB bigarren potentzia mundiala bilakatu zen. Ondorio politikoak:Sistema faxistak porrot egin zuten. Ekialdeko Europan: diktadura komunistak. Mendebaldeko Europan: demokrazia parlamentarioa eta ekonomia sistema kapitalista.

Entradas relacionadas: